XSLaren edukia

Irakasleak

PABLO LEKUE RODRIGUEZ

Ezagutza arloa
Plastika Adierazpidearen Didaktika
Saila
Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
pablo.lekue@ehu.eus

Nire irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren ekintza-eremua Hezkuntzaren eta Ikus-Arteen inguruan eta elkarrekintzan garatzen da. 2012 eta 2014 urteren bitartean, Lanbidezko Praktikarako Elkarteko kidea naiz, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko (UPV/EHU) ikasle eta irakasleez osatua. 2014an Euskal Herriko Unibertsitateko IKHEZI ikerkuntza talde aitortuan (UPV/EHU-GIU 15/29) sartzen naiz. Bertan, diziplinarteko hezkuntzazko ikerkuntza eraldatzaileak garatu ditugu, udaleko eta erkidegoko erakundeekiko lankidetzan. 2016 urtean Bartzelonako Unibertsitateko ODAS taldearekin elkarlanean hasten naiz, Ikus-Arteen goi mailako ikasketa-planak ebaluatuz errubriken bidez. Urte hauetako emaitza zientifikoak zabaldu dira etengabe eta gero eta bistaratze handiagoa lortu dute, argitaratuak izan baitira estatuko zein nazioarteko aldizkarietan. Aldi berean, argitalpen lanak egin ditut, Ikastorratzako, Euskal Herriko Unibertsitateko didaktika aldizkariko argitalpen batzordekide gisa (2007tik aurrera) eta Observar. Arte-Hezkuntzako aldizkari elektronikoko zuzendari gisa (2017tik aurrera). 2017ko irailetik aurrera, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko (UPV/EHU) Kanpo Harremanetarako eta Euskarako dekanordea naiz.