Breadcrumb

XSLaren edukia

Programazio Modularra eta Objektuetara Bideratutako Orientazioa26032

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26032

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau, Oinarrizko Programazioa (OP) irakasgaiaren ondorengoa da, beraz, programazioaren kontzeptuak menperatzea eskatzen da, hala nola, ordenatze, bilaketa nahiz errekurtsibitate algoritmoak.



Irakasgai honetan ikasitako kontzeptuak oinarrizkoak izango dira hirugarren mailako Softwaren Ingeniaritza (SI), Algoritmoak eta Datuen Egitura (ADE), nahiz Informazio Sistemen Analisia eta Diseinua (ISAD) irakasgaietarako.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IKASKETAREN EMAITZAK

Ikaslea ondo diseinatuta, argia, zendoa, eta malgua den ebazpen bat sortzeko gai izango da, erabiltzailearen beharrak betetzeko (beti ere, testu inguru mugatu baten aurrean, ikasleek ez baitaukate datu-base, sare edo datu egituren ezagutza), Objektuei Bideratutako paradigmaren barruan.

EDUKINEN DESKRIBAPEN MOTZA

Ikasgai honek, software garapenaren oinarrizko kontzeptuak aurkezten ditu (abstrakzioa, informazio ezkutatzea, enkapsulazioa...), Objektuei Bideratutako programaziozko kontzeptuekin lotuz. Testuinguru honen barruan,hurrengo oinarrizko kontzeptuak ikasiko dira: klase, objektua, herentzia bakuna, polimorfismoa eta lotura dinamikoa. UML lengoaia erabiliko da (klase Diagramak) diseinuko erabakiak eta klaseak irudikatzeko notazio estandarra bezala.

TESTUINGURUA

Ikasgaia hau, aldez aurretik Oinarrizko Programazioa ikasi ondoren aurkezten zaie ikasleei; beraz, ikasleek programaziozko oinarrizko kontzeptuak, alegia, bilaketa algoritmo baten diseinua, errekurtsibitatea etab., menperatzen dutela suposatzen da.



INFORMATIKAREN ADARRAREN KONPETENTZIA KOMUNAK

M02RI1. Sistema eta aplikazio informatikoak diseinatzeko, garatzeko, aukeratzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, beti ere fidagarritasuna, segurtasuna eta kalitatea bermatuz eta printzipio etikoak eta indarrean dauden arauak eta arautegiak kontuan hartuz.

M02RI6. Arazoak ebazteko teknologia informatikoen oinarrizko prozedura algoritmikoak ezagutzeko, erabiltzeko, eta proposamenen egokitasuna eta konplexutasuna analizatzeko gaitasuna.

M02RI7. Arazo jakin bat ebazteko egokienak diren datu-egiturak eta datu-motak ezagutzeko, diseinatzeko eta eraginkorki erabiltzeko gaitasuna.

M02RI8. Aplikazio informatiko sendoak, seguruak eta eraginkorrak diseinatzeko, analizatzeko, egiteko eta mantentzeko gaitasuna, egokienak diren paradigma eta programazio-lengoaiak erabiliz.



IRAKASGAIAREN KONPETENTZIA BEREZIAK

CEA1 Objektuei Bideratutako elementuak eta paradigmaren oinarriak ezagutu eta ulertzea. C8

CEA2 Klase eta objektuen arteko desberdintasuna ulertzea: klaseen arteko erlazioak, herentzia eta polimorfismoa. C8

CEA3 Programa sinpleak inplementatu ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko. C16

CEA4 Salbuespenen kontzeptua eta erabilpena ezagutzea eta erroreak kontrolatzeko modu bat bezala ulertzea, programen funtzionamendu egokia ziurtatzeko.C1, C8

INFORMATIKAKO ADARRARI DAGOZKION KONPETENTZIAK

CRI1 Negoziazio,buruzagitza, lan ohitura eraginkor, software garapeneko maila guztietako komunikazio gaitasunaren garrantzia ulertzeko ahalmena. CM03

CRI2 Teknologia informatikoaren oinarrizko prozedura algoritmikoen ezagutza, soluzio informatikoak diseinatzeko, aurkeztutako algoritmoen egokitasuna aztertuz. CM06

ZEHARKAKO KONPETENTZIAK

CT1 Entzule espezializatu eta espezializatu gabearen aurrean, ideiak, problemak eta soluzioak aurkezteko gaitasuna. C9

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

SARRERA

Software garapeneko oinarriak aurkezten dira, aldi berean Objektuei Bideratutako Paradigmarekin erlazionatuz.



OBJEKTUEI BIDERATUTAKO PROGRAMAZIOAREN SARRERA

Gai honetan, OBParen oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira, ala nola, abstrakzioa, informazio ezkutatzea, enkapsulazioa...UML lengoaiaren bitartez Klase-diagramen errepresentazioa ere azaltzen da.



OBJEKTUEI BIDERATUTAKO PROGRAMAZIOAREN HAINBAT ALDE AURRERATUAK

(Herentzia, polimorfismoa, lotura dinamikoa, klase abstraktuak)

Gai honetan herentzia bakuna, polimorfismoa, eta lotura dinamikoa lantzen dira. Kontzeptu hauen errepresentazioa UMLz ere azaltzen da.



SALBUESPENEN TRATAMENDUA

Gai honetan salbuespen egoerak identifikatu eta nola kudeatu behar diren azaltzen da, beti kontutan izanda, salbuespenen kudeaketa egokia, aplikazioen zendotasuna eta fidagarritasuna dakarrela.

MetodologiaToggle Navigation

IRAKASKUNTZA METODOLOGIAK

Erabiliko diren metodologien artean, hainbat metodologi aktiboak daude. Ala nola, Aronson puzzlea, BrainStorming eta Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa (PBL). Aronson puzzlearen teknika, ikasleen artean lan-taldeak sortzean datza, eta ikasleen arteko lan kooperatiboa ziurtatzen da, lanaren osotasuna zatietan banatzen delako, eta taldeko partaide bakoitzak lan zati bat garatuko delako gero besteei azalduz. Honela taldekideen arteko interdependentzia zihurtatuta gelditzen da, taldekide bakoitza besteen tutorea bihurtzen delako. Teknika hau, salbuespenen gaia lantzeko erabiliko da.



BrainStorming talde tresna bat da, zeinek ideia berrien sorkuntza errazten eta bultzatzen duena. Teknika hau, ikasleek garatu beharko duten proiektuaren ideia sortzeko erabiliko da.



PBL (edo Proiektuen bitarteko ikasketa) ere talde lanean oinarritzen da, eta ikasleeak egoera errealetara gerturatzea ahalbidetzen du, euren lana planifikatu, atazak antolatu, eta talde lanean sortzen diren arazoei aurre egitea ikasiko dutelako, sortu daitezken zailtasunak esperimentatuz.



Aurkezpenak, ideien komunikazioa eta gaitasun sozioalak garatzeko erabiliko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Defektuz, ikasleak ebaluazio jarraian egongo dira, baina 11. astea arte aldaketa eskatzeko aukera izango dute, 2 aukera egonaz:

• Ebaluazio jarraituarekin segi, honen xehetasunak ondoren azalduko dira.

• Ebaluazio finala edo bakarra aukeratu. Lauhilabetekoaren amaieran azterketa bakarra burutuko da. Bertan, ikastaro osoan burututako materiala sartuko da, baita laborategietan nahiz proiektuan garatutakoa. Azterketa ez bada burutzen, ikasleak EZ AURKEZTUA kalifikazioa izango du.



EBALUAZIO FINALA EDO BAKARRA

Irakasgaia gainditzeko ondorengo minimoak bete behar dira:

• Azterketan gutxienez 5/10 puntu lortu behar dira.

• Azterketa honetan, atal bakoitzean gutxienez %30-eko nota lortu behar da.



EBALUAZIO JARRAITUA

Irakasgaia gainditzeko ondorengo minimoak bete behar dira:

• Laborategiko txostenak gainditzea (10etik, 5 bat ateratzea batazbesteko bezala).

• Gutxienez 10etik 4 puntu lortu behar dira 1, 2 eta 3. azterketa idatzien batazbesteko ponderatuan.

• Gutxienez 10etik 3 puntu lortu behar da 3. azterketa idatzian.

• Ikasgaiko proiektua hautazkoa da, baina ez duenak egiten, ikasgaian gehienez jota 6 bat atera dezake (hau da, beste proben gehiketa). Proiektuko nota, soilik laborategiak eta aurretik azaldu den bezala, azterketa idatziak gainditu ostean gehituko da.

• Ebaluazio jarraitua mantenduz gero, kalifikazioa ez da sekula EZ AURKEZTUA izango.



Online ebaluazioa/azterketa (salbuespenezko egoerak): Ebaluazioa/azterketa aurrez aurre egin ezin bada, telematikoki egingo da. Hori salbuespenezko egoera baten alternatiba denez, ebaluazio/azterketa mota horrek irakasgai horretako irakasleek talde bakoitzean ezarritako egitura, gidalerroak eta berezitasunak jarraituko ditu, eta behar bezala zabalduko dira, eGela bidez edo irakasle horren eta bere ikasleen arteko ohiko komunikazio-kanalen bidez. Azterketa ofizialaren eguna/ordua izango da, beti bezala, ikastetxeak bere egutegi ofizialean ezartzen duena.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA

Ohiko deialdian bezala izango da, baina, penalizazio txiki bat jasoaz ikasleak laborategiak errekuperatu ahalko ditu eta/edo 3. azterketa idatzia burutu ahalko du.



• Laborategiak suspenditu dituenak, berregin ditzake, baina %50ko korrekzio faktorea aplikatuko zaio, hau da, 10etik 6 bat lortuko balu laborategi batean, bere azken nota laborategi horretan 3 izango litzateke eta 10eko bat, 0.5 puntu zango lirateke 1 puntutik.

• Ebaluazio jarraitua mantenduz gero, 1 eta 2. azterketa idatziko nota gordeko da eta proiektuko nota, laborategiak eta azterketak gainditu ostean gehituko litzateke.



Aukera dago ebaluazio jarraitutik finalera pasatzeko, 100%eko azterketa idatzi bat burutuaz, ikasgaian azaldu diren gaitegi guztiarekin.



EBALUAZIO FINALA EDO BAKARRA

Irakasgaia gainditzeko ondorengo minimoak bete behar dira:

• Azterketan gutxienez 5/10 puntu lortu behar dira.

• Azterketa honetan, atal bakoitzean gutxienez %30-eko nota lortu behar da.



Azterketara aurkezten ez den ikaslearen kalifikazioa EZ AURKEZTUA izango da.



Arautegiko 44.2 artikuluak adierazten duen bezala, atalen batean (azterketan, laborategian, proiektuan) iruzurra eginez gero, azken kalifikazioa EZ GAINDITUA izango da.



Online ebaluazioa/azterketa (salbuespenezko egoerak): Ebaluazioa/azterketa aurrez aurre egin ezin bada, telematikoki egingo da. Hori salbuespenezko egoera baten alternatiba denez, ebaluazio/azterketa mota horrek irakasgai horretako irakasleek talde bakoitzean ezarritako egitura, gidalerroak eta berezitasunak jarraituko ditu, eta behar bezala zabalduko dira, eGela bidez edo irakasle horren eta bere ikasleen arteko ohiko komunikazio-kanalen bidez. Azterketa ofizialaren eguna/ordua izango da, beti bezala, ikastetxeak bere egutegi ofizialean ezartzen duena.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela informazioa konpartitzeko tresna informatikoa: irakasle-ikasleen artean, apunte eta ariketen errepositorio bezala erabiliz, eta ikasle-ikasleen artean, ezagutza elkar trukatzeko foroaren bitartez.

WebCat autoebaluazioa egiteko tresna. Ikasleek euren ariketak bukatzean WebCatera igotzen dituzte eta tresnak ariketak zuzentzen dizkie.

Eclipse programatzeko ingurune grafikoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

[Deitel & Deitel, 2008] Cómo Programar en Java (7ª Edición). Prentice Hall

[Eckel, 2002] Pensando en Java (3ª Edición). Prentice Hall.

[García de Jalón et al, 2000] Aprenda Java como si estuviera en primero. Tecnum.

[Sierra, 2005] Head First Java (2nd.Edition)

[Martin, 2003] UML for Java Programmers

[McLaughlin, 2007] Head First Object-Oriented Analysis & Design

[Meyer, 2002] Construcción de Software Orientado a Objetos (Tema 1). Prentice Hall

[Booch 1996] Análisis y Diseño Orientado a Objetos con Aplicaciones (Temas 1, 2, 4)

Gehiago sakontzeko bibliografia

[Durán, Gutiérrez & Pimentel, 2007] Programación Orientada a Objetos con JAVA. Thomson.
[Liskov & Guttag, 2001] Program Development in Java. Addison-Wesley.
[Sánchez Allende et al., 2005] Java 2. Iniciación y Referencia (2a edición). Mc Graw-Hill.

Aldizkariak

Web helbideak

http://www.eclipse.org/
http://www.java.net
http://www.docjar.com
http://www.egela.ehu.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ATUTXA SALAZAR, AITZIBER
  • BARRENA MADINABEITIA, ANDER
  • LOPEZ CUADRADO, JAVIER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-21

12:00-14:00 (1)

22-26

12:00-14:00 (2)

27-27

12:00-14:00 (3)

28-29

12:00-14:00 (4)

30-30

12:00-14:00 (5)

32-35

12:00-14:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P5I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P5I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P5I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P5I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P5I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

11:30-13:30 (1)

21-21

11:30-13:30 (2)

22-25

11:30-13:30 (3)

26-27

11:30-13:30 (4)

28-29

11:30-13:30 (5)

30-30

11:30-13:30 (6)

32-35

11:30-13:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

11:30-13:30 (1)

21-21

11:30-13:30 (2)

22-24

11:30-13:30 (3)

25-27

11:30-13:30 (4)

28-29

11:30-13:30 (5)

30-30

11:30-13:30 (6)

32-35

11:30-13:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-21

08:00-10:00 (1)

22-30

08:00-10:00 (2)

32-35

08:00-10:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

09:00-11:00 (1)

32-32

09:00-11:00 (2)

33-35

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

08:30-10:30 (1)

21-21

08:30-10:30 (2)

22-30

08:30-10:30 (3)

32-35

08:30-10:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P7I 7L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)