Breadcrumb

Sarrera-psikologiako-gradua

Psikologiako Gradua

Nested Applications

psikologiako-gradua-sarrera

Egungo gizartea etengabe ari da aldatzen, oso bizkor gainera, eta egoera berriak sortzen dira, eragile berriekin eta arazo mota desberdinekin. Psikologiak erantzuna ematen die eskaera hauei eta aurre egiten die erronka zoragarriei.

Psikologiako Graduan eskura izango dituzu giza portaera ulertzeko, interpretatzeko, aztertzeko eta azaltzeko tresnak. Horrez gain, oinarrizko trebetasunak eta gaitasunak garatuko dituzu norbanakoak eta gizartea ebaluatzeko eta horien esparruan esku hartzeko, pertsonen osasuna eta bizi kalitatea sustatze eta hobetze aldera.

Gainera, honako ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Esku-hartze Psikosoziala; Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia; Hezkuntzaren Psikologia; eta Lanaren, Giza Baliabideen eta Erakundeen Psikologia.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Osasun Zientziak

Ikastegia

Psikologia Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

psikologia@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,29 €

Gutxieneko nota

10,780 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

250 plaza

botoia-liburuxka-Psikologia-Fakultatea

Grado-psikologia-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Prestakuntza egokia jasoko duzu pertsonen osasunaren eta ongizatearen hobekuntzan lan egiteko.
  • Sakon aztertuko dituzu psikologiaren erronka berriak: ziberbullying-a, neuropsikologia, ingurumen psikologia, epaitegietakoa…
  • Gainbegiratutako praktikak egingo dituzu eta mugikortasun eta garapenerako lankidetza programetan parte hartuko.
  • Lanbide irteera ezberdinak aurkituko dituzu: buru osasuna, hezkuntza, giza baliabideak, ikerkuntza…

psikologiako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Gizakia aztertu nahi baduzu, gizarte errealitate anitzarekiko eta bertan dauden kultura

desberdinekiko sentsibilitatea baduzu, eta pertsona arteko harreman egokiak sortzeko

eta autokritika egiteko gaitasuna baduzu, Psikologiako Graduan dago zure lekua.

Irudia

Irteera profesionalak

Psikologiako Gradua proiekzio eta irteerarik gehien dituen graduetako bat da. Psikologia klinikoaren, hezkuntza psikologiaren, lanaren psikologiaren eta eskuhartze sozialaren arloetan jardutea ohikoena bada ere, beste hainbat aukera daude:

  • Larrialdien kudeaketa
  • Epaitegi eta auzitegietako lana
  • Bizi kalitatea hobetzeko zerbitzuak, kultura zerbitzuak eta aisialdi zerbitzuak
  • Aholkularitza bullying eta cyberbulling kasuetan
  • Kirolaren psikologia, besteak beste, futbol taldeei aplikatua.
  • Nazioarteko lankidetza programen diseinua.
  • Aholkularitza lantalde kolaboratiboetan.