XSLaren edukia

Zientzia, Teknologia eta Ezagutzaren Kudeaketa25031

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25031

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Mintegia710.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgaiak zientzia erakunde sozial gisa aztertzen du eta modernitatean eraikitako zientziaren mitologiaren gainbeherari heltzen dio. Globalizazio eta informazioaren gizartearen testuinguruan, irakasgaiak zientziaren eta teknologien arteko harremanetan, eta bi kontzeptuen esanahi berrietan sakontzen du. Oro har, zientziarekin eta teknologiarekin lotutako berrikuntza teknologiko prozesuak jorratzen ditu, baita ezagutzaren ekoizpena eta kudeaketak gizarte garaikieetan duen garrantzia ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren helburu orokorra ikasleek zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzen azterketa sozialaren oinarri teorikoak eta metodologikoak barneratzean datza. Horrela, ezagutzaren kudeaketari arreta berezia jarriz, ikasleek gizarte eta erakundeen aldaketa-prozesuen dimentsio sozialak ulertzea bilatzen du. Laburbilduz, ikasleek zientzia, teknologia eta gizartearen (Science, Technology and Society)ikasketetan eta ezagutzaren kudeaketan informazioa eta datuak maneiatzeko eta aztertzeko trebetasun praktikoak eskuratzea du helburu.



GAITASUN OROKORRAK:

Titulazioaren konpetentzia orokorretatik, irakasgai honetan honako hauek nabarmentzen dira:



G001 - Planteaturiko helburuekiko teknikarik egokienak aplikatutzen direlarik, ikerketa soziologikoa planifikatzea eta burutzea.

G002 - Ikerketa soziologiko baten txostena egitea eta aurkeztea

G003 - Gizarte-arazo garrantzitsuenen oinarrizko osagaiak identifikatzea eta definitzea



OINARRIZKO GAITASUNAK:



CB1 - Ikasleek ikasketa-arlo honetako ezagutzak badituztela eta ulertzen dituztela frogatzea, Zientzia, Teknologia eta Gizartearen azterketa-eremuko abangoardiako ezagutzak barne hartzen dituzten alderdi batzuk barne.



CB2 - Ikasleek ezagutzak beren lanari edo bokazioari modu profesional batean aplikatzea. Ikasketa-eremu hontako arrazoiketak erabiliza eta argudioak landuz eta defendatuz, problemak ebazten jakitea.



CB3 - Ikasleek gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko hausnarketa egiteko gai izatea. Darabiltzan iritziak emateko, ikasketa-eremu honetako datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea.



CB4 - Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak publiko espezializatu zein ez-espezializatu bati komunikatzeko gai izatea.



CB5 - Ikasleek euren ondorengo ikasketak autonomiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatu izana.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



C4CC01 - Ikasleak lizentziaturan zehar eskuratutako trebetasunak eta ezagutzak erakutsiko dituen ikerketa-proiektu bat diseinatzea, lantzea eta azaltzea.

C4CC09 - Talde-lanerako trebetasunak eta gaitasunak garatzea.

G008 - Gizarte-arazoei eta -premiei buruzko informazioa modu sintetikoan aztertzea, genero-desberdintasunei, klaseari eta etniari bezalako aspektuei arreta berezia eskainiz.

G009 - Datu eta praktika sozialei buruzko jarrera kritikoa garatzea.

G010 - Euren etorkizun profesionalari begira, argudio eta analisi soziologikoetan zorroztasun intelektuala eta etikoa erabiltzea.



BERARIAZKO GAITASUNAK:



C4CC02 - Berrikuntza teknologikoak gizartearen aurrerapen sozioekonomikoan eta kulturalean duen zeregina aztertzea eta baloratzea.



Zehazki, eta ikuspegi makrosoziologiko batetik, ikasleak gizarte-egituraren hainbat dimentsiotan (Ekonomia, Zientzia eta Teknologia, Hezkuntza) berrikuntza teknologiko prozesuei heltzeko gai izatea bilatzen da. Helburua, ikasleek berrikuntza zientifiko, teknologikoak, ekonomikoak eta sozialak gizarte garaikideen aldaketa prozesuetan betetzen duten zeregina ulertzeko eta azaltzeko gai izatea da.



Bestalde, ikuspegi mikro-soziologiko batetik, ikasleak pertsonen eguneroko esperientzia eta zientziaren eta teknologiaren arteko harremana aztertzeko gai izatea bilatzen da.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK

1. Zientzia eta teknologia gizartea aztertzeko kontzeptu eta metodologien oinarrizko multzoa eskuratzea eta praktikan jartzea (moduluaren 1-2-9 konpetentziekin gurutzatzen dira)

2. Zientzia eta Berrikuntzako sistema nazionalen/erregionalen ikuspegiaren kontzeptu eta metodologia nagusiak aztertzea eta erabiltzea (moduluaren 1-2-9 konpetentziekin gurutzatzen dira)

3. Ezagutzaren kudeaketarekin lotutako antolaketa-sistema berriak diseinatzeko eta ezartzeko prozesuak aztertzeko tresna kontzeptualak eta metodologikoak aztertzea eta praktikan jartzea (moduluaren 1-2-9 konpetentziekin gurutzatzen dira).

