XSLaren edukia

Irakasleak

ESTHER TAMAYO OYA

Ezagutza arloa
Immunologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
esther.tamayo@ehu.eus

Biologian lizentziaduna eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Carlos III Osasun Erakundeak emandako beka batekin. Irakaslea Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailean, Medikuntza eta Odontologiako graduetan.

Bere ikerkuntza gaixotasun kutsakorren alorrean garatu da, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzua - Biodonostia Institutuan, «Arnasbideko infekzioak eta erresistentzia antimikrobianoa» izeneko ikerketa taldean 2006 urtetik aurrera. Centro de Investigación Biomédica en Red Enfermedades Respiratorias (CIBERES) sarearen barnean ikertzailea izan da eta New York Medical College unibertsitatean formakuntza egonaldia burutu du. Gaur egun «Kandidiasiak eta beste giza infekzioak biogeruza mikrobianoekin erlazionatutakoak» izeneko ikerketa taldearen partaidea da (www.ehu.eus/canbio), Eusko Jaurlaritzaren ikerkuntza sistemaren aitorpena duena, A mailakoa (GIC 15 78 IT 990-16).

Azken 10 urteotan 7 proiektu lehiakorretan (batean ikertzaile nagusi gisa) eta nazioarteko elkarlan sare batean parte hartu du, 16 artikulu zientifiko eta liburu kapitulu bat argitaratu ditu, kongresuetan 32 komunikazio aurkeztu ditu eta Zientzia Azoka eta Zientzia Astea dibulgazio aktibitateetan parte hartu du.