XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Administrazio Publikoaren eta Fiskalitatearen arloko jakintzak dituela frogatzea eta jakintza horiek ulertzea; jakintza horiek, bigarren hezkuntza orokorretik abiatuta, testuliburu aurreratuak izango dituzte oinarri, eta Administrazio Publikoaren eta Fiskalitatearen ikerketaren abangoardiako jakintzak bilduko dituzte.
  • Administrazio Publikoaren eta Fiskalitatearen eremuko informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jende adituari nahiz aditua ez denari helarazi ahal izatea.
  • Agente ekonomikoen funtzioak eta erakundeek beren lurralde-maila guztietan (toki-erakundeekin hasi eta nazioarteko organismoekin amaitzeraino) jarduera ekonomiko eta sozialean betetzen dituzten zereginak ulertzea, eta prozesu ekonomikoak baldintzatzen dituzten faktore historikoak, sozialak eta erakunde-arlokoak identifikatu eta aztertzeko gai izatea.
  • Azterketa ekonomikoaren eta arazoen konponketaren printzipioak aplikatzea, erabakiak hartzean tresna analitikoak erabiltzea, eta, era horretan, eskuragarri dauden baliabideen eraginkortasun, ekitate, administrazio eta kudeaketari lotutako arazoetarako erantzun egokiak bilatzen laguntzea.
  • Azterketa ekonomikoaren printzipioak ulertzea baliabideak eraginkortasunez esleitzen laguntzeko, eremu pribatuan zein publikoan, eta toki-mailan, Estatuan edo nazioartean.
  • Datu ekonomikoak interpretatu eta kuantifikatzean teknika kuantitatiboak erabiltzea, eta ekonomian hitzezko azterketaren, azterketa grafikoaren, matematikoaren eta ekonometrikoaren arteko lotura ulertzea.
  • Diziplina anitzeko lan-taldeetan txertatzen jakitea, eta egoera bakoitzerako beharrezkoak diren trebetasunak garatzea: talde-lana, lidergoa, ekimena, sormena edo erabakiak hartzea.
  • Ekonomia Publikoko edozein arlori buruzko txostenak egitea, ideiak entzule espezializatuei zein bestelakoei garbi eta koherentziaz helaraztea, eta kasu bakoitzean beharrezkoa den hizkuntza-gaitasuna erabiltzea.
  • Eredu matematikoen bidez errealitate ekonomikoaren oinarrizko alderdien abstrakzioa egiteko gai izatea, eta eredu horiek diseinatzean faktore garrantzitsuak identifikatzea.
  • Esku-hartze publikoko tresna nagusiak ulertzea eta politika-gomendioak ekonomia positiboaren eta araudiaren arteko eztabaidarekin lotzea.
  • Eskuratutako jakintzak eta teknikak erabakiak hartzeko erabiltzea, besteak beste globalizazioaren, berrikuntza teknologikoaren eta ingurumen-arazoen ondorioz etengabe aldatzen ari den testuinguru ekonomiko, sozial eta politiko batean.
  • Gai izatea Administrazio Publikoaren eta Fiskalitatearen arloan daturik garrantzitsuenak biltzeko eta interpretatzeko eta, era horretan, gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko iritziak emateko eta hausnarketa egiteko.
  • Hainbat iturritatik ateratako informazioa kritikarako, autokritikarako eta ikaskuntza autonomorako gaitasunarekin bilatzen, identifikatzen, aztertzen eta laburbiltzen jakitea, gai ekonomiko, sozial edo zientifiko garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak adierazteko eta erabaki baliotsuak hartzeko, baita zalantza-baldintzetan ere.
  • Sektore Publikoek lurralde-maila guztietan (toki-erakundeekin hasi eta nazioarteko organismoekin amaitzeraino) jarduera ekonomikoan eta gizarte-ongizatean duten eragina ulertzea.
  • Zerga-sistema baten oinarrizko printzipioak, sektore publikoko diru-sarrera motak eta dauden zergen egitura ulertzea, haien ondorio ekonomikoak aztertzea eta Estatuko eta lurralde-administrazioetako aurrekontu orokorrei egiten dieten ekarpena interpretatzea.