XSLaren edukia

Irakasleak

CRISTINA MARCOS ARIAS

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
cristina.marcos@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrobiologiako irakasle atxikia da (2018tik aurrera).

Bere ikerketa, Medikuntza eta Erizaintza fakultatearen Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologiako Sailean garatzen da, Kandidiasia eta biofilm mikrobianoekin erlazionatutako beste giza-infekzioak” (GIC 15 78 IT 990-16) talde kontsolidatuan. Talde hau, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Unibertsitateko Sistemaren artean A motako ikerketa talde bezala sailkatu du. Azken 10 urteotan, zazpi master amaierako lan zuzendu ditu, 16 ikerketa proiektuetan parte hartu du, 20 artikulu eta lau liburu-kapitulu argitaratu ditu eta kongresuetan 78 komunikazio aurkeztu ditu. Bere ekoizpen zientifikoak 10ko h-indizea du (ORCID: 0000-0002-0924-3696).

“Oportunidad al Talento” ONCE Fundazioaren doktoretza ondorengo beka jaso zuen (2015).

Euskal Herriko Unibertsitatetik ikertzaileen doktoretza aurreko prestakuntzarako beka jaso zuen (2007).

Euskal Herriko Unibertsitatean Biokimikan doktorea da (2011).

Ezgaitasunari dagokionez, ezgaitasunarekiko sentsibilizazio hitzaldien bitartez Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuarekin kolaboratu du eta hizlari bezala parte hartu du ONCE Fundazioak antolatu duen Unibertsitate eta Ezgaitasuna bigarren Kongresuan.

www.ehu.es/canbio