XSLaren edukia

Irakasleak

AINHOA AZURMENDI ECHEGARAY

Ezagutza arloa
Oinarrizko Psikologia
Saila
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
ainhoa.azurmendi@ehu.eus

Psikologian Lizentziatua (2001), Emakume eta Gizonen Berdintasunaren Gaineko Masterra (2003), Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Psikologian Unibertsitate Aditua (2006), eta Psikologian Doktorea (2016). Espainiako Psikologiaren Batzorde Orokorreko Kirolaren Psikologian Aditu-akreditazioa eskuratu zuen 2018an. Psikologia Fakultatean irakasle da eta kirolaren psikologia irakasgaia ematen du. Irakasle lana kirol aholkularitzarekin uztartzen du Avento enpresan, non 2005etik lan egiten duen.



Kirolean genero ikuspegia txertatzen aditua da, eta arlo honekin zer ikusia duten proiektuak egin ditu toki, lurralde, autonomía, estatu eta nazioarte mailako erakunde publikoentzat. 2001tik Europako Kontseiluarekin lankidetzan aritu da kirolean emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko programen diseinuan; 2008 eta 2017 artean psikologia irakasgaia eman zuen hainbat kirol federazioetako teknikariei eskaintzen zaizkien ikastaroetan. Egun, kirol elkarte eta federazioei aholkularitza psikologikoa eskaintzen die gai ezberdinetan, hala nola: lidergoa eta talde kohesioa; motibazioa; gatazken konponketa; sexu jazarpena eta gehikeria kirolean; etab.