XSLaren edukia

Euskararen Arauak eta Erabilerak25039

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (desagertzear, 2018/19tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25039

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2020
Gelako p.100
Ordenagailuko p.3060
Tailerra010

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Oharra: IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN



'Euskararen arauak eta erabilerak' irakasgaia Ingeniaritza Zibileko Graduaren laugarren mailan eskaintzen da, lehenbiziko lauhilekoan, eta 'Komunikazioa euskaraz: arlo teknikoak' irakasgaiaren oinarria da nolabait, zeina gradu eta maila berean eskaintzen den, bigarren lauhilekoan. Hautazko irakasgaiak dira biak.



Graduaren azken mailako irakasgaia izaki, eta hizkuntzari buruzkoa, baliagarria eta lagungarria izango da ikaslearentzat gradu amaierako lana zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko. Baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankide eta bezeroekin harremanak izatea, etab. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea. Hala, hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzeko baliabideak lantzen dira irakasgai honetan, eta arreta berezia jartzen zaie idatzizko hizkera zientifiko-teknikoan sortzen diren arazo jakin batzuei. 'Komunikazioa euskaraz: arlo teknikoak' irakasgaian, berriz, horiek oinarritzat hartu eta harantzago jotzen da, ahozko hizkera zientifiko-teknikoan eta haren ezaugarrietan gehiago sakonduz.

Bestalde, irakasgaiak lotura du, baita ere, graduan eskaintzen diren beste bi irakasgairekin: 'Frantses teknikoa' eta 'English for information technology' direlakoekin. Hizkuntzak alderatuz, ikasleak hauteman ahal izango du zer ezaugarri eta arazo dituzten batean eta zer duen berariazko bakoitzak.

Gutxieneko euskara maila izan beharko du ikasleak irakasgai hau egiteko.



IRAKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK:

MEC1: Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaz jabetzea, testuinguru honetako paper komunikatiboaren gainean hausnartzea.

MEC2: Intuizio eta esperientzia linguistiko pertsonalen sistematizazioa, azalpena eta berrikuspena, hizkuntzaren zuzentasun-irizpideen eta erabilera egokian oinarrituta.

MEC3: Hizkuntza-kontsultak egiteko baliabideak erabiltzeko gaitasuna (batez ere sarean erabilgarri daudenena), arlo akademikoko komunikazio-egoeretan suertatzen diren beharrei erantzuteko.

MEC4: Ikasketa-esparruari dagozkion ezagutza eta gaitasunak transmititzen jakitea.





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN OROKORRAK. Irakasgai honetan Ingeniaritza Zibileko Graduan aurreikusten diren honako gaitasun hauek izango dira jo-puntuan:

a) Proiektuak diseinatu, idatzi eta antolatzeko gaitasuna.

b) Talde-lanean jardutea, aniztasuna eta kulturaniztasuna.

c) Ideiak, arazoak eta irtenbideak idatziz eta ahoz igortzea, eta adituak diren nahiz ez diren entzuleen aurrean defendatzea.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK. Horretarako, hiru gaitasun espezifiko landuko dira irakasgaian:

1. gaitasuna. Arloko profesionalek hizkuntzen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea.

2. gaitasuna. Intuizio, esperientzia eta hizkuntza-zalantzak sistematizatu, azaldu eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia jomugan.

3. gaitasuna. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea, hizkuntza-baliabideen formari, esanahiari eta erabilerari buruzko informazioa lortzeko.



ZEHARKAKO GAITASUNAK. Gaitasun horien bidez, MEC4 idatzizko eta ahozko zeharkako gaitasunak garatzeko aukera izango du ikasleak:

a) Irakasgaietako iritziak eta gai zehatzak idatziz ziurtasunez eta erraztasunez eta ondo egituratuta igortzeko gaitasuna.

b) Irakasgaietako iritziak eta gai zehatzak ahoz ziurtasunez eta erraztasunez eta ondo egituratuta igortzeko gaitasuna.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK

- Ikasleak jakingo du zer den 'zuzena' eta zer 'egokia' euskararen aldaerak erabiltzen direnean.

- Gramatika- eta akademia-arauak eta arau soziopragmatikoak bereiziko ditu.

- Kontsulta-iturriak erabiltzen ikasiko du; besteak beste, Euskaltzaindiaren arauak bilatu, kontsultatu, ulertu eta erabiltzen jakiteko.

- Zuzen eta egoki idatzi eta hitz egiten jakingo du.

- Ikur eta zeinuen bidezko adierazpen matematiko eta fisikoak idatzi, irakurri eta zuzen erabiltzen ikasiko du.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. MODULUA: Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua



EDUKI TEORIKOAK:



Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea. Testuen berrikuspena: egokitasuna

eta zuzentasuna. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak. Ahozko eta idatzizko testuak. Testu-sorkuntzarako eta



berrikuspenerako kontsulta-baliabideak.



EDUKI PRAKTIKOAK:



- Kontsulta-baliabideen (hiztegien, terminologia-datubaseen, corpusen eta kontsulta-guneen) erabileran trebatzea.



- Komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea, komunitate akademikoaren kideekin



komunikatzeko testu-generoen bidez: eskabidea, mezu elektronikoa, akta, aurkezpen-gutuna, curriculuma...



2. MODULUA: Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoak



EDUKI TEORIKOAK:



Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia. Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia. Termino-sorkuntza:

hiztegi-sorkuntzarako bideak. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden



hizkuntzetan. Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta

terminologiadatubaseak vs corpusak. Erregistro espezializatuen zenbait bereizgarri: hitz elkartuen osaera eta idazkera,



erreferentziazko adjektiboen erabilera, baliabide sinbolikoak diskurtsoan txertatzeko estrategiak eta izen-sintagma



konplexuak.



EDUKI PRAKTIKOAK:



Goi-mailako tituludunek jakintza espezializatua euskaraz errepresentatzeko baliabideak (terminologia eta adierazpideak)

ezagutzeko, finkatzeko eta sortzeko orduan duten erantzukizuna lantzen da, kontsulta-baliabideen azterketa kritikoaren



bidez, eta testu entziklopedikoen eta didaktikoen ekoizpenaren bidez.



3. MODULUA: Testu zientifiko-teknikoak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak



EDUKI TEORIKOAK:



Parametro pragmatikoak eta testu zientifiko-teknikoak. Testu didaktikoak eta testu entziklopedikoak. Ikerketa-testuak eta

dibulgazio-testuak. Testu espezializatuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa, diskurtso-errutinak eta



aditzen hautapena.



EDUKI PRAKTIKOAK:



Informazio espezializatuaren kudeaketa eta espezializazio maila desberdinetako testuen ekoizpena lantzen dira:



laburpena, poster zientifikoa, berrikuspen bibliografikoa, dibulgazio-testuak... Horiekin batera, terminologiaren



komunikazio-funtzioa lantzen da

MetodologiaToggle Navigation

Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko. Batzuetan gidatua izango da, oinarrizko irizpide nagusiak emanez nahiz zalantzak argitzen saiatuz eskola magistraletan. Beste batzuetan, berriz, autonomoa; ikasleek eurek egin beharko dute lan, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, era askotako lanak egingo ditu ikasleak: ariketak, irakurketa, testuak sortzea, aurkezpenak, testak... Horietako batzuk binaka nahiz taldean egingo dituzte ikasleek, hainbat arazori eman beharreko irtenbidea eztabaidatzeko; beste batzuk, berriz, banaka, norberaren gaitasunak landu eta emaitzak ebaluatzeko.

Lan batzuk irakasleari aurkeztu beharko dizkio ikasleak, hark ebalua ditzan. Beste batzuetan, ordea, eskolan bertan egingo du jarraipena irakasleak, eta egindako lana kontuan hartuko du ebaluaziorako.

Ikasleak ordenagailua izango du eskura uneoro, kontsulta-iturriak edo hizkuntza-baliabideak erabil ditzan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Test motatako proba (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaiaren ebaluazio-tresna nagusia, hark izango du lehentasuna. Hala ebaluatzeko,



eskoletara joan beharko du ikasleak, eta behar den garaian egin eta bidali beharko ditu zereginak. Nahitaezkoa da



zeregin guztiak egitea. Hori dela eta, arrazoi bereziren batengatik eskolaren batera joaterik izan ez duen ikasleak etxean

egin beharko ditu eskola horretako zereginak, eta irakasleari bidali ahal bezain laster.



Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten



ikasleek edo hasieratik bakarrik bukaerako azterketaren bidez ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek bukaerako



azterketa egiteko eskubidea dute (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio



jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren

10. eskola-astea baino lehen. Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko



dira.



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40

edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino

gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura



duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko

dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan GUTXIEGI kalifikazioa



izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0).



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:



Gelako ariketak % 30



Testa % 20



Proiektuak % 50



Bukaerako azterketa:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.



-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.



[Osasun-egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.]

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bukaerako azterketa:

-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.

-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.



[Osasun-egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.]

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturteko edukiak (programa, ebaluabidea, apunteak, ariketak, entregatu beharreko zereginak, artikuluak, helbideak, eta abar) eGELA plataforma birtualean zintzilikatuta egongo dira, bertatik jaitsi eta eskura izateko. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, eta abar) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALBERDI, Xabier & Iñaki UGARTEBURU (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ALBERDI, Xabier & Ibon SARASOLA (2001): Euskal estilo-libururantz. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011): Zientzia eta teknikarako euskara arautzeko gomendioak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2014): Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo: UEU eta EHU.

EUSKALTZAINDIA-JAGON SAILA (CORPUS BATZORDEA) (2008): Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa. Bilbo: Euskaltzaindia.

GARZIA, Juan (2005): Kalko okerrak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

GARZIA, Juan (2014): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

HAEE/IVAP (2005): IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).

MUJIKA, A. (2008): Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ODRIOZOLA, Juan Carlos (1999): 'Eginez, eginik ala eginda'. In J. C. Odriozola (koord.), Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua, 55-105.

ODRIOZOLA, Juan Carlos (2005): 'Puntuazioa, gramatikagai'. In H. Knörr & P. Etxeberria (argit.), Nerekin yaio nun. Txillardegiri omenaldia. Bilbo: Euskaltzaindia, 353-378.

PETRIRENA, Patxi (2011): Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ZABALA, Igone (argit.) (1996): Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon & Pello ESNAL (1993): Idazkera-liburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (1995): Euskara, kultura, estiloa eta komunikazioa. Oiartzun: Sendoa.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004): Ortotipografia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua. (Sarean ere badago-EIMA).

Gehiago sakontzeko bibliografia

BERRIA (2006): Estilo Liburua. Donostia: Berria. (Sarean ere badago: http://www.berria.eus/estiloliburua/)
CALSAMIGLIA, Helena & Amparo TUSÓN (1999): Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.
GARZIA, Juan (1997): Joskera lantegi. Gasteiz: HAEE-IVAP.
GARZIA, Joxerra (2008): Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania.
HAEE/IVAP (1994): Hizkera argiaren bidetik. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
HAEE/IVAP (1997): Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
HAEE/IVAP (2003): Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
KALTZAKORTA, Mitxel (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I). Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
SARASOLA, Ibon (1997): Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania.
ZUAZO, Koldo (1985): Euskararen batasuna. Iker 5. Bilbo: Euskaltzaindia.
ZUAZO, Koldo (2005): Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar.

Aldizkariak

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia. EHUko Zientzi eta Teknologi aldizkaria http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia

Web helbideak

http://www.euskara.euskadi.eus

http://www.euskaltzaindia.eus

http://www.ehu.eus/eu/web/euskara (EHULKU, Azpidazki, etab.)

http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2243/eu/contenidos/informacion/xtra_euskara_erabili/eu_16011/erabili_euskara.html

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html (EIMAren estilo-liburua: Ortotipografia, Kalko okerrak, Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, Zientzia eta Teknikarako Euskara arautzeko gomendioak...)

euskalbar: hiztegi eta corpusak

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

TaldeakToggle Navigation

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala