XSLaren edukia

Irakasleak

BAIKUNE DE ALBA EGUILUZ

Ezagutza arloa
Musika Adierazpidearen Didaktika
Saila
Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
baikune.dealba@ehu.eus

Irakasle Agregatua, Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Sailean, Bilboko Hezkuntza Fakultatean, non Antolakuntza Akademikaren eremuan Dekanordea izan da (2017-2018).

Musika Goi-mailako tituluduna, Konposizioa eta Orkestra Zuzendaritza espezialitatetan (1993), eta UPV/EHUko Doktorea “Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak” programan (2015). Graduondo ikasketak: Herri Arduralaritzaren Masterra (UPV/EHU - IVAP) eta Hezkuntza Zentruen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra (Deustuko Unibertsitatea/Universitat Autònoma de Barcelona).

1986 eta 2017 artean, Santurtziko Udal Musika Eskolaren irakaslea izan da, zentroaren zuzendaria izanez 1993tik 2010era arte. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko zuzendaritza taldeko kidea izan da, 2008 eta 2010 artean presidentea izanik. Aldi berean, UEMYD, Unión de Escuelas de Música y Danza-ren presidentea ere izan zen, kolektiboa European Music Schools Union (EMU) elkartean errepresentatuz. Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko kidea izan da eta aholkularitza lanak egin ditu Andorrako Gobernuarentzat, musika irakaskuntza espezialitateari buruz (2018).

Bere azken ikerketa lanetan hurrengo gaiak jorratu ditu: musika heziketa hainbat eremutan, berrikuntza heziketan eta irakaslegoaren formakuntza.