XSLaren edukia

Soziologia Politikoa25030

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25030

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Soziologia Politikoa (25030) Soziologia Graduko 4. Mailako derrigorrezko irakasgaia da, Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean eskaintzen duena. Ikasturtearen lehen lauhilekoan eskaintzen da. 6 ECTSko irakats zama du; hartara, aurrez aurreko 60 orduko eskola eta aurrez aurrekoak ez diren beste 90 orduko jarduerak eskatzen dizkio ikasleari. Graduaren lehen mailako irakasgai batzuetan, hain zuzen ere esparru politikoarekin lotuta daudenetan (“Politika Zientzietako Oinarrizko Kontzeptuak” eta “Analisi Politikoaren Oinarriak”), ikasleak jasotako ezagutza eta gaitasunei jarraipena ematea eta zabaltzea, eta horietan sakontzea dauka helburutzat irakasgai honek. Hain zuzen ere, ezagutza eta gaitasun horien lorpenak gaitu egiten du ikaslea soziologiaren lanbide praktikarako bizitza sozialaren sail berezia osatzen duen politikaren arloan (aholkularitza politikoa, analisi politikoa eta elektorala, iritzi galdeketak, komunikazio politikoa, eta abar).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak:

1.Soziologia Politikoaren kontzeptu nagusiak identifikatu (moduluaren 1-2-5-8 gaitasunekin korrespondentzia)

2.Diziplinaren barruan gauzaturiko zenbait eztabaida teoriko antzeman (moduluaren 1-2-4-8 gaitasunekin korrespondentzia)

3.Soziologiaren tresna teoriko eta kontzeptualak aplikatuta, esparru politikoan garatutako aldaketa prozesuak interpretatu eta beraien testuinguru sozialean eta historikoan kokatu (moduluaren 1-2-5-8 gaitasunekin korrespondentzia)

4.Teoria soziopolitiko nagusiak ikaslearen eguneroko errealitate politikoarekin harremanetan jarri, eta modu kritikoan erkatu (moduluaren 1-2-5-8 gaitasunekin korrespondentzia)



Titulazioaren zeharkako gaitasunak:

1. Talde lanerako trebetasunak eta gaitasunak garatu

2. Arazo eta premia sozialei buruzko informazioa modu sintetikoan analizatu, arreta berezia jarrita genero-, klase- eta etnia-desberdintasunetan

3. Datu eta praktika sozialei buruzko jarrera kritikoa garatu

4. Lanbide etorkizunari begira, argudioen eta analisi soziologikoen zorroztasun intelektual eta etikoa erabili



Ikaskuntza emaitzak (ikaskuntza emaitza espezifikoak Graduko Memorian agertzen diren ikaskuntza emaitzak abiapuntutzat hartuta garatu dira):

1-Gertakari politikoen analisia ahalbidetzen duten kontzeptu soziologikoak definitu modu zuzenean.

2-Esparru politikoari buruzko teoria soziologikoen ezaugarriak xehetasunez deskribatu eta bereizi.

3-Gertakari politikoei buruzko informazioa eta datu garrantzitsuak bilatu, ordenatu eta egituratu, bereziki, aldaketa politikoei dagozkienak.

4-Zuzentasunez interpretatu bildutako datuak, Soziologia Politikoaren kontzeptuak eta diziplinaren terminologia zientifikoa aplikatuz.

5-Gertakari soziopolitikoei buruzko argudioak eta iritzi arrazoituak garatu, eskuratutako ezagutza soziologikoaren argitara.

6-Irtenbide arrazoituak eta dokumentatuak proposatu problema politikoentzat, eta txostenetan erregistratu idatziz.

7-Idatzizko txostenetan jasotako ideiak eta informazioa ahoz transmititu zuzentasunez.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Soziologia Politikoaren aztergaiari buruzko gogoeta. 1.1. Politika, Estatuaren, Gizarte Zibilaren eta Merkatuaren arteko harreman aldakorren testuinguruan. 1.2. Politikaren inguruko ikuspegien aniztasuna. 1.2.1. Politika estatuaren azterketa gisa ulertuta. 1.2.2. Politika boterearen azterketa gisa ulertuta. 1.2.2.1. Botere diziplinarioa (Foucault). 1.2.2.2. Botere patriarkala (Millett). 1.2.2.3. Botere sinbolikoa (Bourdieu).1.2.3. Publiko/pribatu dikotomiaren desagerpena



2. Sistema politikoa eta egitura soziala. 2.1. Botere politikoaren egiturak industriaurreko gizarteetan. 2.2. Estatuaren eta Nazioaren sorrera historikoa Modernitatean. 2.3. Demokrazia eta Kapitalismoa: Estatu Liberaletik Ongizateko Estatuaren krisira. 2.4. Kapitalismo globala eta ongizatearen erregimenen birmoldaketa industriaondoko aroan. 2.5. Zaintzaren eta bizitzaren iraunkortasunaren krisia 2.6. Globalizazioa eta Estatua.



3. Sistema politikoa eta gizarte zibila. 3.1. Gizarte-Estatu harremanen birdefinizioa. 3.2. Herritartasunaren eraikuntza eta praktikak gaur egun. 3.3. Inklusio eta bazterketa prozesuak herritartasunean (generoa, klasea, etnia). 3.4. Partaidetza politiko indibidualizatuaren ereduak 3.5. Egintza kolektiboaren kontzeptuak eta analisi-markoak Beranduko Modernitatean. 3.6. Egintza kolektiboaren aktoreak eta errepertorioak Beranduko Modernitatean. Aktibismo prefiguratiboa.



4. Bizitza politikoaren alderdi kulturalak. 4.1. Kultura politikoaren osaketa-mekanismoak. 4.2. Kultura politikoaren transmisio-mekanismoak: sozializazio politikoa desinstituzionalizazioaren garaian. 4.3. Gazteen sarrera esperientzia politikoan. 4.4. Komunikazio politikoa eta esparru publikoa gaur egungo baldintza teknologikoetan.



5. Aldaketa eta gatazka esparru politikoan. 5.1. Politika “zaharra” eta “berria” (azpipolitika, bizitzaren politika): bestelako esparru sozialak unibertso politikoan integratzen. 5.2. Denbora eta toki berriak politikagintzarentzat: globala, lokala, ziberespazioa eta eguneroko bizitza. 5.3. Komunitate eta identitateen bila: unibertsaltasunetik identitate zatituetara. 5.4. Bazterketa krisia, legitimitate krisia eta biolentzia politikoa gaur egungo sistema politikoetan.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat metodologia erabiltzen dira. Orokorrean ikaslearen lan autonomoa eta lankidetzazkoa bultzatuko da, eta ikasleek batez ere lan taldeetan jardungo dute lauhileko osoan. Erabilitako metodologien arabera, irakasgaia bi zatitan banatuta dago. Lehen zatian (9 astebete) azalpenezko eskolak eta ikasleek lan-taldeetan egindako lana txandakatuko dira. Azalpenezko klaseetan gaiaren hainbat eduki kontzeptual aurkeztu eta azalduko dira. Bestalde, ikasleek taldeka lan egingo dute, derrigorrez irakurri beharreko testuak aztertuko dituzte, gaiaren eduki teorikoetan sakonduko dute eta eduki horiek gaur egungo errealitate politikoaren analisian aplikatuko dituzte. Ikasleen artean galderak aurkeztuko dira, eztabaidak eta ahozko aurkezpenak bultzatuko dira, modu horretan, gaiaren ezagutzak eskuratzeaz gain, talde lanarekin, ahozko komunikazioarekin eta pentsamendu kritikoarekin lotutako trebetasunak ere berenganatu ditzaten.

Bigarren zatian (6 aste) POI metodologia, hau da, Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza, aplikatuko da. Ikasleei agertoki profesional simulatua aurkeztuko zaie, eta testuinguru horretan lan taldeek ikasitako gaiarekin harremanetan dagoen problema bati erantzun egokia eman beharko diote. Azalpenezko eskolak erabat gutxituko dira eta, aldiz, lehentasuna emango zaio ikasleen ikaskuntza autonomoari eta erabaki hartzeari. Izan ere, POI aldian zehar informazioaren bila jardungo dute ikasleek, baita klaseak amaitzean entregatuko duten idatzizko txosten baten diseinuan eta lanketan.

