XSLaren edukia

Irakasleak

IRAIDE FERNANDEZ ARAGON

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
iraide.fernandez@ehu.eus

Iraide Fernández Aragón UPV/EHUko soziologia irakasleak 2018an doktoretza tesia egin zuen hiri soziologiari buruz: Pautas de lozalización socioresidencial de la población inmigrante extranjera en el Gran Bilbao. Cooperación y Desarrollo masterra egin zuen (Hegoa-UPV/EHU), eta gizarte-ikerketa aplikatuan eta datuen analisian espezialista da Ikerketa Soziologikoen Zentroan (CIS).



Gaur egun, Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko (UPV/EHU) irakaslea da, Ikuspegiko (Immigrazioaren Euskal Behatokia) ikertzailea eta, gainera, Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkarteko idazkaria. Udalerri-, autonomia- eta Europa-mailako hainbat ikerketatan parte hartu du, betiere migrazioekin eta desberdintasun sozialekin lotuta. Ildo horretan, hainbat argitalpen ditu arlo horietan, bai eta kongresu eta ponentzietan parte hartu ere.





2019ko irailaz geroztik, Inguruak aldizkariaren zuzendaria da, ibilbide handiko argitalpen zientifikoa.



ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0669-7155



Ikerketa-ildoak: hiri soziologia, segregazioa, aniztasun kulturala, ezberdintasun sozialak, metodologia.