XSLaren edukia

Euskararen Arauak eta Erabilerak25039

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Psikologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25039

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3025
Gelako p.1045
Ordenagailuko p.2020

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Psikologia graduko ikasleek hizkuntza eta komunikazioa ondo menderatzeko premia dute, bai gradua egin bitartean eta baita ikasketak amaitu eta lan-munduan barneratzean ere. Gradua egiten ari direnean, batetik, Gradu Amaierako Lana idazteko eta aurkezteko beharko dute euskaraz zuzen eta egoki aritzeko gaitasuna; bestetik, nahitaezko praktikak egiten ari direnean oso baliagarri izango zaie euskaraz argi eta txukun komunikatzeko gaitasuna. Gradua amaitzen dutenean, Psikologia ikasleek askotariko bideak hartuko dituzte: osasunaren alorra, hezkuntzarena, enpresa mundua, akademia eta ikerketa, eta beste hainbat. Horietan guztietan eskatuko zaie hizkuntza ondo menderatzea eta argi eta zehatz komunikatzeko gai izatea. Beraz, berebiziko garrantzia du Psikologia ikasleentzat idatzizko eta ahozko komunikazioan, bietan, trebatzeak.



Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) irakasgaia graduaren laugarren mailan eskaintzen da, lehenbiziko lauhilekoan, eta Komunikazioa Euskaraz: Psikologia (KE) irakasgaiaren oinarria da nolabait, zeina gradu, maila eta lauhileko berean eskaintzen den. Hautazko irakasgaiak dira biak. EAEn, hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzeko oinarrizko tresnak irakatsiko zaizkio ikasleari, eta arreta jarriko zaie psikologiari buruz euskaraz idaztean sortzen diren traba eta arazoei. Irakasgaiaren helburu nagusiak dira, batetik, psikologiaren arloko idatzizko nahiz ahozko kalitatezko testu akademiko eraginkorrak sortzea eta, bestetik, psikologiaren arloko etorkizuneko profesionalak euskararen erregistro formalen eta espezializatuen garapenean eta finkapenean duten erantzukizunaz jabetzea. KE irakasgaian, berriz, gehiago sakonduko da hizkera teknikoan, psikologiako terminologian, testu-sorkuntzan eta psikologiaren alorrean hizkuntzak dituen berariazko premietan.



Irakasgaia egiteko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, irakasgaia ondo jarraitzeko eta gainditu ahal izateko, gutxieneko maila bat izan beharko du ikasleak, idatziz nahiz ahoz komunikatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Hauek dira irakasgai honek jomugan hartuko dituen GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



1. gaitasuna. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.



2. gaitasuna. Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatu, azaldu eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia jomugan.



3. gaitasuna. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio- egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan.



Gaitasun espezifiko horiek lantzeko erabiliko dugun metodologiaren bidez, Psikologia graduan zehazten diren honako gaitasun hauek garatuko ditu ikasleak:



OINARRIZKO GAITASUNAK



CB4. Ikasleak gai izan daitezela informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak helarazteko hala hartzaile adituei nola aditu ez direnei.



CB5. Ikasleek garatuta izan ditzatela ondorengo ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezko diren ikaste-gaitasunak.



GAITASUN OROKORRAK



G004. Gai izatea ebaluaziorako datu garrantzitsuak neurtzeko eta lortzeko, datu kuantitatiboak eta/edo kualitatiboak aztertzeko, emaitzak interpretatzeko eta ahoz eta/edo idatziz aurkeztu beharreko txosten psikologiko bat behar bezala egiteko.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



C1CC10, C2CC13, C3CC12. Informazio- eta dokumentazio-iturri espezializatuetatik abiatuta, gai izatea psikologiarekin zerikusia duen informazioa bilatu, kudeatu, eguneratu, hautatu, aztertu eta laburbiltzeko.



C1CC11. Gai izatea ahoz eta idatziz era egokian komunikatzeko.



C1CC13, C2CC16, C3CC15. Ikasleak ikasteko trebetasunak eskuratzea, ikasketa autonomorako gai izan dadin.



C2CC14, C3CC13. Gai izatea era eraginkorrean erlazionatzeko, komunikatzeko eta erabakiak hartzeko, eta gai izatea bakarka zein taldean lan egiteko eta erantzukizunak hartzeko.



C4CC05. Gai izatea ahozko eta idatzizko txosten teknikoak egiteko.



C4CC07. Gai izatea psikologiako dokumentazio-iturri desberdinak erabiltzeko eta trebezia izatea informazioa lortzeko beharrezko estrategietan.



G006. Informazio- eta dokumentazio-iturri espezializatuetatik abiatuta, gai izatea psikologiarekin zerikusia duen informazioa bilatu, kudeatu, eguneratu, hautatu, aztertu eta laburbiltzeko.



G007. Maila pertsonalean, profesionalean eta zientifikoan modu eraginkorrean erlazionatzea eta komunikatzea, eta gai izatea bakarka zein diziplina bakarreko eta anitzeko taldeetan lan egiteko, erantzukizunak beren gain hartzeko eta egindako jarduna kritikoki balioesteko.



G009. Modu autonomoan ikasteko eta etengabeko ikaskuntzaren garrantzia balioesteko gai izatea, lanbidean egoki jarduteko beharrezko diren gaitasunak eta ezagutzak eguneratzeko, eta ezagutza psikologikoari ekarpena egiteko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK



1. GAIA: Hizkuntza komunikazio-prozesuan



1.1. Hizkuntzaren aldaerak eta erabilerak

1.2. Euskararen aldaera estandarra: euskara batua

1.3. Euskara espezializatua

1.4. Euskara eta psikologia

1.5. Testuen kalitatea eta berrikuspena

1.6. Testu-sorkuntzarako eta -berrikuspenerako kontsulta-baliabideak



2. GAIA: Testuak psikologiaren alorreko komunikazio-prozesuetan



2.1. Testua, komunikazio-unitatea: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

2.2. Idatzizko eta ahozko komunikazioa

2.3. Testu zientifiko-teknikoak eta testu-sorkuntza

2.4. Testualtasuna: koherentzia, kohesioa, konexioa eta enuntziazioaren ardura

2.5. Informazioaren antolakuntza esaldian eta testuan



3. GAIA: Hizkuntza espezializatua Psikologian: bereizgarriak eta arazoak



3.1. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan

3.2. Terminologia zaindua: maileguak eta hitz elkartuen osaera eta idazkera

3.3. Estilo zaindu orokorra: estilo-gomendioak







EDUKI PRAKTIKOAK



Gai horiek era praktikoan landuko dira, batik bat. Horretarako, bi eratako zereginak egingo dira lauhilekoan zehar.



- Ariketak. Gelan landutako gai bakoitzari ariketa sorta bat egokituko zaio. Ikasleek gelan edo etxean egingo dituzte ariketa horiek, batzuetan banaka eta beste batzuetan taldeka.



- Proiektuak. Honako bost proiektu hauek egin beharko dituzte ikasleek:



· 1. proiektua. Komunikazio-egoera banaren araberako hainbat motatako mezuak idaztea. Ez du kalifikaziorik izango.



Helburua: komunikazio-egoerak eta horien araberako hizkuntza-aldaerak lantzea, bakoitzaren hizkuntza berezitasunen gaineko gogoeta egiteko.



· 2. proiektua. Ibilbide bat egitea zenbait kontsulta-gunetan zehar. Ez du kalifikaziorik izango.



Helburua: kontsulta-baliabideak ezagutzea, haiek erabiltzen trebatzea eta ematen duten informazioa kritikoki aztertzea.



· 3. proiektua. Aurrez sortutako testu bat berrikustea.



Helburua: berrikuspenaren garrantziaz jabetzea eta haren oinarriak lantzea.



· 4. proiektua. Jomugan zabalkundeko aldizkariren bat izanda, nork bere ikasketa- edo ikerketa-gaiaren inguruko artikulu bat idaztea, berrikustea eta egindako zuzenketak azaltzea.



Helburua: komunikazioaren eta testua sortzearen oinarriak lantzea, testua sortzeko urratsak gauzatuz/jarraituz, haiez jabetzeko, testu-genero bat baliatuta.



· 5. proiektua. Sortutako testua oinarri hartuta, ahozko aurkezpena prestatzea eta egitea.



Helburua: jendaurreko ahozko komunikazioaren ezaugarriez jabetzea eta haiek gauzatzea, aurkezpena eginez.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola gehienak praktikoak izango dira, eta eduki teorikoa ere arazo praktikoei hobeto aurre egiteko emango da. Irakasleak eGela erabiliko du irakasgaiko materiala ikasleen eskura jartzeko, eta ikasleek ere plataforma horretara igo beharko dituzte egindako lanak. Eskolak, ahal dela, ordenagailu-gelan egingo dira, ikasleak ordenagailua eskura izan dezan uneoro, kontsulta-baliabideak erabili ahal izateko.



Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko:



- Banakako jarduerak eta lanak

- Talde-lanak

- Ordenagailu-praktikak

- Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)

- Ahozko aurkezpenak

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaiaren ebaluazio-tresna nagusia, hark izango du lehentasuna.



ETENGABEKO EBALUAZIOAn, hiru lan hauek gainditu beharko dira:



- 3. eta 4. proiektuak: % 50

- Ahozko aurkezpena (5. proiektua): % 25

- Idatzizko probak: % 25



Oharrak:



· Batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko, hiru atalak gainditu behar dira.

· Ebaluazio jarraitua egin ahal izateko, gelako saioetara joan behar du ikasleak (gutxienez, % 80ra), eta gelako ariketa eta lan guztiak egin beharko ditu behar den garairako eta egoki. Hori dela eta, arrazoi bereziren batengatik eskolaren batera joaterik izan ez duen ikasleak etxean egin beharko ditu eskola horretako zereginak, eta garaiz bidali.



Irakasgaia ebaluazio jarraituaren bidez gainditzen duen ikasleak ez du azken ebaluazioko azterketarik egin beharrik izango.





* Ebaluazio jarraituari uko egitea



Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duen ikasleak nahiz hasieratik azken ebaluazioko azterketaren bidez ebaluatua izatea aukeratzen duen ikasleak eskubidea izango du azken ebaluazioko azterketa egiteko (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori baliatzeko, ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola adieraziz, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (1.-9. asteetan). Halako idatzirik aurkeztu ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



AZKEN EBALUAZIOKO AZTERKETA lauhilekoaren amaieran egingo da, zentroak ezarritako egunean eta orduan. Idatzia eta ahozkoa izango da, eta % 100eko balioa izango du. Ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko.



Azterketan lortutako nota izango da kalifikazioaren % 100, honela banatuta:



- Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 40

- Idazlana: % 30

- Ahozko aurkezpena: % 30



Ahozko aurkezpena azterketa-egunean bertan egingo dute ikasleek, idatzia bukatu ondoren. Aurkezpena egin ahal izateko, eGelara igo beharko dute euskarria aurrez.





* Ohiko deialdiari uko egitea



UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek, azterketa-egunean bertan, idatzia bukatu ondoren. Aurkezpena egin ahal izateko, eGelara igo beharko dute euskarria aurrez.



Ohiko deialdiko azterketaren egitura bera izango du; hau da, hiru atal hauek:



- Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 40

- Idazlana: % 30

- Ahozko aurkezpena: % 30

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak eGelan eskuragarri jarritako apunteak, artikuluak, ariketak eta abar, eta ikasleak berak lanak egiteko beharko dituen baliabideak. Irakasleak eGelan jarriko ditu material horiek, astean-astean. Horrez gain, Egunerokoa izango du eskuragarri ikasleak eGelan, eskolaz eskola landutakoaren jarraipena egin dezan.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EUSKALTZAINDIA-JAGON SAILA (CORPUS BATZORDEA) (2008): Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa. Bilbo: Euskaltzaindia.

EUSKALTZAINDIA (2018): Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161.

EUSKO JAURLARITZA. EIMAren estilo-liburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

EZEIZA RAMOS, Joseba; Izaskun ALDEZABAL ROTETA; Agurtzane ELORDUI URQUIZA; Igone ZABALA UNZALU; Iñaki UGARTEBURU; GASTAÑARES; Kristina ELOSEGI ADURIZ (2010): PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. UPV/EHU: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua.

GARZIA, Joxerra (2008): Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania.

HAMILTON, H.E. eta WEN-YING, S. CH (arg.) (2014): The Routledge Handbook of Language and Health Communication. Londres eta New York: Routledge.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALBERDI, Xabier eta Sarasola Ibon (2001): Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. Bilbo: EHU.
BERRIA (2006): Estilo liburua. Donostia: Berria. (Sarean ere badago: http://berria.eus/estiloliburua/).
CALSAMIGLIA, Helena & Amparo TUSÓN (1999): Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007): Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó.
EUSKALTZAINDIA (1993): Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo: Jaurlaritza.
ETXEBARRIA, Jose Ramon (2014): Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo: EHU eta UEU.
FIGUERAS, Carolina (2001): Pragmática de la puntuación. Bartzelona: Octaedro-EUB.
GARZIA, Juan (1997): Joskera lantegi. Gasteiz: HAEE-IVAP.
GOTTI, Mauricio (arg.) (2012): Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang.
GUTIÉRREZ RODILLA, Bertha María (2003): Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.
HAEE/IVAP (2005): IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
SARASOLA, Ibon (1997): Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania.
ZABALA, Igone (1999): “Zehaztasuna eta gardentasuna”. In J. C. Odriozola (koord.), Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua, 159-189.
ZABALA, Igone (2000): "Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan". Ekaia 12: 146-166.
ZABALA, Igone (2000): "Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza-berezitasunak". Ekaia 13: 105-129.
ZUAZO, Koldo (1985): Euskararen batasuna. Iker 5. Bilbo: Euskaltzaindia.
ZUAZO, Koldo (2005): Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar.
ZUBIMENDI, Jose Ramon eta ESNAL, Pello (1993): Idazkera liburua. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

Aldizkariak

ELHUYAR. Zientzia eta Teknologia aldizkaria.
https://aldizkaria.elhuyar.eus/
EKAIA. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Aldizkaria.
http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
GOGOA. Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria.
https://www.ehu.eus/ojs/index.php/Gogoa
OSAGAIZ. Osasun-zientzien aldizkaria.
https://osagaiz.eus
UZTARO. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria.
http://www.uztaro.eus/

Web helbideak

-Euskaltzaindia: http://www.euskaltzaindia.eus
-http://www.hiztegia.net/
-Elhuyar hiztegiak: http://hiztegiak.elhuyar.eus/
-Zehazki hiztegia: http://ehu.eus/ehg/zehazki/
-Elhuyar: http://zientzia.eus/
-Euskalterm: http://www.euskara.euskadi.eus/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do
-Euskara Institutua: https://www.ehu.eus/eu/web/eins
-Kalkoen Behatokia: http://www.ehu.eus/ehg/kalkoak/
-Euskara Zerbitzua: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/
-UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza: http://www.ehu.eus/eu/web/euskara
-EHULKU aholkularitza-zerbitzua: http://www.ehu.eus/ehulku/
-EHULKUren aholkuak: http://www.ehu.eus/eu/web/euskara/ehulkuren-aholkuak
-EHUskaratuak: http://ehuskaratuak.ehu.eus/kontsulta/
-GAIKA: http://gaika.ehu.eus/eu
-EIMAren estilo-liburua: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html
-Garaterm: http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/
-Hizkuntza Politika (Eusko Jaurlaritza): http://www.euskara.euskadi.eus
-31 eskutik (EIZIE): http://31eskutik.com/
-Zientzia Kaiera: https://zientziakaiera.eus/
-GuNETuz: https://gunetuz.ueu.eus
-euskalbar: hiztegi eta corpusak

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

2-2

11:00-13:00 (2)

3-3

11:00-13:00 (3)

4-4

11:00-13:00 (4)

5-5

11:00-13:00 (5)

6-6

11:00-13:00 (6)

7-7

11:00-13:00 (7)

8-8

11:00-13:00 (8)

9-9

11:00-13:00 (9)

10-10

11:00-13:00 (10)

11-11

11:00-13:00 (11)

12-12

11:00-13:00 (12)

14-14

11:00-13:00 (13)

15-15

11:00-13:00 (14)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.2 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)
  • 3.2 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (2)
  • 3.2 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (3)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (4)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (5)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (6)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (7)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (8)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (9)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (10)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (11)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (12)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (13)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (14)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

09:00-11:00 (1)

8-8

09:00-11:00 (2)

14-14

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

13:00-15:00 (1)

8-8

13:00-15:00 (2)

9-9

13:00-15:00 (3)

14-14

13:00-15:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (3)

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00 (1)

2-2

13:00-15:00 (2)

3-3

13:00-15:00 (3)

4-4

13:00-15:00 (4)

6-6

13:00-15:00 (5)

7-7

13:00-15:00 (6)

10-10

13:00-15:00 (7)

11-11

13:00-15:00 (8)

12-12

13:00-15:00 (9)

15-15

13:00-15:00 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)
  • FAK 2.5 B ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (3)
  • FAK 2.5 A ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (4)
  • FAK 2.5 A ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (5)
  • AULA DOCENCIA INFORMATICA - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (6)
  • FAK 2.5 A ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (7)
  • AULA DOCENCIA INFORMATICA - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (8)
  • FAK 2.4 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (9)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (10)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

2-2

09:00-11:00 (2)

3-3

09:00-11:00 (3)

4-4

09:00-11:00 (4)

6-6

09:00-11:00 (5)

7-7

09:00-11:00 (6)

10-10

09:00-11:00 (7)

11-11

09:00-11:00 (8)

12-12

09:00-11:00 (9)

15-15

09:00-11:00 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (3)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (4)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (5)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (6)
  • FAK 2.5 B ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (7)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (8)
  • FAK 2.5 B ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (9)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (10)

31 Ordenagailuko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:30-17:30 (1)

2-2

17:30-19:30 (2)

3-3

15:30-17:30 (3)

4-4

17:30-19:30 (4)

6-6

16:30-18:30 (5)

7-7

17:30-19:30 (6)

10-10

16:30-18:30 (7)

11-11

16:30-18:30 (8)

12-12

17:30-19:30 (9)

15-15

15:30-17:30 (10)

Ikasgela(k)

  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (3)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (4)
  • FAK 2.5 A ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (5)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (6)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (7)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (8)
  • FAK 2.4 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (9)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (10)