XSLaren edukia

Pedagogia Laborala eta Formakuntza Empresan28169

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Pedagogiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28169

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia1218
Gelako p.1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Lan pedagogia eta enpresa formakuntza irakasgaia, Pedagogiako graduko hirugarren ikasturtean lantzen den hautazko irakasgaia da, eta ‘PEDAGOGIA ESPARRUAK’ izenburua duen 6. moduluaren barne dago.



Azken hamarkadetan Pedagogoen profila eta bere irteera profesionalak aldatuz joan dira eta hezkuntzako lan eremu zehatz batetik beste hainbat esparrutara zabaltzen ari da. Modu honetan Pedagogoen lan aukera berriak eta irteera profesional ezberdinak hedatzen ari dira.



Irakasgai honen helburu nagusia errealitate berri honen nondik norakoak ezagutzera ematea da, jarraian aipaturiko hiru osagaiak landuko direlarik:



1) Pedagogoen lan mundua eta irteera profesionalen ibilbidea.

2) Hainbat erakunde eta enpresetan pedagogoen lan ardurak eta rolak ezagutzea.

3) Erakunde eta enpresa munduan formakuntza: beharren diagnostikotik, prestakuntza gauzatzera.



Pedagogoen lan profilaren bilakaera eta gaur egungo gizartean izan ditzaketen lan berrien aukerak jakitea interesgarria da. Beraz, hezkuntza eta lan edo produkzio-munduaren arteko harremanak gertutik ulertzeko jarduerak landuko dira. Horretaz gain, gaur egungo hezkuntzaren beharrak aztertu eta lan munduarekin duen erlazioa ikuspegi kritiko batetik sakondu nahi da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honetan lortu nahi diren ikasketa emaitzak hauek izango lirateke:



I. Pedagogoen eginkizunak lan eremu eta hainbat irteera profesionaletan ezagutzea.

II. Lan munduko erakunde eta enpresetan pedagogoen ardurak eta rolak definitzen jakitea.

III. Erakunde eta enpresa munduan formakuntza: beharren diagnostikotik, prestakuntzara.

IV. Pedagogoen lan irtenbide berriak identifikatzea.

V. Aldatzen ari diren erankunde eta enpresen formakuntza pedagogoen ikuspuntutik aztertzea.



Seigarren moduluan kontutan hartzen diren hurrengo konpetentziak, irakasgai honetan ere lantzen dira:





1. Praktika profesionalaren esparru ezberdinak ezagutzea; hala nola, hezkuntza proiektuak, jarduera-planak eta sareak.

2. Ikasketa-trebetasunak garatzea, praktiketako testuinguruetan txertatzeko.

3. Esku-hartzeko esparruetan egoera espezifikoak ebazteko erabaki arrazoituak hartzea.

4. Pertsonekin eta taldeekin: hezkuntzako esku-hartzeak aztertzea eta planifikatzea.



Ikaskuntza-emaitzak gaitasunen arabera:



A. Praktika profesionalaren esparruari buruzko hausnarketa kritikoa egitea.

B. Hezkuntza-testuinguruetan erabilitako ikaskuntzako hainbat estrategia eta tresna idatziz azaltzea.

C. Lan esparru ezberdinetan, prestakuntzarako estrategiak eta esku-hartzeko gaitasuna izatea.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAIAK:



I- Pedagogiaren profila eta lan irteerak: erreferente eta pentsamendu pedagogiko historikoetatik, egungo eremu eta profil profesionaletara

II- Pedagogia Laborala eta prestakuntza enpresetan: definizioa, oinarrizko kontzeptuak, funtzioak eta pedagogoaren rola eta funtzioak

III- Antolakuntza eta formakuntza lan eremua: hezkuntza teorietatik enpresan formakuntza egitera

IV- Etengabeko prestakuntza eta formazio plana enpresan

V- Enplego bilaketatik, enpresa proiektura: langile izateatik ekinntzaile izatera

MetodologiaToggle Navigation

Klasean erabiliko den metodologiaren helburua ikasle bakoitza bere ikaskuntza-prozesuaren eragile aktiboa bihurtzea izango da. Metodologia aktibo, kooperatiboetan eta batez ere erronketan oinarritutako ikaskuntzaz baliatuko gara.



Pedagogoak lan egiteko gai diren eremuak eta hainbat lanpostutan dituzten funtzio eta rolen ezagutza izango da irakasgai honetatik DILAN-ari egingo zaion ekarpena. Modu honetan, lan pedagogiak hezkuntzan eta lanerako esparruetan duen garrantzia eta eragina aztertuko dugu.



Hori lortzeko bakarkako zein taldeko lana bultzatuko da, hausnarketa eta jarrera kritikoa sustatzea bilatuz. Irakasleak erreferentziazko azalpen laburrak emango ditu.

Ikasgelako denbora gehiena hainbat zereginetan erabiliko da, normalean erronken lanketan, taldeka eta bakarkakoan. Ikasgelako dinamikak, zera eskatzen dio ikasleari: parte-hartze aktiboa gelan, kideekin batera hausnartzeko jarrera eraikitzailea edukitzea, eta ikaskuntzaren aurrean jarrera arduratsua izatea.



Hurrengo informazio atalak landu eta aztertuko ditugu lan ezberdinetan:



1. Gizarte, hezkuntza, produkzio eta lan munduaren arteko erlazioak.

2. Gaur egun hezkuntza mailan dauden beharrak eta aukerak aztertu.

3. Gizaki, erakunde edo/eta enpresa bateko formakuntza diagnostikoa egiten jakin edo/eta formakuntza proiektu baten garapena aurrera eramaten jakitea.



Lan talde eta norberako hausnarketari esker, zera egingo dugu:



1. Erakunde batean, lan-enpresa eremuan edo gizarte baten funtzionamendua egokia izateko, hezkuntza eragileen formakuntza eta gaitasunen garrantzia identifikatu.

2. Ekintzailea den enpresa proiektuaren (zentru ideal baten) diagnostikoa eta dituen aukerak eta beharrak kontuan izanik, formakuntza bat prestatu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio eredua etengabekoa da (Gestiorako Araudia, 43. artikulua). Hau jarraitu ahal izateko, ordea, beharrezkoa izango da aurrez aurreko orduetako eskola etortzea (%80an).



Goian adierazitako jardueretan (erronketan) lortutako puntuazioen batuketa izango da ikasgaiko azken nota.



Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasleari egin beharko diote, idatzi bidez, eta azterketarako zehaztutako garai ofiziala hasi eta 9. astea baino lehenago.



Etengabeko ebaluazioa edo ebaluaketa jarraiari uko egin duten ikasleak, bukaerako proba bakarra egiteko aukera du, ikasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek ikasgaiko notaren %100 balioko du. (Kasuak kasu***)



***Egelan dagoen materialaren (izartxodun artxiboak*****) inguruan azterketa egingo da. Hala ere, %100 nota bukaerako frogan bakarrik ez izateko irakaslearekin jarri arremanetan eGelan proposatzen diren erronkak egin ahal izateko. Horrela, azterketaren %koa murrizteko aukera izango da. (% 20, %40..., segun zenbat erronka egiten diren).



Modulo berean 3 irakasgai edo gehiagotan matrikulatuta izanik eta 3 irakasgai edo gehiagotan azken froga eskatzen duten ikasleek, EZ dute DILAN-a egin beharko. Hala ere, ikasleak irakasgai bakoitzaren azken froga horretan, irakasleak aukeratutako frogak, testak, azterketa mota, aurkezpenak edo/eta praktikak egin beharko ditu, irakasgaian eta moduluan eskuratu behar diren edukien ezagutza, ikaskuntza emaitzak eta gaitasunak bermatzeko.



Proba honetara ez aurkezteak ohiko deialdiari uko egin nahi zaiola esan nahiko du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdiaren froga prestatzeko Egelan dagoen materialaren (izartxodun artxiboak*****) inguruan azterketa egingo da. Bukaerako proba edo azterketa bakarra egiteko aukera du, ikasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek ikasgaiko notaren %100 balioko du. (Kasuak kasu***)

Hala ere, %100 nota bukaerako frogan bakarrik ez izateko irakaslearekin jarri arremanetan eGelan proposatzen diren erronkak egin ahal izateko. Horrela, azterketaren %koa murrizteko aukera izango da. (% 20, %40..., segun zenbat erronka egiten diren).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Altuna et al, (2019). Perfil profesional, centros de prácticas y ámbitos profesionales de la Pedagogía: definición, análisis y propuesta para la titulación. Informe PIE-HBT30 (2016-2018).Universidad del País Vasco.

Altuna et al, (2020). EHUko Pedagogia Gradua lanbide anitzetarako prestatzen: ikasleen asebete eta iritzietan eta irakasleen pertzepzioan oinarritutako analisia, Tantak 32(2) 51-74 https://doi.org/10.1387/tantak.21899

Belloch, C. (2017). Diseño instruccional. http://www.uv.es/bellochc/pedagogia/EVA4.pdf

Fernández Enguita, M. (1992). Educación, formación y empleo Madrid: Eudema

Moreno, M. S.(2010). La empresa: un reto para los profesionales de la Pedagogía. Cuestiones Pedagógicas. Revista de Ciencias de la Educación, (20), 329-341.

Pineda, P.(coord) (2002). Pedagogia Laboral. Barcelona: Ariel

Riera i Romaní, J. y Civis i Zaragoza, M. (2008). LA PEDAGOGÍA PROFESIONAL DEL SIGLO XXI. Educación XX1, 11, 133.

Romero Rodríguez, J. M., & Castelló Quintana, A. (2016). Redefiniendo los campos de inserción laboral del pedagogo.

Sanchez, P. J. Y Vega, F. V. (2019). Pedagogía laboral: Antecedentes históricos y situación actual de los profesionales. Etic@ net: Revista científica electrónica de Educación y Comunicación en la Sociedad del Conocimiento, 19(2),74-99.

Sánchez Lissen, E., & Sánchez Franco, M. (2017). Los Estudios de Pedagogía en la Universidad Española: valorando el pasado, atendiendo el presente, proyectando el futuro. 68-87.

Unda, B.(2002). Enpresa bat sortzeko 10 urrats: Ekintzaileentzako

bitakora-koadernoa. SPRI; Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza,

Merkataritza eta Turismo Sailburua.

Velarde, A., Dehesa, J. M., López-Pineda, E. & Marquez, J. (2017). Los vídeo tutoriales como apoyo al proceso de enseñanza aprendizaje y sus implicaciones pedagógicas en el diseño instruccional. Educateconciencia, 14(15).

Gehiago sakontzeko bibliografia

PINEDA, P.(coord) (2002), Gestión de la formación en las organizaciones Barcelona: Ariel
Pineda-Herrero, P., Ciraso-Cali, A. y Armijos-Yambay, M. (2018). Competencias para la
empleabilidad de los titulados en Pedagogía, Psicología y Psicopedagogía: un estudio comparativo entre empleadores y titulados. Revista Española de Pedagogía, 76 (270), 313-333.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALTUNA URDIN, JON
  • IMAZ BENGOECHEA, JOSE IGNACIO
  • MADINABEITIA EZKURRA, ALBA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

16:00-18:00 (1)

14:00-16:00 (2)

19-30

16:00-18:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.7 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)
  • 3.7 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (2)
  • 3.7 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

15:00-16:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.7 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

14:00-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.7 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)