Breadcrumb

GAKOAK - Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea

TITULUAREN GAKOAK

Esperientzia traumatikoen biktimen gaia gutxi landu da orain arte irakaskuntzan, eta beharrezkoa da gaiari diziplina anitzeko ikuspegi batetik ekitea. Graduondoko honek hutsune hori bete nahi du, prestakuntza profesional eta praktiko batetik. Titulua egituratzean, aintzat hartu da Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea aurrez aurreko espezializazio graduondokoaren hamar urtetik gorako garapena (UPV/EHU), eta Europako araudia estatuko legedira ekartzen duen apirilaren 27ko 4/2015 Legeak, Delituaren Biktimaren Estatutuari buruzkoak, planteatzen dituen eskakizun profesionalak.

Helburua da biktimen arretan trebatzea, ikuspegi integratzaile batetik, aintzat harturik gertakari mota eta biktimen ezaugarri indibidual eta sozialak. Horretarako, kontzeptu eta tresna biktimologikoak erabiltzeko gaitasuna eskuratu behar da, haien potentzialtasunak garatzeko jardun profesionalaren alor guztietan.

 

Erakunde laguntzaileak: Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza)

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

37

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

calendar

Urria 2021

Uztaila 2022

Kreditu kopurua

32 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.000 €

Irakaslekua

Online

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea

psicologia-razones

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Nazio Batuen, Europar Batasunaren eta Espainiako Biktimaren Estatutuaren araudien egungo beharrei erantzuten die, biktimekin lan egingo duten profesionalak eta boluntarioak trebatzeari dagokionez.
  • Era honetako Europako graduondoko bakanetako bat da, eta Euskal Biktimologia Sozietate Zientifikoko profesionalen laguntza dauka.
  • Matrikularen prezio egokia, beste prestakuntza aukera batzuen aldean.
  • Guztiz online. Hautazko aurrez aurreko mintegi bat.

Irudia - Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea

psicologia-salidas

Irteera profesionalak - Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea

Irteera profesionalak

  • Prestakuntza osagarri bat da arlo ugaritako profesionalentzat (Zuzenbidea, Psikologia, Kriminologia, Hezkuntza eta Gizarte Langintza, Pedagogia, Irakasle ikasketak, Kazetaritza, Soziologia, Zientzia Politikoak, etab.), alor publikoan nahiz pribatuan dihardutenak, esperientzia traumatikoen biktimekin lan egiten duten tokiko, estatuko eta nazioarteko erakundeak barne.
  • Interesgarria izan daiteke ere beste erakunde batzuetako pertsonentzat: polizia, biktimen arretarako zerbitzuak, bitartekaritza zerbitzuak, espetxe funtzionarioak, etab.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak