XSLaren edukia

Irakasleak

LETICIA ABECIA ALIENDE

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
leticia.abecia@ehu.eus

Albaitaritzan lizentziatua eta doktorea Zaragozako Unibertsitatean. Readingeko Unibertsitatean (EB) eta Zaidín Estazio Esperimentalean (CSIC) doktorego-ondoko ikertzailea. CIC bioGUNE Ikerketa Zentroan “Ramón y Cajal” ikertzailea. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean ikertzaile doktorea da.



Bere ikerketa-jarduera Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailean burutzen da. Bere ikerketa-ildoa mikrobiotak adin goiztiarretan sistema immunearen garapenean duen eginkizuna eta horrek gizabanakoen osasunean epe luzerako dituen ondorioak aztertzen ditu.

Hainbat doktorego tesi, master eta gradu amaierako lan zuzendu ditu.



UPV/EHUko Animalien Esperimentazioko Etika Batzordeko kidea da.



ORCID: 0000-0003-4097-8903

ResearcherID: N-6885-2019