XSLaren edukia

Irakasleak

GORKA LABAKA INTXAUSPE

Ezagutza arloa
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
Saila
Lengoaia eta Sistema Informatikoak
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
gorka.labaka@ehu.eus

Gorka Labaka Lengoaia eta Sistema Informatikoen Saileko irakasle atxikia da Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta IXA ikerketa taldeko kidea. 2001ean hasi zen IXA taldean, lizentziatura ikasten ari zenean, eta Informatikan doktoretza lortu zuen 2010ean UPV/EHUn. Bere ikerketa-interes nagusiak hizkuntzaren prozesamendua eta Itzulpen Automatikoa dira.

Gaur egun, MODENA (ELKARTEK – Eusko Jaurlaritzako Industria Saila), DOMINO eta UnsupNMT (MINECO) proiektuetan parte hartzen du. 22 artikulu argitaratu ditu aldizkarietan eta biltzarretan, 23 proiektu erregional, nazional eta europarretan parte hartu du eta 3 ezaugarri intelektual erregistratu ditu. 2 workshop-eko antolaketan parte hartu du eta hainbat artikulu errebisatu ditu esparruko kongresu eta aldizkarietarako. Irakaskuntzan esperientzia du gradu mailan zein master mailan, LAP-EMLCT master programaren barruan eta gradu amaierako eta master amaierako hainbat lan zuzendu ditu. IXA taldeko kideekin batera, hizkuntzaren azterketarako eta itzulpen automatikoko tresnak diseinatu eta garatu ditu.



Google Scholar: https://scholar.google.com/citations?user=xZdN_ZIAAAAJ

ORCID: https://orcid.org/0000-0003-4611-2502