Breadcrumb

Gakoak - Berezko Masterra Datu Pertsonalen Babesa, Ziberseguritatea eta IKTei buruzko Zuzenbidea

TITULUAREN GAKOAK

Informazio eta komunikazio teknologia berrien erabilerak eta pertsonen datuak biltzea eta horiek transferitzeak hainbat arazo sortzen ditu mundu globalizatuan. Informazioa gehiegikeriaz erabiltzeak ondorio kaltegarriak izan ditzake pertsonen eskubideengan eta enpresen eta erakundeen interes ekonomikoetan eta bestelakoetan.

Arazo horiek ebazteko operadore gero eta espezializatuagoak behar dira, gero eta gehiago dakitenak datuen babesaren inguruan, zibersegutasunaz, ziberkriminalitateaz, IKTeen eskubideetaz… Prestakuntza horrek arlo horretarako diziplina juridikoak bildu behar ditu, baina horrez gain, teknologia berri horiei buruzko ezagutza ere izan behar da.

Masterrak diziplinarteko prestakuntza eskaintzen dizu, etengabe aldatzen ari den gizarte honek dituen lan arloko premiei eta profesionalei aurre egiteko prestakuntza egokia. Gogoan izan behar dugu datuen babesaren arloan profesionalek aukera berriak dituztela duela gutxi Europan eta Espainian indarrean sartutako araudi berriak eraginda (2016ko Europako erregelamendua eta 3/2018 L.O).

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

45

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

calendar

Urria 2022

Abendua 2023

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.000 €

Irakaslekua

Online

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra Datu Pertsonalen Babesa, Ziberseguritatea eta IKTri buruzko Zuzenbidea

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Prestakuntza osoa eta espezialitatekoa eskaintzen dizugu, diziplina artekoa.
  • Zure ezagutza juridikoan sakondu ahal izango duzu teknologia berrien ikuspegira zabalduz, eta oinarrizko jakintza ere eskuratuko duzu beste arlo batzuetan (informatika, informazioaren segurtasuna, auditoriak).
  • Bermez egin ahal izango diezu aurre lan merkatuak egun profesionalei eskatzen dizkien betebeharrei.
  • Arloan esperientzia zabala daukaten irakasleak izango dituzu, unibertsitatekoak, abokatuak eta datuen babesean ari diren auditoreak edo ordezkariak.

Irudia - Berezko Masterra Datu Pertsonalen Babesa, Ziberseguritatea eta IKTri buruzko Zuzenbidea

Irudia

Irteera profesionalak - Berezko Masterra Datu Pertsonalen Babesa, Ziberseguritatea eta IKTri buruzko Zuzenbidea

Irteera profesionalak

Masterreko gaietan profesional espezializatuak (datuen babesa, zibersegurtasuna, IKTen eskubideak…): abokatua, aholkularia. Datuen babesari buruzko arautegi berriak (2016/679 Europako Erregelamendua eta 3/2018 Lege Organikoa) dakartzan aukera berriak: datuen tratamenduaren arduraduna, datuen babeserako ordezkari izateko ziurtagiria lortzeko prestakuntza egokia (Data Protection Officer).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak