XSLaren edukia

Interes Taldeak eta Gizarte Mugimenduak28324

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28324

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Mintegia710.5
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honetan ekintza kolektibo izango da azter-gaia eta aktore kolektiboek gobernugintzan dituzten eraginen analisirako teoria eta ikerketetan sakonduko da. Horrela, aktore kolektibo motak, horien estrategia, diskurtso eta antolaketa eredu nagusiak aztertzeko eta dominazio sistemekin dituzten erlazio, gatazka eta hausturak ikertzeko baliabide teoriko eta metodologikoak garatuko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Honako hauek dira ikasgaiaren konpetentzia nagusiak:



K1. Prozesu politikoak eta ekintza kolektiboak aztertzeko kontzeptu, teoria eta ikuspegi metodologikoen inguruko ezagutza eta perspektiba analitikoa eskuratzea.



K2. Aktore kolektibo eta politikoak identifikatzea eta horien ezaugarri eta portaerak zehaztea. Horrela, egitura soziopolitikoetan dituzten eraginak aztertzeko eta eszenatoki posibleak aurreikusteko.



K3. Prozesu politikoetan interes-taldeek eta gizarte mugimenduek eta horiekin lotutako ideologia, estrategia eta testuinguru zehatzek dituzten eraginak ulertzea. Modu horretan, gatazkak kudeatzeko lanabes eta bitartekaritza planak diseinatu ahal izateko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Ekintza kolektiboaren eta politikoaren inguruko teoriak:



1.1. Postmodernitatearen eta globalizazioaren krisiak.

1.2. Ekintza kolektiboaren inguruko teoriak.

1.3. Aktore kolektiboen tipologiak.



2. Gobernantza eta ekintza kolektiboa:



2.1. Gobernantzaren definizioa eta historia.

2.2. Gobernantza motak.

2.3. Gobernantza eta aktore kolektiboak prozesu politikoan.



3. Interes-taldeak:



3.1. Ekintza kolektiboaren mailak.

3.2. Interes-taldeen klasifikazioak.

3.3. Interes-taldeen historia eta bilakaerak.

3.4. Lobbyak Europar Batasunean.



4. Gizarte mugimenduak:



4.1. Zehaztapen kontzeptuala.

4.2. Gizarte mugimenduen ekintza eta eraketaren inguruko teoria eta eztabaida nagusiak.

4.3. Hainbat gizarte mugimenduren azterketa eta bilakaerak:

Mugimendu feministak

Queer mugimenduak eta disidentzia heterosexualak

Mugimendu antikapitalistak

Mugimendu antiarrazista eta dekolonialak

Mugimendu ekologistak

Mugimendu antimilitaristak

Globalizazioaren aurkako mugimenduak









MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia bi irakaskuntza mota nagusitan bereiziko da:



1. Irakaskuntza magistrala edo irakaslearen azalpenak: programaren oinarrizko eduki sistematiko, kontzeptual eta metodologikoak aurkeztu eta azalduko dira. Helburua ikasleren ulermena eta informazioaren zabalpena sustatzea da. Derrigorrezkoak dira eta izaera partehartzaile eta dinamikoa izango dute.



Klasean aurkeztutako materiala eGelan izango da eskuragarri (https://egela.ehu.eus).



2. Klase praktikoak edo seminarioak: klase teorikoetan landutako gai zein testuen hausnarketa eta erabilera praktiko egingo da. Horien bitartez lan praktikoak osatu beharko dira. Halaber, ariketa praktikoen eztabaida, komentario eta ebaluazio kolektiboa gauzatuko da.



Orobat, klase praktikoak edo seminarioak lan indibiduala garatzeko erabiliko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 60
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Klasean parte-hartzea (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

-Ebaluazio jarraia:



a) Klasean parte-hartzea (%10): klaseetan eta egingo diren hainbat jardueratan parte-hartze aktiboa izatea.



b) Praktikak (%20): klase praktikoetan edo seminarioetan egingo diren jardueren emaitza izango diren lan zehatzak. Derrigorrezkoa izango da horiek gauzatzea eta puntual entregatzea. Xedea ikaslea aktore kolektiboen azterketan trebatzea da.



c) Lan indibiduala (%60): Ikasgaiarekin lotua egongo den gaiaren inguruko ikerketa lana. Klasean zehaztasun gehiago eskainiko dira. Derrigorrezkoa izango da.



d) Aurkezpen indibiduala (%10): Ikasgaiarekin lotua egongo den gaiaren inguruko aurkezpen indibiduala. Klasean zehaztasun gehiago eskainiko dira. Derrigorrezkoa izango da.





-Ebaluazio ez-jarraia:



Ikasleak ebaluazio ez-jarraia aukeratu ahalko du. Horretarako, irakasleari adierazi beharko dio lehenengo 9 hilabeteetan.



Halaber, ikasleak bi aukera hauen artean aukeratu dezake:



a) %60 azterketa eta %40 lan indibiduala (ebaluazio jarraiaren ezaugarri berberekin).

b) %100 azterketa.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak bi aukera hauen artean aukeratu dezake:



a) %60 azterketa eta %40 lan indibiduala (ohiko ebaluazioaren ezaugarri berberekin).

b) %100 azterketa.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Ibarra, P. (2005) Manual de sociedad civil y movimientos sociales. Madrid: Síntesis.

-Letamendia, F. (2009) Estructura política del mundo del trabajo: fordismo y posfordismo. Madrid: Tecnos.

-Molins, J., Muñoz, L. Y Medina, I. (2016) Los grupos de interés en España. La influencia de los lobbies en la política española. Madrid: Tecnos.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Calle, A. (2000) Ciudadanía y solidaridad: las ONG de Solidaridad Internacional como movimiento social. Madrid: IEPALA.



-Font, J. (coord) (2001) Ciudadanos y decisiones públicas. Ariel, Barcelona. Tarrow, S. (2004) El Poder en Movimiento. Madrid: Alianza.



-Gamson, W. (1992) Talking politics. Cambridge: Cambridge University Press.



-McAdam, D.; McCarthy, J; Zald, M. (1999) Perspectivas compàradas:oportunidades políticas, estructuras de movilización y marcos interpretativos culturales. Madrid: Istmo.



-Zumalabe Fundazioa (1999) Euskal Herriko Herri Mugimenduaren Gida. Gasteiz: Araba.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Wittig, M. (2006). El pensamiento heterosexual y otros ensayos. Egales: Barcelona.

Bourdieu, P. (2000). La dominación masculina. Anagrama: Barcelona.

-Alonso Pelegrín, Emiliano. El Lobby en la Unión Europea. ESIC Editorial, Madrid, 1995.

-Berry, Jeffey M. The Interest Group Society. Longman, Nueva York, 1997.

-COHEN, J. y ARATO, A. (2000) Sociedad civil y teoría política. Fondo de Cultura económica: México DF.

-Dahl, Robert. Who governs?. Yale University Press, New Haven, 1961.

-DELLA PORTA, D. & DIANI, M. (1999) Social Movements. An Introduction. Oxford: Blackwell.

-Finer, S.E. El imperio anónimo. Tecnos, Madrid, 1966.

-Fisas, Vicenc. El lobby feroz; Las ONG ante el comercio de armas y el desarme. Icaria, Barcelona, 1998.

-GÒDAS, X. (2007) Políticas de disenso. Sociología de los movimientos sociales. Barcelona: Icaria, Política.

-GONZÁLEZ, R. y BLAS, A. (2002) "Okupar, resistir y generar autonomía. Los impactos políticos de los movimientos por la okupación".

-IBARRA, P., MARTÍ, S. y GOMÀ, R. (coords.) Creadores de democracia radical: movimientos sociales y redes de políticas públicas. Barcelona: Icaria.

-GONZALO, E. y REQUEJO, F. (2006) "Las democracias" en CAMINAL, M. (ed.) Manual de Ciencia Política. Madrid: Tecnos.

-IBARRA, P. y TEJERINA, B. (1998) Movimientos sociales, transformaciones sociales y cambio cultural. Madrid: Trotta.

-IBARRA, Pedro (2011) Democracia relacional. Madrid: Centro de Estudios Políticos y Constitucionales.

-KLIJN, E.J (1999) "Redes de políticas públicas: una visión general" en KICKERT, W. J. M. & KOPPENJAN, J.F. (eds) Managing Complex Networks. London: Sage.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARCENA HYNOJAL, IÑAKI BIZENTE
  • BLAS MENDOZA, ASIER
  • GOIKOETXEA MENTXAKA, JULE

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:00-19:00 (1)

15:00-17:00 (2)

17-30

17:00-19:00 (3)

15:30-16:00 (4)

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

17:00-17:30 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

16:00-17:00 (1)

Irakasleak