XSLaren edukia

Irakasleak

PAULO KORTAZAR BILLELABEITIA

Ezagutza arloa
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Saila
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
paulo.kortazar@ehu.eus

Paulo Kortazar (Mungia, 1987) Ingeles Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Doktorego ikasketak egin aurretik Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak masterra burutu zuen. Université de Pau et des Pays de l'Adour eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren emaitza den doktorego diru-laguntzari esker "Landscape and Nation in Basque Literature and its education. From Domingo de Aguirre (1864-1920) to Kirmen Uribe (1970)" doktorego tesi proiektua idazte prozesuan dago. EHUko Ingeles Filologia Departamentuan Literatura zein Enpresa Ingelesa irakasten aritu da. Egun Hizkuntza eta Literatur Didaktika Departamentuan dihardu Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Bere ikerketa bideak Kirmen Uriberen literatura eta Paisaia eta Literatura dira, alor horietan argitaratu ditu "Between Assimilation and Difference",Contemporary Basque Literature: Kirmen Uribe's Proposal (2013) liburuan eta “Domingo de Aguirre y el origen del paisaje nacional vasco” Autonomía e Ideología. Tensiones en el campo cultural vasco (2016) liburuan, biak Iberoamericana-Vervuert argitaletxean. Ínsula aldizkarian zenbait lan argitaratu ditu Bernardo Atxaga eta Kirmen Uriberi buruz. Gabriel Arestiren liburu inedito baten editore lanak egin ditu. Juan Mari Lekuonaren poema liburu argitaragabea plazaratu du.