XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE RAMON BILBAO CATALA

Ezagutza arloa
Genetika
Saila
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
joseramon.bilbao@ehu.eus

Jose Ramon Bilbao Genetikao irakasle agregatua da UPV/EHUn eta ikertzaile nagusia Biocruces-Bizkaia Institutuan. Biologian doktorea 2000. urtean. Mikrobiologia, Immunologia eta Genetikan jaso du formakuntza UPV/EHUko Erizaintza Eskolako Mikrobiologia Laborategian (1989-1992 - Prof. I. Abalia), Leicestereko Unibertsitateko (EB) Genetika Sailean (1991 - Prof. PH Williams), Gurutzeta Ospitaleko Ikerketa Unitatean (1992-2000 - Prof. L Castaño) eta Barbara Davis Haurren Diabetearen Zentroa Denver-en (CO-AEB) (1995 - Prof. GS Eisenbarth). Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean Miguel Servet kontratua lortu zuen 2000n eta 2006an I3SNS ebaluazio positiboa. UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailera etorri zen 2011n eta ñlanpostu iraunkorra lortu zuen 2012an.. Irakasle Osoaren akreditazioa (UNIBASQ) eta 4 ikerketa seiurteko (CNEAI) ditu onartuak. Bere ikerketa-interes nagusiak honako hauek dira: autoimunitatearekin lotutako genomaren elementu funtzionalak identifikatzea, eta, bereziki gaixotasun zeliakoan, teknologia omikoak (GWAS, RNA-Seq eta metilazioa) giza ehunetako populazio zelularretan eta estrategia Bioinformatikoak erabilita. Bestalde, INMA-Gipuzkoa kohortearen azterlan genomikoen ardura du, eta ingurumen-faktore eta kutsatzaileen aurrean aldaketa genetiko eta epigenetikoek haurren garapen fenotipikoan izan dezaketen eragina aztertzen du. Hamar doktorego tesi zuzendu ditu eta 24ko h indizea du.