TITULUAREN GAKOAK
Elementu Finitoen Bidezko Ingeniaritza, Kalkulu eta Zenbakizko Simulazioa unibertsitateko adituaren berezko tituluak bi jarduera-mota ditu: atal teorikoa eta praktikoa. Prestakuntza teorikoa (aplikazio bakoitzean zenbakizko simulazioari lotutako matematika, aplikazio horiek linealak, ez-linealak, kontaktuak, materialen dinamika, nekea, etab.), material metalikoetarako zein konpositeetarako aplikatua, dagokion praktikarekin batera joango da, eskuratutako jakintzak finkatze aldera. Ariketak industrian, azterketa eta simulazioen arloan egindako kasu errealetan oinarrituko dira, MSC PATRAN, Apex eta NASTRAN softwareetan oinarrituta. Adams CARSek automobilgintzari eskainitako modulua ere ikusiko da.