XSLaren edukia

Taldeetan Esku-Hartzeko Estrategiak26308

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Pedagogiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26308

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia1218
Gelako p.1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Taldeetan esku-hartzeko estrategiak” ikasgaia Esku-hartze pedagogikoaren moduloaren barne aurkitzen da, graduko hirugarren ikasturtean kokatuta beste ikasgai batzuekin batera. Ikasgai honetan Talde dinamiken oinarri teorikoak eta praktikoak ikasiko dira hezkuntza testuiguru formaletan eta ez formaletan



Ikasleak hezkuntza diagnostikoen eta talde esku-hartzeen diseinuen ikaskuntza izanen du. Era berean, Esku-hartze espezifikoak ere landuko dira hezkuntza testuinguru ezberdinetan pertsona motaren arabera.

Moduluan egin beharreko lanean, irakasgai honen bidez aztertuko dugu DILAN taldearen dinamika bera, lan taldearen kudeaketa funtzionalerako tresnak prestatu eta inplementatuz.



Honekin guztiarekin, irakasgaiak oinarri ezberdinak eskeiniko dizkio ikasleari, hezkuntzan ematen diren talde fenomenoak kudeatu ditzan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

- Hezkuntza egoera ezberdinak diagnostikatu, esku-hartzea pedagogikoa eman baino lehen.



- Crear condiciones para que las personas se vinculen y comuniquen de manera horizontal y empática, con objeto de ser efectivos en la inclusión social (escucha, negociación, consenso y disenso, ética,…) en contextos plurilingües y multiculturales. Pertsonak horizontalki eta enpatiarekin komunikatzeko baldintzak sortu, gizarte inklusiboa eta testuinguru eleanitz eta kultur anitzetan.



- Gaitasun pertsonalak, gizarte gaitasuna keta gaitasun profesionalak garatu talde esku-hartze ezberdinetan.



- Profesionalentzat hezkuntza proposamen ezberdinak diseinatu, testuinguru ezberdinetan.



IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK.

- Hezkuntza egoera zehatz bat analizatu diagnostikoaren fase ezberdinak jarraituz.



- Ikuspuntu inklusibo batetik, talde estrategiak baloratu helburu zehatzak lortzeko.



- Talde prozesuei buruzko gogoeta egin, identifikatutako fenomenoen analisia eta ulermena azalduz.



- Une jakin batean, zenbait talde estrategia aplikatzen jakin taldeak funtzionamendu aproposago aizan dezan.



- Talde esku-hartze zehatza sortu testuinguru zehatz batean, fase bakoitzak justifikatuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Taldea hezkuntzan.

Taldearen definizioa. Tipologiak. Estructura eta funtzioak. Oinarrizko teoriak taldeen psikologian. Interakzioa eta ikaskuntza. Taldearen prozesuak eta garapen motak. Lana taldeetan eta ikaskuntza kooperatiboa.

2. Taldeen kudeaketa esku hartze pedagogikoan.

Konpetentzien kontzeptu eta profilak. Hezitzailearen rola. Boterea eta autoritatea. Hezkuntza profesionalen ekipoak.

3. Talde teknikak

Talde teknikak, kontzeptuak eta mugak. Tekniken tipologien sailkapena eta deskripzioa. Teknikak aplikatzeko konpetentziak.

4. Taldean esku hartzeko mailak.

Taldeak hezkuntza testuinguru formal eta ez formaletan. Taldeak erakundeetan eta lan taldeetan. Taldeak lan testuinguruan. Norbanako analisia eta interpertsonala taldeetan. Talde barneko eta kanpoko analisia hezkuntza testuinguruan.

5. Talde esku hartze estrategiak.

Taldearen garapenaren diagnostikoa. Mekanismo psikologikoak taldeetan. Talde esku hartze ereduak. Gatazken kudeaketa taldeetan. Talde esku hartzeen ebaluazioa.



MetodologiaToggle Navigation

Askotariko metodologiak erabiliko dira ondoko hauek lehenetsiz: esperientziaren bidezko ikaskuntza talde txikian; parte-hartze aktiboa talde handian edo ertainean (ikasleen kopuruaren arabera) eta talde dinamizazioan oinarrizko gaitasunak eskuratzea sustatzen duen norberaren praktikari buruzko gogoeta. Lan autonomoa bultzatuko da modu honetan: taldeko esku-hartze jakin baten fenomeno ezberdinak ulertu, interpretatu eta dinamizatzen lagutzen duten erreferentzia bibliografiko ezberdinak aztertuz.

