Breadcrumb

Gakoak - Berezko Masterra Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa (Executive MBA)

TITULUAREN GAKOAK

Gure helburu nagusia daenpresa zuzendaritzari buruzko diziplinarteko prestakuntza osoa ematea esperientzia duten profesionalei, beren zuzendaritza lana hobetu dezaten honako hauei esker:

  • Ingurunea eta horrek beren erakundeetan duen eragina hobeto ezagutzea.
  • Kudeaketa teknika aurreratuak erabiltzea, eta oinarrizko zuzendaritza gaitasunak eta trebetasunak garatzea.
  • Enpresa arloen ezagutza globala eta elkarri lotutakoa.
  • Enpresa jardueraren gizarte erantzukizunaren gaineko sentsibilizazioa.
  • Ekonomia berrian eta erakundeen eraldaketa arloetan ematen diren joeren analisia eta ezagutza.
  • Eta, bereziki, elkarrekintzaren bidezko ikaskuntza, jakin mina partekatzeko prest dauden eta enpresa esperientzia eta jakituria handia duten pertsonekin.

Plazen % 20 inguru langabetuei eskaintzen zaizkie, enpresa esperientzia handia dutenei lehentasuna ematez.

 

Erakunde laguntzaileak: Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala; Ekonomistak. Ekonomisten Euskal Elkargoa; Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala; Michael Page

Erakunde babesleak: Ekonomia Sustatzeko Saila (Bizkaiko Foru Aldundia); FESIDE

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

45

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

calendar

Urria 2021

Abendua 2022

Kreditu kopurua

65 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

4.900 €

Irakaslekua

Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Arduraduna

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa (Executive MBA)

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • 30 urte baino gehiago daramatzagu profesionalak eraldatzen: euskal enpresetan erantzukizun karguak dituzten 1.300 zuzendarik baino gehiagok egin dute master hau.
  • Ikasleek batez beste 15 urteko esperientzia dute zuzendaritzan.
  • Gradudunen elkarte sendo bat dugu, eskaintza zabala duena: networkinga 500 profesional baino gehiagorekin, lan poltsa, hitzaldiak, eta askoz gehiago.
  • Kalitate handiko master bat da, lehiarik gabeko prezioan.

Irudia - Berezko Masterra Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa (Executive MBA)

Irteera profesionalak - Berezko Masterra Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa (Executive MBA)

Irteera profesionalak

Masterrak profesionalki hobetzeko gaitasuna ematen die ikasleei, hainbat arlotan:

  • Egungo zuzendaritza lana eraginkortasun handiagoz egitea.
  • Beren enpresa edo erakundeetan promozionatzea.
  • Beste enpresa edo erakunde batean hastea, unean uneko enpresa utzita edo hasierako langabezia egoera gaindituta.
  • Nork bere enpresa proiektua garatzea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak