XSLaren edukia

Irakasleak

YOLANDA CHICO CARMONA

Ezagutza arloa
Fisiologia
Saila
Fisiologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
yolanda.chico@ehu.eus

Biologia Zientzietan lizentziatua (1983) eta Doktorea (1993) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU), Doktorego Sari Berezia. Fisiologia Saileko Irakasle Titularra. Irakaskuntza: Medikuntzako Graduan Oinarrizko Biokimika eta Biokimika Medikoa, biak 1. mailan, eta Ikerketa Biomedikorako Sarrera 2. ikasturtean. Graduondoko irakaskuntza: Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Masterreko Liporregulazioaren oinarri molekular eta zelularrak” irakasgaian, eta Ikerketa Biomedikoa Masterreko Gaixotasun metabolikoen oinarri molekularrak eta Teknologia Molekularra Biomedikuntzan.

5 Doktorego Tesi kozuzendu ditu (2 nazioartekoak, 1 sari berezia)

Ikerketa lerroa: Lipids&Liver ikerketa taldeko kidea https://www.ehu.eus/es/web/lipidsliver

3 Ikerketa-seiurteko

Ikerketa-esperientzia:

- Gibeleko lipidoen metabolismoa eta VLDL ekoizpena

- SND1 transkribapen-koaktibatzailearen funtzioa eta bere adierazpenaren erregulazioa