Tituluaren gakoak
Titulu hau aldez aurretik etxebizitza publikoen sustapenarekin lotutako edozein prozesuri buruzko jakintzak dituzten profesionalentzat da; hasi lurzorua lortzetik, hirigintzaren antolamendu eta kudeaketatik, eta eraikuntza eta urbanizazio jasangarrien birgaitze eta sustapeneraino.
Lurzoruaren eta etxebizitza publikoaren politikari, bizitegi parkearen kudeaketari eta sustapenari, kudeaketa ekonomikoari eta babestutako etxebizitza publikoarekin (BEPrekin) lotutako arautegiari buruzko prestakuntza espezifikoa barne hartzen du, jabetza moduak eta etxebizitza publikoaren finantzaketa eta erabilera ereduak aztertuta.
Etxebizitza publikoko plangintzarekin, lurralde antolamenduarekin eta gizarte politikarekin lotutako alderdi teorikoak jorratzen ditu, diseinu parametro berriak kontuan hartuta, gizarte aniztasunean, bizikidetza eta integrazio eredu berrietan eta larrialdiko eta gizarte bazterketako agertokietan oinarrituta.
Azkenik, oin berriko edo lehendik dauden egiturei buruzko BEPak diseinatzeko parametroak definitzeko jarraibideak proposatzen ditu, bai hiri ingurunean, bai landa ingurunean; hori guztia iraunkortasuna kontuan hartuta, eraikuntza industrializatu eraginkorraren esparruan.
Erakunde laguntzaileak: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila (Eusko Jaurlaritza)