Modalitate magistralean funtsezko edukiei buruzko azalpen laburrak egingo dira proposatuko diren jarduera ezberdinetan ikaslegoaren parte-hartzearekin batera, normalean taldeka lan eginez eta noiz behinka banakako jarduera bat eginez

Ikaskuntza bultzatu eta segurtatzeko irakasleak ikaslearen prozesuaren jarraipena egingo du horretarako ondoko bide hauek erabiliz: ezarriko diren entregagaien bidez (txostenak, aipamenak, gogoetak…); aldez aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera feed-back emanez, eta talde prozesua gainbegiratuz tutoretza saioetan. Ikasleak bere ikaskuntza prozesuaz kontzientzia hartzeko aukera izan dezan egingo da hau guzti hau. Ildo beretik, ikasleak portfolio bat egingo du emango diren orientabideen arabera bere ikaste prozesuaren ebidentziak sartuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • AIM (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

IKASLEGO PRESENTZIALAREN EBALUAZIO SISTEMA

Etengabeko ebaluazioan ondoko hau kontuan hartuko da: taldeko jardueretan parte-hartzea; taldeko praktikak; lanak; portfolioa; azken froga eta moduluko diziplinarteko jarduera (DILAN). Irakasgaiaren ebaluazioa izan ahal izateko beharrezkoa da DILAN egitea.



Ebaluatzeko tresnei egokitutako ehuneko guztien batuketak %100a izan behar du. Irakasgaiaren azken nota ebaluazio modu bakoitzean lorturiko noten batuketa izango da.



EBALUAZIO IRIZPIDEAK: Ikaskuntzaren ebidentzia ezberdinen balorazioa gidatuko duten ebaluazio irizpideek ezarritako ikaskuntzaren emaitzeekin dute lotura:

Taldeko gizarte eta hezkuntzako egoera bat aztertzen du diagnostikoaren fase ezberdinak jarraituz



• Modu kritikoan ondoko hau baloratzen du: gizarte eta hezkuntzako ikuspegiaren arabera ezarritako helburu batzuk betetzeari begira proposatu daitezkeen taldeko estrategien eta tekniken erabilpena eta eraginkortasuna

• Lan taldeetan arduraz hartzen du parte, beraien eraginkortasuna eta sortzen diren zailtasunak eta gatazkak gainditzen lagunduz

• Lan taldeak koordinatzen ditu proposatutako helburuak lortzeko partaideen arteko lankidetza prozesuak dinamizatuz

• Esperimentatu dituen talde prozesuei buruz hausnartzen du, identifikatu diren fenomenoak ulertu eta aztertzeko ezagutzak landuz

• Zenbait estrategia eta tekinika modu egokian aplikatzen du une jakin batean talde baten edo lan talde baten funtzionamendua garatu eta hobetzeko



EBALUAZIO HEZIGARRIA talde txikiak gainbegiratzeko egingo diren tutoretza planifikatuetan egingo da feed-back emanez zuzenduko diren ataza ezberdinei buruz.



KAUSA JUSTIFIKATUAK DIRELA ETA ESKOLETARA JOAN EZIN DUEN IKASLEGOA

Kausa justifikatuak direla eta (indarrean dagoen araudiaren arabera) etengabeko ebaluazioan parte hartu ezin duen ikaslegoak ikasturtea hasi eta berehala, -ahalik eta lasterren-, irakasgaia emango duen irakaslearekin jarriko da harremanetan ondoko hau zehateko: taldeko jardueretan parte hartuz lantzen den zenbait gaitasun nola egiaztatu.

Edozein kasutan, azken froga egin baino lehen gizarte eta hezkuntzako testuinguru baterako taldeko esku-hartzearen diseinu bat entregatu beharko da, ezarritako ebaluazio irizpideen arabera egingo dena. Eta taldeko jardueretan parte hartuz lantzen den zenbait gaitasun nola egiaztatzea.



Azken nota ezarritako ebaluazio osagai bakoitzean lorturiko noten batuketa izango da.



Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren 12.2. artikuluaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa “aurkezteke” izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40ª edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Modulo berean 3 irakasgai edo gehiagotan matrikulatuta izanik eta 3 irakasgai edo gehiagotan azken froga eskatzen duten ikasleek, EZ dute DILAN-a egin beharko. Hala ere, ikasleak irakasgai bakoitzaren azken froga horretan, irakasleak aukeratutako frogak, testak, azterketa mota, aurkezpenak edo/eta praktikak egin beharko ditu, irakasgaian eta moduluan eskuratu behar diren edukien ezagutza, ikaskuntza emaitzak eta gaitasunak bermatzeko.





