XSLaren edukia

Ebaluazioa Hezkuntzan26300

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Pedagogiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26300

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau Pedagogia Graduko 2. mailako 4. moduluan kokatzen da. Modulu honek lotu egiten ditu aurreko hiruetan eskuratutako oinarri teorikoak, garapen profesionalerako esku-hartzea, eta hezkuntzako berrikuntza eta hobekuntza. Azken finean, pedagogo gisa lana egiteko prestatzen dituen hezkuntza-prozesuaren dimentsio guztiak bateratzea ahalbidetzen du.



Modulua egituratzen da ikerketaren oinarrizko osagaiei lotutako ezagutzen inguruan, dimentsio teorikoan zein aplikatuan. Hala, ikerketa-prozesu baten fase guztiak egiteko ikasleei lagungarri izango zaizkien gaitasunak garatzen dira: arazoak identifikatzea, informazioa bilatzea eta analizatzea, eta ondorioak aurkeztea. Ondoren, hezkuntzako esku-hartzeen proposamenari ekingo zaio, eta helburua izango da horiek ezartzea eta ebaluatzea etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik. IKTak garrantzi handiko tresnak izango dira, eta kontuan hartu beharko dira berrikuntza- eta aldaketa-prozesuak.



Irakasgai honen xedea ikaslea hezkuntzako ebaluazio-prozesua ulertzeko gai izatea da, prozesu horren funtzioak, eremuak, modalitateak eta ereduak kontuan hartuta. Hezkuntzaren ebaluazioari dagokionez, DILANeko lanean, hauxe azpimarratuko dugu: ebaluatu beharreko objektua, inplikatutako audientziak, ebaluazioaren helburuak eta abar mugatzearen garrantzia. Premisa horietatik abiatuta, ikasleak gai izan behar du xede horretarako egokia den ebaluazio-modalitatea,-diseinua eta -eredua aukeratzeko.



Laburbilduz, irizpide zientifikoak eta etikoak jarraituz, prozesuak, programak, egoerak eta hezkuntza erakundeak ebaluatzea litzateke, beti ere, hobekuntzara bideratutako prozesuak azpimarratuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

MODULUKO OROKORRAK:



Ikerketako oinarrizko ereduak eta etapak ezagutzea, bai dimentsio teorikoan bai dimentsio aplikatuan.

Hainbat ikerketaren emaitzak modu oinarrizkoan aztertzea eta interpretatzea, eta horien eraikitze-prozesua ulertzea.

IKTak funtsezko tresna gisa erabiltzea, eta esku hartzeko eta aldaketak egiteko prozesuak kontuan izatea.



MODULUKO ZEHARKAKOAK:



Hezkuntzako esku-hartzeak proposatzea, horiek ebaluatzeko; hartara, etengabeko hobekuntzaren ikuspegian hezkuntza-aldaketak sustatzeko asmoz.

Ezarritako irizpide formalak erabiliz txosten idatziak gauzatu.

Egindako jarduerekin erlazionatutako ideia eta argudioak jende aurrean komunikatu.



IKFASGAIKO ESPEZIFIKOAK:



Hezkuntza ebaluazioaren oinarriak eta metodologia ezagutu.

Ebaluazio eremu desberdinetan, prozesuko alderdi esanguratsuenak antzemateko, planifikatzeko eta garatzeko gai izan

Audientzia desberdinei, azterketa ebaluatiboen prozesua eta lortutako emaitzak iragartzen jakin

Informazioa jasotzeko eta analizatzeko tresnak eta estrategiak sortu edota garatu

Hobekuntza proposamenak proposatu

Hezkuntza ebaluazioak gaur eguneko gizartean duen eragina eta garrantziaz ohartu

Ebaluagarriak diren hezkuntza-egoeren aurrean jarrera kritikoa eta analitikoa eskuratu

Hezkuntza ebaluazioan parte hartzeko eta inplikatzeko jarrera baikorrak lortu

Ebaluazioaren izaera konplexuarekiko jarrera irekia, malgua eta ulerkorra eskuratu





Ikasgai honen bitartez, moduluko gainontzeko ikasgaiekin batera, 3. eta 5. gaitasun orokorrak garatzen dira eta baita zeharkako gaitsun 7. eta 8.a ere.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Hezkuntza ebaluazioaren historia. Hezkuntzaren neurketa eta ebaluazioaren sorreratik gaur egunera arteko ibilbide historikoa.

Ebaluazioaren tipologia. Gaur egun, ikuspegi desberdinetatik aipatzen diren oinarrizko ebaluazio motak.

Ebaluazio ereduak. Autore desberdinek proposatutako ebaluazio ereduen berrikuspena. Aztertu, ebaluazio eredu hauen aplikazio praktikoa egoera ebaluatibo desberdinetara.

Programen ebaluazioa. Hezkuntza programen ebaluaziorako prozedurak. Premien analisia, aplikazioaren azterketa eta emaitza, ondorio eta inpaktuaren miaketa.

Ebaluazioaren esparruak. Hezkuntzaren ebaluazioaren esparru desberdinen berrikusketa. Besteak beste, ikasleen, irakasleen, ikastetxeen eta hezkuntza sistemen ebaluazioa.

Informazioa biltzeko estrategiak. Ebaluazioan, nahiz kuantitatiboa edo kualitatiboa izan,

informazio biltzeko dauden prozeduren berrikuspena.

Informazioaren analisia eta erabakiak hartu. Informazio kuantitatibo eta kualitatiboaren analisien prozesuak ebaluazioan. Ebaluazioaren txostena eta erabakiak hartzearen prozesua.

MetodologiaToggle Navigation

ESKOLA MAGISTRALAK: gai bakoitzari dagokion oinarrizko aspektu teorikoen azalpena, agindutako irakurketen argiztapenak eta eztabaidak. Eskola teoriko hauen oinarrizko materiala, irakasleak Interneten eskegi dituen testuak, gelan hartutako oharrak, testu liburua (bibliografiako 16.a) eta gelan banatutako materialak dira. Denera 75 ordu, horietatik 35 presentzialak eta 40 eskolaz kanpokoak.



ESKOLA PRAKTIKOAK: emandako materialaren azterketa, eztabaidak, ariketak, datu bilketa, datu analisiak e.a. Praktika guztiak GOOGLE SITES plataforman eskegiko dira. Lan praktikoak taldeka egin behar dira. Denera 25 ordu, horietatik 15 presentzialak eta 10 eskolaz kanpokoak.



DILANerako ESKOLAK: Moduluko DIsziplinartekoa LANa (DILAN) burutzeko eskoletatik kanpoko jardueraz gain, finkatutako praktika-saioetan DILAN jarduerari jarraipena emateko eskolak daude. Ikus: "MODULUKO DISZIPLINARTEKO LANA EGITEKO GIDA - IV DILAN" dokumentua ikasgaiko Webgunean. Denera 50 ordu, horietatik 10 presentzialak eta 40 eskolaz kanpokoak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • Banakako lanak (%): 15
    • AIM (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honen ebaluazioa , hausnarketa prozesu gisa ulertzen da. Ikasleak bere buruaren kontzientzia hartzen du eta lortu beharreko helmugak ezagutu behar ditu. Irakaslea berriz, prestakuntzazko helburuak lortzeko orientatzen duen gidaria bihurtzen da. Zentzu honetan, Ikaskuntzari Bideratutako Ebaluazioa (IBE) (Learning-Oriented Assessment) proposatzen da. Hau eman dadin, ez da nahikoa ebaluatzeko erabiltzen diren tresnak eta prozedurak bakarrik aldatzea, beste hainbat alderdi ere aldatu beharko dira. Benetako IBEa eman dadin, hona hemen bete beharreko baldintzak:



-Ebaluaziorako egingo diren ariketak, ikaskuntzarako ere balioko duten ariketak izango dira.

-Feedback -en (atzera-elikadura) ordez, Feedforward -a (aurrera-elikadura) proposatzen da. Ikasleei informazioa eskaini behar zaie ez bakarrik jakiteko non dauden, bere lana eta ikaskuntza hobetzeko baizik.

-Ikaslea inplikatu egin behar da bere lanaren ebaluazioan, hau da autoebaluazioak bere lekua izan behar du.





Kalifikazioa era honetan gauzatuko da:



DILANak, 10tik, 2 puntuko balioa izango du ikasgai bakoitzean eta moduluko irakasle taldearen artean izango da ebaluatua nahiz eta arduraduna talde bakoitzaren irakasle-tutorea izan.



Ikasgairako gelditzen diren 8 puntu horiek horrela banatuko dira:



-4 puntu praktikak

-4 puntu teoriari buruzko azterketak



Edozein kasuetan, ikasgai bakoitzean DILANerako diren klaseetara joatea derrigorrezkoa da.



Eskola praktiko eta teorikoetan, %80 asistentzia eskatuko da. Bestalde, bertan eskatuko diren praktikak eta ariketak egitea ezinbestekoa izango da.



Ikasgaia gainditzeko, hiru atalak gainditu behar dira eta 10etik 5 puntu lortu behar dira. Era berean, DILANean 0,8 azterketan 1,6 eta praktiketan 1,6 lortu behar da. Azken kalifikazioa hiru ataletan lortutako emaitzen batura eginez lortuko da.







IRAKASKUNTZA IKASGELAZ KANPOKOA BALITZ, EBALUAZIO JARRAIAK HARTUKO LUKE PISU HANDIAGOA. ERA HORRETAN, HORRELA IZANGO LITZATEKE KALIFIKAZIOA:



-DILANak 4 puntu.

-Ikasgelako praktikak 4 puntu.

-Azterketak 2 puntu.



Ikasgaia gainditzeko hiru atalak gainditzea beharrezkoa da, denera 10etik 5 puntu lortuz. Era berean, DILANean 1,6, azterketan 0,8 eta praktiketan 1,6 lortu behar da.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

www.sc.ehu.es/jflukas
3. Lukas,J.F. & Santiago,K. (2016). Hezkuntza-ebaluazioa. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Chiva Sanchis, I. & Ramos Santana,G. (2021). Metodología de la evaluación educativa. Tirant Humanidades.

2. Joint Committee on Standards for Educational Evaluation. (2010). The Program Evaluation Standards. Sage.

3. Lukas,J.F. & Santiago,K. (2016). Hezkuntza-ebaluazioa. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

4. Mateo,J. (2000). La evaluación educativa, su práctica y otras metáforas. ICE - Horsori.

5. Pérez Juste,R. (2006). Evaluación de programas educativos. La Muralla.

6. Popham, W.J. (2013). Evaluación trans-formativa. El poder transformador de la evaluación formativa. Narcea.

7. Preskill,H. & Russ-Eft,D. (2016). Building Evaluation Capacity. Sage.

8. Ramos Santana,G & Chiva Sanchis,I. (2021). Métodos de recogida de información en educación. Tirant Humanidades.

9. Ramos Santana,G & Chiva Sanchis,I. (2021). Métodos de recogida de información en educación. Tirant Humanidades.

10. Stufflebeam,D.S. & Coryn,C.L.S. (2ª ed.). (2014). Evaluation theory, models and applications. Jossey Bass.



Gehiago sakontzeko bibliografia

1. Joint Committee on Standards for Educational Evaluation. (2011). The Program Evaluation Standards. A Guide for Evaluators and Evaluation Users. SAGE.
2. Mateo, J. y Martínez, F, (2008), Medición y evaluación educativa. La muralla.
3. Pérez Juste,R. (Coor.). (2000), Evaluación de programas educativos. Revista de Investigación Educativa. V18. N2. Monográfico.
4. Ryan, K.E. y Cousins, J.B. (2009). The SAGE International Handbook of Educational Evaluation. SAGE.
5. Stufflebean, D. y Shlnkfiel, A. (1.987): Evaluación sistemática. Paidos-MEC.

Aldizkariak

1. RELIEVE: Revista Electrónica de Investigación y Evaluación Educativa
2. Revista de Educación
3. Revista de Investigación Educativa
4. Studies in Educational Evaluation
5. Tantak

Web helbideak

AERA: American Educational Research Association http://www.aera.net/
AIDIPE: Asociación Interuniversitaria de Investigación Pedagógica. http://www.uv.es/aidipe/
ETS: Educational Testing Service. http://www.ets.org
ISEI.IVEI: Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa. http://www.isei-ivei.net/
The Joint Committee on Standards for Educational Evaluation http://www.wmich.edu/evalctr/jc/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AZPILLAGA LARREA, VERONICA
  • BERASTEGUI MARTINEZ, YON
  • VAN DER WORP , KARIN

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

19-30

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 0.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 0.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.4 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

19-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.6-1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 0.6-1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 0.6-1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.6-1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)