XSLaren edukia

Irakasleak

XABIER BUQUE GARCIA

Ezagutza arloa
Fisiologia
Saila
Fisiologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
xabier.buque@ehu.eus

Biokimikan lizentziatua UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (2001). Orduz geroztik, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia Saileko Lipids & Liver ikerketa taldeko kide izan naiz. 2007an doktoregoa lortu nuen eta ikerkuntza ibilbidea Metabolism & Hepatic Disease ikerkuntza lerroan garatu dut. 2014an afiliazio bikoitza eskuratu nuen Biocruces-eko Osasun Ikerketarako Institutuko kide bezala sartzerakoan. Irakasle gisa hasi nintzen 2009an Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia Saileko Biokimikako irakaskuntza taldean.

Graduko irakaskuntza Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko Medikuntza Graduan eman dut: Oinarrizko Biokimika eta Biokimika Medikoa (biak 1. mailan), Ikerketa Biomedikorako Sarrera (2. maila) eta Ikerketa Proiektua (3. maila) irakasgaietan. 2011az geroztik, Ikerketa Biomedikorako masterrean irakasten dut. Doktorego tesi bat zuzendu dut eta Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak ere zuzendu ditut.

Gibeleko gaixotasunen garapen eta progresioan parte hartzen duten mekanismoak aztertzea izan da gure ikerketaren helburu nagusia, batez ere lipidoen metabolismoarekin lotutako alterazioekin zerikusia dutenak.