* COVID19 pandemia egoera dela eta konfinamendua izanez gero, ebaluazio sistema hau izanen da:



- Ikasle presentzialak: ebaluazioa berdin eginen dugu, lanen defentsak eta aurkezpenak eta azterketa era telematikoan egingo dira.



- Ikaslego ez presentziala: ebaluazioa berdin eginen dugu, lanen defentsak eta aurkezpenak eta azterketa era telematikoan egingo dira.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikaslegoak irakasgaia gainditu ez duenean edo ohiko deialdiari uko egin dionean, ez ohiko deialdian ikaskuntzaren emaitza guztiak ebaluatuko dira eta ikasleak notaren %100a izateko aukera izango du.



AZKEN EBALUAZIOA

• Azken froga egin baino lehen gizarte eta hezkuntzako testuinguru baterako taldeko esku-hartzearen diseinu bat entregatu beharko da, ezarritako ebaluazio irizpideen arabera egingo dena.

• Ebaluazio sistema:



Froga idatzita (100%)



Azken nota ezarritako ebaluazio osagai bakoitzean lorturiko noten batuketa izango da baina horretarako baldintza hau bete behar da: bakoitzean gutxienez bost bat izatea.

• EBALUAZIO IRIZPIDEAK: Ebaluazio irizpideak etengabeko ebaluazioan azaldu diren berberak dira.

• EZ OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DION IKASLEGOAK bere uko egitea eskatu ahal izango du indarrean dagoen araudiaren arabera ezarritako epearen barruan ez ohiko froga egin baino lehen (10 egun lehenago).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturte hsieran ikaslegoari ematen zaion Ikaslearen Gidan zehazten diren dokumentazioa eta materialak eta E-Gelan jarritako beste material batzuk ere bai.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Canto Ortiz, J.M. (2000). Dinámica de grupos: aspectos técnicos, ámbitos de intervención y fundamentos teóricos. Málaga: Algibe.

Huici, C. y Morales, J.F. (2011). Psicología de Grupos I y II. Madrid: UNED. 4ª impresión.

Pérez de Villar, M.J. y Torres, C. (2011). Dinámica de grupos en formación de formadores. Casos prácticos. Barcelona: Herder. 5ª Impresión

Trechera Herreros, J. L. (2014). Trabajar en equipo: talento y talante: técnicas de dinámica de grupos. Bilbao: Desclée de Brouwer. 10ª impresion

Gehiago sakontzeko bibliografia

Antons, K. (2005). Práctica de la dinámica de grupos: ejercicios y técnica. Barcelona: Herder. 5ª impresión
Espada Sánchez, J. P. (2014). Técnicas de grupo: recursos prácticos para la educación. Madrid: CCS.
Gil, F. y Alcover, C. M. (2003). Técnicas grupales en contextos organizacionales. Madrid. Pirámide.
Lobato Fraile, C. (1998). Trabajo en grupo. Aprendizaje cooperativo en secundaria. Leioa: Servicio de Publicaciones de la Universidad del País Vasco
Marín, M. y Troyano, Y. (2004). Trabajando con Grupos. Técnicas de intervención. Pirámide. Madrid.
Shaw, M. E. (2013). Dinámica de Grupos. Barcelona : Herder. 6ª ed.

Aldizkariak

Anales de Psicología
Bordón. Revista de Pedagogía
Educar
European Journal of education and psychology
Revista de Psicología Social
Revue internationale de psychologie sociale

Web helbideak

http://www.ub.es/dppss/lps/documen.htm

http://www.quadraquinta.org/referencias-bibliograficas/bibliografia/bibliografia-dinamicagrupo.html

http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?tipo_busqueda=CODIGO&clave_revista=4654

http://www.psico.uniovi.es/REIPS/

http://www.gerza.com/tecnicas_grupo/tecnicas_grupo_ok.html

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVEAR MORON, DAVID
  • ESNAOLA ECHANIZ, IGOR
  • OREGUI GONZALEZ, EIDER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

4-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 2.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 2.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

4-15

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.7 - IGNACIO MARIA BARRIOLA ZENTROA (1)
  • 3.7 - IGNACIO MARIA BARRIOLA ZENTROA (2)
  • 3.7 - IGNACIO MARIA BARRIOLA ZENTROA (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.7 - IGNACIO MARIA BARRIOLA ZENTROA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.7 - IGNACIO MARIA BARRIOLA ZENTROA (1)