XSLaren edukia

Erregaien Teknologia II27779

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (desagertzear, 2018/19tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27779

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala52.578.75
Gelako p.3.55.25
Landa p.46

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Erregaien Teknologia II" Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritza Graduko hautazko ikasgaia da. Aipatutako hau, Ingeniaritza Kimikoko ezagutza arloan barneratzen dena, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza sailak irakasten du "Baliabide Energetiko, Erregaiak eta Lehergaiak" moduluko 4. kurtsoan, non derrigorrezko ikasgaia baita. Ikasgai honetako oinarriak finkatzeko funtsezkoak dira aurretiko ikasgaietan ikasleek jasotako gaitasunak.



Irakasgaiak petrolio finketa sektorean egiten diren bestelako jarduerekin erlazionatutako edukierak barneratzen ditu, hala nola; hidrokarburoen garraioa eta biltegiratzea, eta efluente eta hondakinen tratamendua. Gainera, jarduera hauek, baina batez ere petrolio prozesaketarekin erlazionatutakoak (Petrolio Finketa eta Petrokimika irakasgaian barneratutakoak) korrosio espezifikoa eragiten dute, zeina sektoreak kontuan izan behar duen galera ekonomikoak ez izateko. Bestalde, petrolioa eta produktu eratorrien erabilerak sortzen dituen arazo desberdinak direla eta, biomasaren prozesaketatik energia, erregaiak eta produktu kimikoen (petroliotik lortutakoekin konparagarriak) ekoizpena gero eta alternatiba interesgarriagoa bilakatzen ari da, aipatutako energia ez berriztagarriaren erabilera baztertzeko.



Bestalde, irakasgai hau hiru irakaskuntza motez osatua dago, horietariko bat landa praktikak izanik, hots enpresetara irteera egitea. Irakaskuntza mota honi dagozkion orduak erabiliko dira "Compañía Logística de Hidrocarburos, S.A." instalazioa bisitatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



M04CM07- Energiaren logistika eta banaketaren printzipioak ezagutu, ulertu eta erabiltzeko gaitasuna.

M04CM10- Erabilitako materialen kalitatearen kontrolerako printzipioak ezagutu, ulertu eta erabiltzeko gaitasuna.

M02CM12-Ingurumen inpaktuari buruzko azterlan eta ebaluazioetarako metodologiak erabiltzeko gaitasuna, eta, oro har, ingurumen teknologiei, eta jasangarritasunari eta hondakinen tratamenduari lotutakoak.

M04CM08- Ordezko energien eta energiaren erabilera efizientearen printzipioak ezagutu, ulertu eta erabiltzeko gaitasuna.



ZEHARKAKO GAITASUNAK:



MEC1: Ikasleek frogatzea bigarren mailan landutako gaiak bereganatu eta ulertu dituztela, aurretik zekitenetik abiaturik.

MEC2: Beren espezialitateko problema espezifikoak ebaztea, modu arrazoituan, eta oinarrizko moduluan nahiz adarreko modulu komunean eskuratutako ezagutzak erabiliz.

MEC3: Problemak ebazteko datu pertinenteak bildu eta interpretatzea, eta ebazpena justifikatzen jakitea, alde zientifiko-teknikoak kontuan hartuta.

MEC4: Ideia eta iritziak eta irakasgaiekin zerikusia duten gai espezifikoak zuzen eta garbi adieraztea idatziz eta ahoz.

MEC5: Oinarrizko gaiei buruzko ezagutzatik abiatuta, gai da aurrera egiteko eta arlo berrietako ezagutzak bereganatzeko (arautegien, softwareen, bibliografia konplexuaren erabilera).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. BLOKEA. Erregaien Garraioa eta Biltegiratzea.



1. Ikasgaia. ERREGAI LIKIDO ETA GASEOSOEN GARRAIOA. Oleobide eta gasbide sareak: diseinua eta kalkulua. Babes sistemak.

2. Ikasgaia. ERREGAI LIKIDOEN BILTEGIRATZEA. Biltegiratze parkeak: arautegia, tankeak, ekipamendua, babesa.

3. Ikasgaia. ERREGAI GASEOSOEN BILTEGIRATZEA. Petroliotik likidotutako gasak (LPG) eta gas naturalaren (GN) biltegiratzea: tankeak, lurrazpiko biltegiratzea, bergasifikazioa.





II. BLOKEA. Materialak eta Korrosioa.



4. Ikasgaia. FINDEGI EKIPOEN MATERIALAK. Material metalikoak, aleazioak, zeramikak. Korrosioa: motak.





III. BLOKEA. Hondakinak eta Tratamenduak.



5. Ikasgaia. FINDEGIKO EFLUENTEAK. Euri-, hozte- eta prozesu-urak. Tratamendu eskemak.

6. Ikasgaia. INDUSTRIAKO HONDAKINAK. Karakterizazioa eta tratamendua. Olio erabilia.

7. Ikasgaia. LURZORU ETA LURPEKO UREN KUTSADURA. Eremu kutsatuaren azterketa. Ur fasea ez diren likidoen (NAPLs) migrazioa. Deskontaminazio teknologiak.





IV. BLOKEA. Bioerregaiak eta Erregai Bereziak.



8. Ikasgaia. BIOERREGAIAK. Ezaugarriak eta propietateak. Biomasa, biogasa, etanola, biodiesela.

9. Ikasgaia. HIDROGENOA ETA ERREGAI PILAK. Hidrogenoaren ezaugarriak, aplikazioak, garraioa eta biltegiratzea. Erregai pilak.

10. Ikasgaia. ERREGAI BEREZIAK. Koheteentzako erregaiak eta bestelako aplikazioetarako.

MetodologiaToggle Navigation

2021-2020 ikasturterako irakasgaiak bakarrik ditu atxikita azterketen garapena deialdi desberdinetarako.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Deialdi honetan "Kalifikazio Tresnak eta Ehunekoak" atalean adierazitako proba eta ehunekoak erabiliko dira.

Irakasgaia gainditzeko baldintza ondorengoa da: azken nota gutxienez 5koa izatea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Deialdi honetan "Kalifikazio Tresnak eta Ehunekoak" atalean adierazitako proba eta ehunekoak erabiliko dira.

Irakasgaia gainditzeko baldintza ondorengoa da: azken nota gutxienez 5koa izatea.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Bueno, J. L., Sastre, H., Lavin, A. G., Contaminación e Ingeniería Ambiental. 5 tomos. Ed. FICYT, Oviedo, 1997

- Ramos Carpio, M.A., Refino del Petróleo, Gas Natural y Petroquímica, Ed. Fundación Fomento Innovación Industrial, Madrid, 1997

- SEDIGAS, Manual del Gas y sus Aplicaciones

- Wuithier, P., El Petróleo: Refino y Tratamiento Químico, Tomo 1 y 2, Ed. Cepsa, Madrid, 1971

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Bland y Davidson, Petroleum Processing Handbook, Ed McGraw-Hill, New York, 1967
- Cadron, E.C. y Klein, J.P., Emissions et Effluents de Raffineries Europçennes, Ed. Concawe, 1977
- Evans, F.L., Equipment Desing Handbook for Refineries and Chemical Plants, 2 vol. Ed.Gulf Publishing Company, Houston, USA, 1979-1980
- Normas UNE. 62-004-76. Tanques Verticales Cilíndricos de Acero, Soldados, para Almacenamiento de Líquidos en la Industria Química y del Petróleo
- Perry R., Green, D., Maloney, I., Manual del Ingeniero Químico,6º edición, Ed. MacGraw-Hill, New York, 1992
- Reglamento Aparatos a Presión
- Reglamento Instalaciones Petroliferas
- Reglamento Protección Sistemas Contra Incendios

Aldizkariak

- Energía. Ed. Ingeniería Química, S.A. Madrid
- Ingeniería Química. Ed. Ingeniería Química, S.A. Madrid
- Oil-Gas, Petróleo, Petroquímica y Gas. Ed. Oilgas, S.A., Madrid

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CABALLERO IGLESIAS, BLANCA MARIA
  • IRIONDO HERNANDEZ, AITZIBER
  • MENENDEZ RUIZ, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala