XSLaren edukia

Irakasleak

AMAIA AGUIRREGOITIA MARTINEZ

Ezagutza arloa
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Saila
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
amaia.aguirregoitia@ehu.eus

EHU/UPVk igorritako Doktore tituluduna da eta Haur Hezkuntzako Gradua (Ingelesaren Irakaskuntzako aipamena), Ingelesaren irakaskuntzari aplikatutako Hizkuntzalaritzako masterra eta Ikasteko zailtasunetan espezialista graduondokoa amaitu ditu.Ingenieritza Informatikoa, Enpresen Kudeaketan Ikasketa Aurreratu diplomatura eta Internet-aplikazioen bidezko irtenbideetako diplomatura ikasketak bete ditu. Hainbat urteetako eskarmentua dauka irakaskuntzan bai unibertsitate mailan bai unibertsitate aurreko ikasketetan ere. Ikerkuntza proiektu ezberdinetan parte hartu du, gehienbat Hezkuntzarako Informatika, Haur-autonomiaren garapena eta aurreko urteetan proiektuen kudeaketa, komunikazio-sareak eta informazio-bistaratze arloetan. Nazioarteko argitalpenak ditu esparru ezberdinetan: Haur Hezkuntza zikloan teknologien erabilera, Hizkuntzak ikasteko errealitate areagotua, eskola-egokitzapena eta haur-autonomia eta aurreko urteetan software proiektuen kudeaketarako informazio-bistaratze sistemak eta komunikazio-sareak. UNIBASQek kalitate agentziak igorritako irakasle atxiki akreditazioa dauka.ORCHId ID:0000-0003-2465-5768.