Breadcrumb

GAKOAK - Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa

Tituluaren gakoak

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan (ELE) aditu tituluak lurralde-antolamenduko eta hirigintzako plan eta proiektuen inpaktu soziolinguistikoak aldez aurretik neurtzeko eta zuzentzeko tresna eraginkorrak eskainiko dizkio ikasleari.

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) eraikuntza berrien (etxebizitzak, industrialdeak, azpiegiturak...) balizko hizkuntz kalteak indize objektiboen bidez aurreikusten dituen prebentzio-tresna da. Eta aurreikusitako kalte horien arabera neurri zuzentzaileak proposa ditzake planifikatzaileak. Hortaz, ELE tresna garrantzitsua da bereziki udalerri euskaldunenetan jazo daitezkeen hizkuntz aldaketa negatiboak saihesteko.

Euskal Autonomia Erkidegoan, gainera, 2/2016 Toki Erakundeen legeak zein hura garatzeko dekretu berriak derrigorrezko egin dute plan eta proiektuen hizkuntz inpaktuen ebaluazio prebentibo hori, baita balizko kalteak zuzentzeko neurri egokiak zehaztea ere. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan (ELE) aditu tituluak hori egiteko heziko du ikaslea.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

4 ARRAZIO - Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa

Irudia

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Hirigintzaren eta soziolinguistikaren artean dagoen erlazioa baloratzen ikastea.
  • Zuzenbidearen eta soziolinguistikaren artean dagoen erlazioa baloratzen ikastea.
  • Lurralde-antolamenduko eta hirigintzako plan eta proiektuen inpaktu linguistikoa neurtzen ikastea.
  • Inpaktu linguistikoen arabera neurri zuzentzaile egokiak proposatzen ikastea.

IRUDIA - Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa

Irudia

IRTEERA PROFESIONALAK - Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa

Irteera profesionalak

Lurralde-antolamenduko eta hirigintzako plan eta proiektuen inpaktu linguistikoa neurtzen lan egingo du ELE aditu titulua eskuratu duen ikasleak. Ebaluazioak administrazio publikoek (bereziki udalerri euskaldunetako udalek) zein enpresa pribatuek (arkitekto hirigileen bulegoek, ingeniaritzek...) eskatuko dituzte. Eskari hori bereziki handia izango da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2/2016 Toki Erakundeen legeak zein hura garatzeko dekretu berriak ELE derrigorrezko egin dutelako.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).