Breadcrumb

XSLaren edukia

Irakasleak

AMAIA BERGANZA VALMALA

Ezagutza arloa
Matematika Aplikatua
Saila
Matematika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
amaia.berganza@ehu.eus

Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, 2004an. Urte horretatik 2007ra arte Gamesa Eolikoan eta GFI Norte enpresan lan egin zuen Ingeniaritzako hainbat proiektutan parte hartuz.

2007tik 2011ra arte, Bilboko ETSIko Elektronika eta Telekomunikazio Sailean doktoretza aurreko beka izan zuen. Etapa honetan, Fotonika Aplikatua Taldean (euskal unibertsitate-sistemaren A taldea) ikertzen hasi zen, bere doktore-tesia eginez eta ikerketa-proiektu ugaritan, nazioarteko aldizkarietan, kongresuetan eta workshopetan parte hartuz.

2011. urtetik aurrera Bilboko Ingeniaritza Eskolako Matematika Aplikatua Sailean eskolak ematen hasi zen, eta, aldi berean, ikerketa-lanetan jarraitu zuen. 2014an doktoretza titulua lortu zuen, Estudio y caracterización de fibras ópticas de plastico multinucleo izeneko tesiaren bidez. 2015etik Irakasle Atxikia da sail horretan bertan non irakasgai desberdinak emateaz gain, IKD talde egituratu baten parte da, Hezkuntza Berrikuntzako Proiektu batean parte hartu zuen, eta Kudeaketako eta Informazio Sistemetako Informatikako Ingeniaritzako Lehen Mailako koordinatzailea izan da.

Gaur egungo interes zientifikoak plastikozko zuntz mikroegituratuak aztertzea eta fabrikatzea dira, aplikazio desberdinetarako.