Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea

wrapperMasters. titMasterInfo: ok

Unibertsitate Espezializazioa

Esku-hartzea Arreta Goiztiarrean

Gakoak - Unibertsitate Espezializazioa Esku-hartzea Arreta Goiztiarrean

Tituluaren gakoak

Titulu honetan onarpenak aurreko ikasturtean edo ikasturte berean Unibertsitate aditua: Oinarriak eta Ebaluazioa Arreta Goiztiarrean titulua egina izatea eskatzen du.

Titulu honetan, Arreta Goiztiarraren objektua diren aldakuntza edo nahasmendu ezberdinak –kognitiboak, motoreak, sentsorialak, portaerakoak, eta abar- prebenitzea eta funtsean arintzea helburua duten esku hartze eta programak berraztertzen dira.

Lortu nahi dena ikasleak antzemate, ebaluazio eta diagnosia atazak burutzeko gai izatea da, beste arloetako eta zerbitzuetako profesionalekin koordinatuz eta perspektiba integral batez, eta bakoitzaren eremu profesionalari dagozkien funtzioak betetzeko ezinbestekoak diren oinarrizko trebetasunak eta jakintza izatea.

Tituluan azalpen-klaseen, kasuen azterketaren eta analisiaren, arazoen ebazpenaren eta role-playing-aren bidezko formazio teoriko-praktikoa eskaintzen da, Ikasleen parte-hartze aktiboa eskatzen dutelarik.

Nested Applications

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

40

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Kreditu kopurua

40 ECTS kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.700 €

Irakaslekua

Psikologia Fakultatea

Arduraduna

Psikologia Fakultatea


943018533

Titulu hau Arreta Goiztiarra Berezko Masterraren parte da

Titulu hau Arreta Goiztiarra Berezko Masterraren parte da.

Ikusi Master honi buruzko informazioa

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitate Espezializazioa Esku-hartzea Arreta Goiztiarrean

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Perspektiba zabaleko prestakuntza teoriko eta praktikoa ematen du, integratua eta diziplina anitzekoa, unibertsitate eta arlo profesionaleko irakasleekin.
  • Master honen diseinu eta irakaskuntzan hartzen dute parte UPV/EHUren Psikologia, Medikuntza eta Erizantza, Lan Harreman eta Gizarte Langintza eta Hezkuntza fakultateek.
  • Modulukako egitura dauka, ikasturte batean edo bitan egiteko aukera eskainiz.
  • Euskal gobernuak ezarritako baldintzak betetzen ditu, arreta goiztiarrean espezializatutako zerbitzuetan lan egiteko.

Irteera profesionalak - Unibertsitate Espezializazioa Esku-hartzea Arreta Goiztiarrean

Irteera profesionalak

Arreta goiztiarreko master honek gaitasuna ematen du arreta goiztiarrean espezializatutako zerbitzuetan profesionalki lan egiteko, barne direla Euskal Autonomia Erkidegoko haur garapenerako eta arreta goiztiarrerako guneak.

Honez gain, prestakuntza espezializatua ematen du, 0 eta 6 urte bitarteko garapenean nahasterik prebenitzeko, antzemateko, ebaluatzeko eta birgaitzeko zerbitzu eta programetan aritzeko, hezkuntzaren, osasunaren, gizataldeen, gizarte zerbitzuen, haurren babesteko zerbitzuen zein beste eremuetan burututa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak