XSLaren edukia

Irakasleak

JOANES LAMEIRINHAS ORTUOSTE

Ezagutza arloa
Zientzien eta Portaeraren Metodologia
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
joanes.lameirinhas@ehu.eus

Psikologian graduatua (2019, UPV/EHU), sari bereziarekin eta Gradu Amaierako Lan onenaren sariarekin; Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatean masterra (2020, UPV/EHU); eta Psikologian doktorea (2025, UPV/EHU), nazioarteko aipamenarekin eta ahobatezko bikain cum laude kalifikazioarekin.

Gaur egun Irakasle Laguntzaile Doktorea da, eta ikerketa-diseinuekin eta datu-analisiekin lotutako irakaskuntza ematen du Psikologiako Graduan eta Kriminologiako Graduan. Halaber, UPV/EHUko Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitate Batzordeko kidea izan da (2022-2025), eta Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuko barne-ebaluatzaile gisa ere aritu da. 2025etik, Gizakiekin lotutako Ikerketetarako Etika Batzordeko (GIEB) kidea da, bai eta Psikologia Fakultateko Euskara Batzordeko kidea ere.

QUALIKER ikerketa-taldeko kidea da, Euskal Unibertsitate Sistemako A talde gisa aitortua. Bere ikerketa-ildo nagusiak hurrengoak dira: (1) Adineko pertsonen eta haien zaintzaileen osasun psikosoziala sustatzeko esku-hartze programen diseinua, ezarpena eta ebaluazioa; (2) Ebaluazio-tresnen eraikuntza eta kultura arteko egokitzapena Gizarte eta Osasun Zientzietan; eta (3) Gaitasun sozioemozionalen sustapena hezkuntza testuinguruetan. 11 argitalpenen egilekidea da (hamar artikulu zientifiko eta liburu-kapitulu bat).