XSLaren edukia

Irakasleak

INARI BADILLO FERNANDEZ

Ezagutza arloa
Elektronika
Saila
Elektrizitatea eta Elektronika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
inari.badillo@ehu.eus

Inari Badillo Fernández Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ordezko irakaslea da. Elektronikan Ingeniaria (2009) eta Doktorea da (2015), Master en Sistemas Electrónicos Avanzados master ofiziala (2011) ikasi zuelarik.



Gaur egun, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Sistemen Ingeniaritza eta Automatika saliean ari da klaseak ematen. Hain zuzen, Erregulazio Automatikoa Ingeniaritza Elektrikoko Graduan, Informatika Ingeniaritza Zibileko Graduan eta Robotika Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan, profil hirueleduna duelarik.



Ikerkuntzari dagokionez, partikula azeleragailuen inguruko teknologien inguruan dago zentraturik, monitorizazio eta kontrol atazetan zehazki. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Elektrizitate eta Elektronika saileko GAUDEE Automatika taldearen parte da eta talderekin batera zenbait proiektu eta kolaborazioetan aritu da, gaur egun haietako zenbait martxan daudelarik. Hauek mundu mailan erreferentziako zentruak dira partikula azeleragailuen esparruan; esate baterako Rutherford Appleton Laboratory (Erresuma Batua) edo Helmholtz-Zentrum Berlin für Materialien und Energie GmbH (Alemania). Era berean, CIEMAT eta bere teknologien aplikazio zuzenekin lan egin da fusio-munduaren azeleragailuetan (IFMIF-EVEDA, IFMIF- DONES).