XSLaren edukia

Eguneroko Bizitzaren Soziologia25010

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25010

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Eguneroko Bizitzaren Soziologia" ikasgaia alabeharrezkoa da eta Soziologia Graduko bigarren mailan dago kokatua. Lehen mailako zenbait ikasgairekin du harremana, hala nola "Analisi Soziologikoaren Oinarriak" eta "Gizarte Erakunde eta Prozesuak". Bertan ikasitako analisi soziologikoaren oinarriak eguneroko bizitzan duten eragina aztertzen da. Halaber, lotura ere badu bigarren mailako "Teoria Soziologikoa II" eta hirugarren mailako "Teoria Soziologikoa III" ikasgaiekin, non gizarte garaikideen kontzeptu teoriko makro eta mikrosozilogiko nagusienak garatzen diren.

Ikasgai hau gainditzeko ikaslegoa gizarte errealitate garaikidearen faktore soziologiko garrantzitsuenak identifikatu, definitu eta aztertzeko gai izan behan da. Lanbide profesionalaren jardunari begira, ikasgaiaren xedea honako hau litzateke: unean-uneko bizitza eremuetan edo bizitza-esparru lokaletan prozesu makroek, alegia prozesu ekonomiko, juridiko, kultural eta politikoek duten eragina behatzeko eta aztertzeko gaitasuna garatzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Graduan oro har jorratzen diren konpetentziak honako hauek dira:







- Ikerketa soziologiko bat planifikatu eta aurrera eraman planteatutako helburuei era egokienean erantzuteko teknikak erabiliz.



- Ikerketa soziologiko baten txostena burutu eta aurkeztu.



- Politika publikoetako eta jendarte esku-hartzeko proiektuak eta beraien emaitzak diseinatu, kudeatu eta ebaluatu.



- Erakunde publiko eta pribatuen egituran sortutako oinarrizko prozesu eta beharrak identifikatu eta aztertu.



- Erakunde publiko eta pribatuetan kudeaketa estrategiak burutu eta garatu.



- Instituzio publiko eta pribatuetan hezkuntza politikak eta programak diseinatu eta ebaluatu.



- Arazo eta behar sozialen inguruko informazioa era sintetikoan aztertu, atentzio berezia jarriz genero, klase eta etnia ezberdintasunei. *



- Datu eta praktika sozialei buruzko jarrera kritikoa garatu. *



- Jarduera profesionalean zehaztasun intelektual eta morala erabili. *







*Titulazioan zeharkakoak diren konpetentziak.



Ikasgaiari dagozkion konpetentziak hauek dira:



- Ikasleak murgildurik dauden eguneroko bizitzaren gizarte-prozesuak eta dinamikak azaltzeko gai izan



- Ikuspegi makro batetik azterturiko gizarte prozesuek eguneroko bizitzan duten eraginaren inguruan hausnartu



- Gizarte-bizitzaren funtsezko ezaugarriak identifikatu, halanola adin desberdinatsunak, belaunaldia, generoa, klasea, etab.



- Gizartearen espazio-denbora oinarriak ezberdintzen jakin eta gorputzak ingurune sozialarekin duen harremana aztertu



- Sen arruntaren sorreran eta eguneroko bizitza modu esanguratsu baten eraikitzeko darabilgun ezagutza ez espezializatuen jardunean sakondu





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Ezagutza arruntaren ezagutza.

2. Eguneroko bizitzaren espazio-denbora egituraketa.

3. Banakoen arteko harremanak.

4. Eguneroko bizitza eta teknologia.

5. Eguneroko bizitzaren politizazioa.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia funtsean ikasleek beraien eguneroko bizitzari buruz dimentsio bikoitzetik, analitikoa eta esku-hartzearena, egin behar duten lan batean oinarritzen da batik bat. Dimentsio analitikoa taldeko eta banakako praktiken bitartez landuko dugu eta txostenen idazketa bidez. Esku-hartzearen dimentsioak teknika etnografikoak eta egunerokoan burutako esku-hartzeak eskatuko ditu dokumentazio lana eta informazioa jasotzearekin batera.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA: Azken notaren %40a. Irakasgaiaren eduki osoaren inguruko bakarkako lana. Ikasleak bere eguneroko bizitzaren azterketa soziologikoa egin beharko du, horretarako klasean jorratutako kontzeptu eta teoriak erabili behako dituelarik.



- Azken notaren %40a. Irakasgaiaren gai bakoitzeko taldekako edo bakarkako lanak. Bost lan burutu beharko dira, gai bakoitzeko bat.- Azken notaren %20a. Klasean era aktibo eta dinamikoan parte-hartzea eta klaseko dinamikan irakasleak planteatzen dituen ariketak burutzea. Ikasleak gutxienez 4 atera beharko du bakarkako lanetan beste ariketak ebaluatuak izan daitezen.



AZTERKETA FINALA: Araudian agertzen diren arrazoiak direla eta, klasera erregulartasunez etortzen ez direnak edota taldekako lanak gainditu ez dituztenak.- Azken notaren 100%a garatu beharreko galderez osatutako azterketako erantzunen araberakoa izango da. Azterketa hau Zentroak jarritako egun eta orduan izango da.



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago).

Azken ebaluazioak honako probak jasoko ditu: Garatu beharreko proba idatzia

Egoera dela eta, azterketa egiterik ez balego, idatzizko lan bat helarazi beharko zaio irakasleari e.gela bitartez. Lanak 5000-6000 hitz inguru izan beharko ditu eta bertan egitarauaren gai bat garatu beharko da. Gai bat baino gehiagpo garatzea ere zilegi da. Guzti hau aldez aurretik irakaslearekin adostu beharko litzateke.



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Lehen deialdia gainditzen ez dutenek, ebaluaketa sistema bera jarraitu beharko dute klasera erregulartasunez etorri izan edo etorri ez izanaren arabera. Klasera erregulartasunez etorri direnek azken azterketa bidezko ebaluaketa egiteko aukera ere badute.

Egoera dela eta, azterketa egiterik ez balego, idatzizko lan bat helarazi beharko zaio irakasleari e.gela bitartez. Lanak 5000-6000 hitz inguru izan beharko ditu eta bertan egitarauaren gai bat garatu beharko da. Gai bat baino gehiagpo garatzea ere zilegi da. Guzti hau aldez aurretik irakaslearekin adostu beharko litzateke.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

AUGE, Marc (1993) Los no lugares. Espacios del anonimato. Barcelona: Gedisa.
DE CERTEAU, Michel (1999) La invención de lo cotidiano. México: Universidad Iberoamericana

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ADAM, Barbara (1999) Timewach. The social analysis of time. Cambridge. Polity Press.

ARPAL, Jesús (1997) "Regularidades temporales y vida cotidiana" in Dpto. de Justicia, Economía, Trabajo y Seguridad Social (ed.) Empleo y tiempo de trabajo: El reto de fin de siglo. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

BECK, ULRICH; BECK—GERHEIM, ELISABET (2001) El normal caos del amor. Barcelona: Paidós.

DEBORD, Guy (2005) La sociedad del espectáculo , Valencia: Pre-Textos.

GOFFMAN, Erving. (1993) La presentación de la persona en la vida cotidiana. Buenos Aires: Amorrortu.

LEFEVBRE, Henri (2013) La producción del espacio. Madrid: Capitan Swing.

SCHUTZ, Alfred eta LUCKMANN, Thomas (1973) Las estructuras del mundo de la vida, Buenos Aires: Amorrortu.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARANGO, Luz Gabriela eta MOLINIER, Pascale (2011) (konp.) El trabajo y la ética del cuidado. Medellin: La Carreta.
ADAM, Barbara (1999) Timewach. The social analysis of time. Cambridge. Polity Press.
ARPAL, Jesús (1997) "Regularidades temporales y vida cotidiana" in Dpto. de Justicia, Economía, Trabajo y Seguridad Social (ed.) Empleo y tiempo de trabajo: El reto de fin de siglo. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
BERGER, Peter (1998) Soziologiarako gonbitea. Leioa-Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
BOURRIAUD, Nicolas (2006) Estética relacional, Buenos Aires: Adriana Hidalgo
DEBORD, Guy (2005) La sociedad del espectáculo , Balentzia: Pre-Textos.
GOFFMAN, Erving. (1993) La presentación de la persona en la vida cotidiana. Buenos Aires: Amorrortu.
HELLER, Anges. (1991) Sociología de la vida cotidiana. Bartzelona: Península.
LEFEVBRE, Henri (1972) La vida cotidiana en el mundo moderno. Madril: Alianza.
LEGARRETA, Matxalen (2008) "El tiempo donado el en ámbito doméstico. Reflexiones para el análisis del trabajo doméstico y los cuidados". Cuadernos de Relaciones Laborales, 26 (2).
LATOUR, Bruno (2007) Nunca fuimos modernos. Ensayo de antropología simétrica, Buenos Aires: Siglo XXI.
MARTINEZ DE ALBENIZ, Iñaki eta MORENO, Carmelo (edk.) (2012) De Anatomia de Grey a The Wire. La realidad de la ficción televisiva. Madril: Catarata
PRIETO, Carlos (ed.) (2007) Trabajo, género y tiempo social. Madril: Complutense y Hacer.
RAMOS, Ramón (1992) Tiempo y sociedad. Madril: CIS.
SCHUTZ, Alfred eta LUCKMANN, Thomas (1973) Las estructuras del mundo de la vida, Buenos Aires: Amorrortu.

Aldizkariak

Arbor. Ciencia, pensamiento y cultura. http://arbor.revistas.csic.es/index.php/arbor
Inguruak. Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Aldizkari. http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=709
Papeles del CEIC. http://papeles.identidadcolectiva.es/index.php/CEIC
Política y Sociedad. http://revistas.ucm.es/index.php/POSO
Revista Internacional de Sociología. http://revintsociologia.revistas.csic.es/index.php/revintsociologia
Revista Española de Investigaciones Sociológicas. http://www.reis.cis.es/REIS/html/index.html
Gender and Society. http://gas.sagepub.com/
Time and Society. http://tas.sagepub.com/

Web helbideak

Sociologia Ordinaria. Aprendiendo de lo banal, lo frívolo y lo superficial: http://sociologiaordinaria.com/
"Links de sociología" web-gunea: http://www.eweb.unex.es/eweb/sociolog/BAIGORRI/links/links.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTIN RONCERO, UNAI
  • MARTINEZ DE ALBENIZ EZPELETA, IÑAKI
  • OTERO GUTIERREZ, BEATRIZ

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:00 (1)

Irakasleak