Ikasleen lana errazteko, “Ikasleen Koadernoa” deitutako tresna izango dute eskuragarri. Bertan ikasturteko lan egitasmoa jasotzen da, baita lauhilekoan zehar burutuko diren jarduera guztiak eta horien kronograma ere, bai eskoletan bertaratu beharreko denboran bai eskolaz kanpoko lan denboran. Era berean, ikasleei eskoletan erabiliko den irakaskuntza materiala eskainiko zaie (irakurri beharreko testuak, azalpenezko eskolan aurkezpenak power-pointean, eta abar). Hori guztia plataforma birtualean egongo da.

Bestalde, ikasleen ikasketa erraztu eta bermatzeko, aldez aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen araberako hainbat ebaluazio froga egingo dira lauhilekoan zehar. Froga horiek egin ahala, feed-back bat emango zaie ikasleei, eta orientazioa eskainiko zaie, ikasleek beren ikaskuntza prozesuaren progresioaz kontzientzia har dezaten eta, beharrezkoa denean, ikaskuntza hori hobetzeko proposamenak jaso ditzaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 65
    • Portfolio (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honetan etengabeko ebaluazioa egingo da.

Etengabeko ebaluazioa hainbat lan praktikoren bitartez burutuko da. Lan horiek irakasgaiaren notaren % %100 izango dute. Ariketa praktikoei garrantzia eman zaie, alde batetik, ikaskuntza-irakaskuntza prozesu osoan zehar modu progresiboan aplikatu daitezkeen estrategia didaktikoak aurreikusten direlako. Beste alde batetik, osagai hezigarria dutelako, eta horrek ikasleari orientazioa ematen uzten du gaitasun eta ezagutzak eskuratzeko prozesuan. Etengabeko ebaluazioa honako ebaluazio tresnen bitartez egingo da:

a) Amaierako Txostena (irakasgaiaren POI atalean). Taldeka egin beharrekoa da eta notaren % 65 dauka esleituta. Amaierako Txostenaren ebaluazioan honako adierazleak hartuko dira aintzat: 1) Problemaren identifikazioa 2) Problemaren analisia ikuspegi soziologikotik 3) Problemari emandako erantzun profesionala 4) Txostenaren diseinua eta hizkuntzaren erabilera zuzena.

b) Portafolioa edo ikaskuntza karpeta (irakasgaiaren lehen zatian). Taldeka egin beharrekoa da eta notaren % 20 dauka esleituta. Honako adierazle hauek hartuko dira aintzat: 1) Egindako jardueren eta ariketen kopurua 2) Ariketen zuzentasuna 3) Analisi soziologikoaren aplikazioa eta landutako testuei buruz egindako erreferentziak 4) Hizkuntza idatziaren zuzentasuna, eta lanaren aurkezpena.

c) Ikasturtean zehar egiten diren hiru ariketa entregagarri. Lehenengo biak taldeka egiten dira irakasgaiaren lehen zatian. Hirugarrena banakakoa da, eta POI atalari dagokio. Horietako bakoitzak notaren %5 dauka. Beraz, guztira azken notaren % 15 dute.

Taldekako ebaluazioa egiten den probetan, taldekide guztiek taldeak lortutako nota berbera partekatzen dute. Bestalde, ebaluatuko diren aspektu zehatzen zerrenda eta alderdi horiek jasoko duten kalifikazioa, baita horretarako erabiliko diren errubrikak ere, eskuragarri izango dituzte ikasleek “Ikaslearen Koadernoan”.

Orain arte aipatu diren froga eta ariketa guztiek helburu hezigarria dute. Horrela, froga ebaluagarri bakoitzaren ostean, ikasleek beren ikaskuntza prozesuan egindako aurrerapenari buruzko orientazioa jasoko dute eta, beharrezkoa denean, ikaskuntza hori hobetzeko proposamenak.

Azken kalifikazioa aipatu diren frogen eta ariketen batez bestekoa eginda lortuko da, haien haztapena aintzat hartu ondoren. Hala ere, ezinbestekoa izango da gutxieneko nota lortzea (“nahikoa”) guztietan. Etengabeko ebaluazioaren barruan sartzen diren ikasleen asistentzia %80koa izango da, gutxienez, bai presentzialtasuna ikasgelan bada bai irakaskuntza Blackboard Collaborate bitartez egiten bada, eta asistentzia hori neurtu egingo da.

Etengabeko ebaluazioari utzi nahi dion ikasleak eta azken froga bat egin, Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.

Etengabeko ebaluazioa egiten ez duten ikasleek amaierako ebaluazio baten bidez egiaztatu ahal izango dute irakasgaiaren ezagutzen eta gaitasunen lorpena. Amaierako ebaluazio hori banakakoa izango da eta honako atal hauek izango ditu:

1-Amaierako Txostena, POI atalean aurkezturiko problemari erantzuna emango diona. 30 %

2-Amaierako proba idatzia. 70 %

Bai Amaierako Txostenean bai Amaierako Proba idatzian “nahiko” bat eskatuko da, gutxienez, irakasgaia gainditu ahal izateko.

Deialdiari uko egitea:

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikulua: "Azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea"

Irakaskuntza presentziala bertan behera geratzen bada COVID 19aren ondorioz,ohiko deialdia goian aipaturiko ebaluazio tresna berberekin eta irizpide berberak erabilita egingo da, beti ere kontuan hartuta ikasleak etengabeko ebaluazioa edo amaierako ebaluazioa hautatu duen. Ebaluazio lanak eta frogak irakasleari bidaliko zaizkio e-gelara eta irakaslearen posta elektronikora e-gelan dagoen Ikaslearen Koadernoan agertzen diren epeetan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ohiko deialdiaren amaierako ebaluaziorako erabilitako irizpide berberak erabiliko dira, hau da:

1-Amaierako Txostena entregatu, POI atalean aurkezturiko problemari erantzuna emango diona, eta Ikaslearen Koadernoan jasota dauden baldintzetan egina. 30 %

2-Amaierako proba idatzia osatu, garatzeko hainbat galdera izango dituena eta testu iruzkina, irakurri beharreko testuetako bati buruzkoa. 70 %

Bai Amaierako Txostenean bai Amaierako Proba idatzian “nahiko” bat eskatuko da, gutxienez, irakasgaia gainditu ahal izateko. Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ezarritako egunean ez bertaratzea.

Irakaskuntza presentziala bertan behera geratzen bada COVID 19aren ondorioz, ezohiko deialdia goian aipaturiko ebaluazio tresna berberekin eta irizpide berberak erabilita egingo da. Ebaluazio frogak eta lanak irakasleari bidaliko zaizkio e-gelara eta irakaslearen posta elektronikora ofizialki ezarrita dagoen datan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakurri beharreko testuak::
-Beck, U., Giddens, A., Lash, S. (1997): Modernización Reflexiva. Política, Tradición y Estética en el Orden Social Moderno. Alianza. Madrid. (1 Atala: La reinvención de la política)
-Bourdieu, P. (2001): Poder, derecho y clases sociales. Desclée de BBrouwer. Bilbao (2. Atala)
-Bourdieu, P. (1997): Razones prácticas. Anagrama. Barcelona (4. Atala: Espíritus de Estado)
-Castells, Manuel (2018):Ruptura. La crisis de la democracia liberal. Alianza.
-Castells, Manuel (2012): Redes de indignación y esperanza. Madrid: Alianza (8 eta 9 atalak)
-Chevalier, Jacques (2011): El estado posmoderno. Bogotá: Externado (sarrera atala)
-Foucault, M. (1978): Microfísica del poder. La Piqueta. Madrid. (6. Atala: Poder-cuerpo; Las relaciones de poder penetran los cuerpos)
-Ibarra, P.; Martinez, Z.; Casado, Beatriz. (2012): Movimientos sociales y procesos emancipadores. Cuadernos Hegoa nº 57 (Testu osoa)
-Innerarity, Daniel (2015): La política en tiempos de indignación. Barcelona: Galaxia Gutemberg (I eta II zatiak)
-Larrinaga, Ane; Amurrio, Mila (2012): "Genero ikuspegia herritarren tokiko parte-hartzean". Uztaro 83
-Lois, Marta; Alonso, Alba (2014): Ciencia política con perspectiva de género. Madrid: Akal (5. atala)
-Mair, Peter (2013): Gobernando el vacío. La banalización de la democracia occidental. Madrid: Alianza (1. atala)
-Pleyers, J. (2019): Movimientos sociales en el siglo XXI
-Millett, Kate (1995): Política sexual. Cátedra. Madrid (2. Atala: Teoría de la política sexual)
-Tilly, Charles (1992): Coerción, capital y los estados europeos 990-1990. Alianza. Madrid (1. Atala: Ciudades y estados en la historia universal)
-VVAA (2008): Inclusión y ciudadanía. Perspectiva de la juventud en Iberoamérica. Pensamiento Iberoamericano nº 3 (7. Atala: Los jóvenes como actores sociales y políticos en la sociedad globa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko bibliografia derrigorrez erabili beharreko materialaren atalean aipatutakoa da.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Bauman, Z. (1999): La globalización, consecuencias humanas. FCE. México.
-Beck, U. (2004): Poder y contrapoder en la era global. Paidós. Barcelona.
-Benedicto, J.; Morán, M.L. (ed.): Aprendiendo a ser ciudadanos. experiencias sociales y construcción de la ciudadanía entre los jóvenes. Injuve. Madrid.
-_____ (8ed.) (1995): Sociedad y Política. Alianza. Madrid.
-Castells, M. (1996): La sociedad red. La era de la información. Alianza. Madrid.
-Castells, M. (2018): Ruptura. La crisis de la democracia liberal. Alianza. Madrid.
-Cohen, J.L.; Arato, A. (2000): Sociedad civil y teoría política. FCE. México.
-Diaz, Capitolina; Dema, S. (ed.) (2013): Sociología y género. Tecnos.
-Dowse, R.E.;Hughes, J.A (1986): Sociología Política. Alianza. Madrid.
-Esping-Andersen, G. (2001): Fundamentos sociales de las economías posindustriales. Ariel. Barcelona.
-Esteban, Mª Luz (2017):Feminismoa eta politikaren eraldaketak.Lisipe.
-García, S.; Lukes, S. (1999): Ciudadanía, justicia social, identidad y participación. Siglo XXI. Madrid.
-Giddens, A. (1991): Modernidad e identidad del yo. El yo y la sociedad en la época contemporánea. Península. Barcelona.
- Ibarra, P.; Tejerina, B. (ed.) (1998): Los movimientos sociales. Transformaciones políticas y cambio cultural. Trotta. Madrid.
-Kymlicka, W. (1996): Ciudadanía multicultural. Paidós. Barcelona.
-Larrinaga, A.; Barcena, I. (2004): Politika eta Gizartea. UEU. Bilbao.
-Marshall, T.H.; Bottomore, T. (1998): Ciudadanía y clase social. Alianza. Madrdi.
-McAdam, D.; Tarrow, S.; Tilly, Ch. (2005): Dinámica de la contienda política. Hacer. Barcelona.
-Mouffe, Ch. (1999): El retorno de lo político. Comunidad, ciudadanía, pluralismo, democracia radical. Paidós. Barcelona.
-Pateman, C. (1995): El contrato sexual. Anthropos. Barcelona.
-Pleyers, G. (2019): Movimientos sociales en el siglo XXI. Icaria.
-Rheingold, H. (2004): Multitudes

Aldizkariak

Uztaro
Inguruak
Gogoa
Revista Internacional de Sociología (RIS)
Revista Española de Investigaciones Sociológicas (REIS)
Revista Española de Ciencia Política
Revista de Investigaciones Políticas y Sociológicas (RIPS)
Política y Sociedad
Sistema. Revista de Ciencias Sociales

Web helbideak

- EUSTAT (Euskal AEko datu estatistikoak): eu.eustat.es
- INE (Instituto Nacional de Estadística): www.ine.es
- Gazteen Euskal Behatokia: www.gazteaukera.euskadi.net
- Instituto de la Juventud: www.injuve.es
- Web del Comité de Investigación en Sociología Política (CISP) de la Federación de Sociología (FES): http://www.fes-web.org/sociopolitica/socipoli/socipoli.html

- http://es.wikipedia.org/wiki/Categoria:Sociología_política

- http://www.sosig.ac.uk/sociology
SOSIG (Social Science Information Gateway)

- http://www.sociologicus.com
(La sociología al alcance de todos)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTIN RONCERO, UNAI
  • MARTINEZ DE ALBENIZ EZPELETA, IÑAKI
  • OTERO GUTIERREZ, BEATRIZ

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:00 (1)

Irakasleak