XSLaren edukia

Irakasleak

ANE MURUETA-GOYENA LARRAÑAGA

Ezagutza arloa
Giza Anatomia eta Enbriologia
Saila
Neurozientziak
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
ane.muruetagoyena@ehu.eus

Optikan eta Optometrian diplomatua Zaragozako Unibertsitatean (2009) eta Neurozientzietan doktorea UPV/EHUn (2018), nazioarteko aipamena eta suma cum laude notarekin. Doktoregoko Sari Berezia lortu zuen neurorekuperaziorako esku-hartze ez-farmakologikoei buruz egindako tesiarekin. KU Leuvenen (Belgika) ikerketa-egonaldi bat burutu zuen D'Hooge doktoreak gainbegiratuta. Doktorego-ondoko ikertzaile gisa, Biobizkaiko neuroendekapeneko gaixotasunen taldean egin du lan Parkinson gaixotasunean zentratuta, non ikusmen eta lagin (odola, azala...) biomarkatzaileak aztertu dituen gaixotasunaren azpimota klinikoak karakterizatzeko eta narriadura motorra eta kognitiboa iragartzeko helburuarekin. Gaur egun, ezagutza horiek beste gaixotasun neurodegeratibo batzuetan aplikatzen ditu, hala nola, Alzheimer eta Huntington gaixotasunetan. 35 artikulu original baino gehiago argitaratu ditu, eta baita 8 berrikuspen eta 3 liburu-kapitulu. Doktoretza ondoko artikulu onenaren BioQ 2022 saria jaso du. Aktiboki parte hartzen du dibulgazio zientifikoan eta argitalpenen eta proiektuen berrikuspen-prozesuetan. Medikuntza graduko irakasle atxikia da eta urtero gainbegiratzen ditu gradu eta master amaierako lanak.