Breadcrumb

GAKOAK - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Gizarte Arkitektura

Tituluaren gakoak

Titulazio honen helburu nagusia disziplinen arteko zubiak irekitzea da. Profesioak etengabe moldatu eta berritzen dira erronka berriei erantzun ahal izateko. Beraien papera etengabe berdefinitu behar dute. Xede honetan ikasketen arteko transbersalitatea berebiziko garantzia du.

Egoera errealei erantzuteko giza baliabideak gero eta gehiago lantalde anitzetan oinarritzen dira. Lan hauek garatu ahal izateko ezinbesteko da hizkuntza eta ezagutza komun batzuk partekatzea. Elkarriketak egon ahal izateko, esparru ezberdinatako tresnak ezagutu eta lantzeko ezinbesteko ahalmen bat bihurtzen ari da. Aplikazio profesional berriak irekitzeko gaitasuna ematen du ikasketa honek.

Honez gain diploma honen ikasketetan ikuspegi zabal eta aldi berean zorrotza garatzen lagunduko du.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

15

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Euskara

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2027

Kreditu kopurua

30 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

500 €

Irakaslekua

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Arduraduna

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

4 ARRAZIO - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Gizarte Arkitektura

Irudia

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Bi disziplina oinarrizkoen arteko zubi lana egiteko prestatzen zaitu.
  • Arkitektura eta hiri espazioaren prozesuak ulertu eta beraietan parte hartzeko ezagutzak jaso ahal izango dituzu.
  • Antopolojia ikasketetan jasotako ezagutzari erabilera erreal eta aplikatuak garatzeko aukerak irekiko dizkizu, arkitektura eta hirigitnza esparruetara zabalduz.
  • Zure inguruan esapazio mailan dauden gabeziak detektatzeko eta erantzuna emateko gaitasunak hobetuko dituzu.

IRUDIA - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Gizarte Arkitektura

Irudia

IRTEERAK PROFESIONALAK - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Gizarte Arkitektura

Irteerak profesionalak

  • Orokorrena gizarte ikuspegitik garrantzia duten arkitektura eta hirigintza prozesuetan parte hartzea.
  • Hirigintza mailan, hiri espazioaren analisi eta definizio proiektuetan lan egitea. Hiri plagintza prozesuetan diagnosi, analisi eta proposamen ataletan lankidetzak egin ahal izatea.
  • Arkitektura lanetan bai analisi garain zein proiektuetan parte hartzeko arkitektura bulegoetan lan egitea.
  • Espazio publiko zein pribatuen dinamika sozialak interpretatuz, ikerketak egin ahal izatea eta berrikuntza proiketuetan parte hartzea.
  • Espazioaren analisi, diagnosi, proiektu eta plangintzetarako parte-hartze prozesuak diseinatu, gidatu, dinamizatu eta antolatzea.
  • Hiri eta arkitekturaren analisi historikoetan giza antropologia atalak osatu ahal izatea, bai erakusketa, ikerketa edo publikazioetarako.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak