XSLaren edukia

Irakasleak

ENERITZ JIMENEZ ECHEVARRIA

Ezagutza arloa
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Saila
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
eneritz.jimenez@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) bitarteko irakaslea da Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia sailean. Lehenago, hiru urtez uztartu zituen unibertsitateko irakaskuntza lanak eta psikogerontologia arloko praktika profesionala irakasle elkartu plaza zuela. Psikologian lizentziatua da (Deustuko unibertsitatea, 2000/2005) eta goi ikastaroak ditu "Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak" Masterrean. Doktorego tesia psikogerontologia arloan garatzen hari du. Gai horren inguruan tutorizatu ditu gradu amaierako lanak. Ikerketa lanak 2017/18 ikasturtean hasi zituen XXV Psikodidaktikako ikerkuntza jardunaldietarako idatzi zuen kapituluarekin. Geroztik, hiru artikulu idatzi ditu aldizkari indexatuetan eta komunikazioak aurkeztu egin ditu bizitza kalitatearen inguruan eta adineko pertsonen konpetentzia emozionalaren inguruan.