4. Zientzia eta teknologia gizartean aztertzeko kontzeptu eta metodologia nagusiak azaltzen jakitea

5. Teknologia eta Berrikuntzako sistema nazionalen/erregionalen ikuspegitik,kontzeptu eta metodologia nagusiak erabiltzen jakitea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Ezagutzaren, zientziaren eta teknologiaren soziologiak.

2. Ezagutza zientifikoaren ekoizpena. Zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko harremanak.

3. Ezagutza ekoizpenaren hurbilketa garaikideak.

4. Politika zientifikoak eta teknologikoak.

5. Teknologia, ezagutzaren kudeaketa eta berrikuntza-sistemak.

6. Berrikuntza teknologikoen inguruko eztabaida garaikideak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan bai ikasleen lan autonomoa, bai estrategia parte-hartzaileak, bai analisi koletiboak egiteko gaitasunak sustatuko dira. Zehazki, eta irakaskuntza-modalitate desberdinekin lotuta (magistrala, mintegiak, ikasgelako praktika eta tailerrak), honako jarduera hauek egingo dira:

- Saio magistralak, ikasleari programa osatzen duten gaien oinarri teorikoak aurkezteko.



- Zeregin praktikoak banaka zein taldean egiteko saioak: testuen analisia, irakurketak,berriak, ikus-entzunezkoak, mintegiak eta aurkezpen sesioetan.



- Teknologia eta zientziaren inguruko gai, eztabaida eta gizarte-prozesu garaikideei buruzko tailer espezifikoak. Adibidez: prozesuen automatizazioa eta digitalizazioa, adimen artifiziala, bioteknologia, etab.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honen ebaluazioa ETENGABEKOA izango da, eta ondoko atal hauek izango ditu:

a) Garatu beharreko proba idatzia:

a.1. Kasu-azterketa batek (lana eta aurkezpena) irakasgaiaren amaierako kalifikazioaren %30 balioko du

a.2. Disertazioa. Bertan, eskoletan ikusitako eduki teorikoak izango dira aztergai eta %20 balioa izango du.

b) Lan praktikoak. Lan hauen kalifikazioak eta ikaslearen etengabeko lanaren balorazioak irakasgaiaren amaierako kalifikazioaren %50 balioko du.



Ebaluazio modu hau jarraitu ahal izateko, ikasleak gutxienez eskolen %80ean parte hartu beharko du.



Ikasleek ohiko deialdiari uko egiteko idatzi bat aurkeztu behar diote irakasleari gutxienez azterketa epea hasi baino hamar egun lehenago.



Indarrean dagoen araudiaren arabera, etengabeko ebaluazioari uko egin diezaioketen ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari o" ebaluaziorako arautegia, 12.2 artikulua)



AMAIERAKO EBALUAZIOA



UPV/EHUko graduko titulazioetako ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiaren arabera (EHAA, 50. zk., 2017/03/13), "Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita"

Ohiko deialdina, amaierako ebaluazioa idatzizko proba teoriko-praktiko baten bidez egingo da, kalifikazioaren % 100arekin, Fakultateko egutegi akademikoan finkatutako datan. Proba horretan gai teorikoak eta jarduera praktikoak sartuko dira, eta, horrela, batera ebaluatuko dira eskuratutako ezagutzak eta ikasleek garatutako gaitasunak. Ebaluazio mota horretan, probara ez aurkezteak ebaluazio-deialdiari uko egitea ekarriko du.





Ebaluazioa urrutiko eta online ingurune batera egokitu behar bada, amaierako ebaluazioaren eskubideari heldu dioten ikasleek honako hauek egin beharko dituzte:

A) zereginen programa praktiko integratu bat egitea, irakasgaiaren gaitasunak/ikaskuntzaren emaitzak beteko dituena, eta Fakultateko egutegi akademikoan finkatutako ohiko deialdiaren egunean entregatuko dena.

B) idatzizko proba teoriko-praktiko bat egitea modu sinkronoan, baina urrutitik (on line), EHUk urrutiko ikaskuntzaren eskura jartzen dituen plataformak eta softwarea erabiliz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebauazioa jarraitu duten ikasleei egindako lanen eta zereginen kalifikazioak (gaindittuta baldin badaude) gordetuko zaie. Ikasle hauek ez-ohiko deialdiari uko egiteko idatzi bat aurkeztu behar diote irakasleari gutxienez azterketa epea hasi baino hamar egun lehenago.



Ohiko deialdian etengabeko ebaluazio sisteman parte hartu ez duten ikasleen kasuan, ez-ohiko deialdian amaierako ebaluazioa idatzizko proba teoriko-praktiko bidez egingo da, kalifikazioaren % 100arekin, Fakultateko egutegi akademikoan finkatutako datan. Proba horretan gai teorikoak eta jarduera praktikoak sartuko dira, eta, horrela, batera ebaluatuko dira eskuratutako ezagutzak eta ikasleek garatutako gaitasunak. Ebaluazio mota horretan, probara ez aurkezteak ebaluazio-deialdiari uko egitea ekarriko du.



Ebaluazioa urrutiko eta online ingurune batera egokitu behar bada, ezohiko deialdian ikasleek honako hauek egin beharko dituzte:

A) zereginen programa praktiko integratu bat egitea, irakasgaiaren gaitasunak/ikaskuntzaren emaitzak beteko dituena, eta Fakultateko egutegi akademikoan finkatutako ohiko deialdiaren egunean entregatuko dena.

B) idatzizko proba teoriko-praktiko bat egitea modu sinkronoan, baina urrutitik (on line), EHUk urrutiko ikaskuntzaren eskura jartzen dituen plataformak eta softwarea erabiliz

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasleek nahitaez erabili beharrezko materialak e eskuragarri izango dituzte. Material hauek klase magistraletan eta klase praktikoetan ere erabiliko dira. Ikasgaiaren programa eta osagarrizko materialak e-gela web gunean izago dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Braidotti, Rosi (2019): Posthuman knowledge (Vol. 2): Polity Press Cambridge.

Carballo, R. (2006) Innovación y gestión del conocimiento. Madrid: Díaz de Santos

Frost, S. (2016): Biocultural Creatures. Toward a New Theory of the Human: Duke University Press.

Gibbons, M. (1994) The new production of knowledge: the dynamics of science and research in contemporary societies. London: Sage

González García, M.; López Cerezo, J.A. y Luján López, J.L. (1996): Ciencia, tecnología y sociedad: una introducción al estudio social de la ciencia y la tecnología. Madrid: Tecnos

Haraway, D. (1995): Ciencia, cyborgs y mujeres. España: Ediciones Cátedra.

Latour, B. (1995): La vida en el laboratorio. La construcción de los hechos científicos. Madrid: Alianza.

Tsing, H. ; Swanson, E. Gan, y Bubandt, N. (Eds.). (2017). Arts of living on a damaged planet. Minneapolis: University of Minnesota Press.

Ziman, John (1987) An introduction to science studies. Cambridge University Press.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Barnes, D., Edge, D. (1992) Science in Context: Readings in the Sociology of Science. Open Uni. Press
Edquist, C. (1997) Systems of Innovation: Technologies, Institutions, and Organizations, London, Pinter
González de la Fe, T. y López Peláez, A. (Eds.) (2011), Innovación, conocimiento científico y cambio social. Ensayos de sociología ibérica de la ciencia y la tecnología, Madrid: Centro de Investigaciones Sociológicas
González García, M.; López Cerezo, J.A. y Luján López, J.L. (1996) Ciencia, tecnología y sociedad: una introducción al estudio social de la ciencia y la tecnología. Madrid: Tecnos
Latour, B. (1987) Science in action: How to follow scientists and engineers throughout society. Cambridge, Mass.: Harvard Univ. Press
Latour, B. (2001) La esperanza de Pandora. Ensayos sobre la realidad de los estudios de la ciencia, Gedisa, Barcelona
Latour, B. (2008): Reensamblar lo social. Una introducción a la teoría del actor-red. Buenos Aires: Manantial.
Little, S., Quintas, P., Ray, T. (2002): Managing knowledge: an essential reader. London: Open University Press
Lundvall, B. (1992): National Systems of Innovation: Towards a Theory of Innovation and Interactive Learning, London, Pinter
MacKenzie, Donald; Wajcman Judy (editors) (1998) The Social Shaping of Technology: Second Edition. Open University Press: Buckingham, UK.
McKelvey, M.D., Edquist, C. (2000): Systems of innovation: Growth, competitiveness and employment. Cheltenham, UK: Edward Elgar
Rivero, S. (2002) Claves y pautas para comprender e implantar la gestión del conocimiento. Las Arenas (Bizkaia): Socintec
Sanz-Menéndez, L. and Cruz-Castro, L. (2005) “Explaining the science and tecnology policy of regional governments”, Regional Studies 7, pp. 939-954
Sanz, Luis (1997): Estado, Ciencia y tecnología en España (1939-1997). Madrid: Alianza Editorial

Aldizkariak

ArtefaCToS. Revista de estudios sobre la ciencia y la tecnología
Athenea Digital. Revista de Pensamiento e Investigación Social
European Planning Studies
Organization Studies (UK)
Regional Studies (UK)
Research Policy (UK)
Revista Iberoamericana de Ciencia, Tecnología y Sociedad
Social Studies of Science (UK)
Techniques & Culture (FR)
Technovation (UK)
Tecnoscienza (IT)
Teknokultura
Theory, Culture and Society (UK)

Web helbideak

European Association for the Study of Science and Technology
European Commission
Society for Social Studies of Science
The Conversation
The Italian Society of Science and Technology Studies

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTIN RONCERO, UNAI
  • MARTINEZ DE ALBENIZ EZPELETA, IÑAKI
  • OTERO GUTIERREZ, BEATRIZ

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-13:00 (1)

17-30

09:00-12:00 (2)

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:30-13:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-12:30 (1)

Irakasleak