GAKOAK - Euskal Diaspora Unibertsitate Espezializazioa

TITULUAREN GAKOAK

Euskal komunitate diasporikoa errealitate zaharra baina aldi berean oso bizi eta aktiboa da, eta gero eta presenteago dago bai bere kideen oroimenean eta bai Euskal Herriko bertako herritarren gogoan, orain dela gutxi sortutako «Euskal Diasporaren Egunak» erakusten duen bezala, besteak beste.

Ikastaro honek euskal diasporari buruzko prestakuntza transbertsala eta eguneratua eskaintzen du, diziplinarteko ikuspegiaz, gaiaren alderdi ugarietan sakontzeko, diasporen gaineko nazioarteko ikasketen testuinguru orokorraren barruan. Hala, gai honetan sakondu gura duen profesional edo pertsona orori zuzendua dago, diasporaren gaiari oso ikuspegi desberdinetatik eta arlo zientifiko askotatik begiratzea proposatuz (historia, soziologia, literatura, antropologiatik, nazioarteko harremanetik, komunikaziotik...). Ikasleek gaitasunak eskuratuko dituzte atzoko, gaurko eta biharko euskal diaspora zer den, zer esan nahi duen eta zein garrantzi duen ulertu, aztertu eta ikertzeko, eta, hala dagokionean, gai honen ezagutza espezifikoa eta berritzailea beren zeregin profesional edo akademikoan txertatzeko.

 

Erakunde lankidea: Kanpoan den Komunitatearentzako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

40

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

calendar

Urria 2021

Ekaina 2022

Kreditu kopurua

30 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

300 €

Irakaslekua

Letren Fakultatea

Arduraduna

Letren Fakultatea

ARRAZOIAK - Euskal Diaspora Unibertsitate Espezializazioa

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Euskal Diaspora berariaz aztertzen duen graduondoko bakarra da.
  • Nazioartean erreferentea da, bai UPV/EHUko bai Europako beste unibertsitate batzuetako nazioarteko ikerketako irakasle eta profesionalekin.
  • Diziplinarteko programa bat aurkezten du, euskal diasporaren ezagutzari heltzeko, askotariko ikuspegi eta azterketa-ikuspegiek emandako aberastasunetik abiatuta.
  • Teoria eta praktika uztartzen ditu, euskal diasporarekin zerikusia duen alderdi bati buruzko ikerketa eta/edo azterketa gogoetatsu baten azken lanaren bidez zehazten dena.

IRUDIA - Euskal Diaspora Unibertsitate Espezializazioa

IRTEERA PROFESIONALAK - Euskal Diaspora Unibertsitate Espezializazioa

IRTEERA PROFESIONALAK

Tituluak espezializazio osagarria eskaintzen die nazioarteko ikasketen edo gizarte eta giza zientzien arlokoak diren eta diasporaren gaianeta bereziki euskal diasporarenean diharduten profesional, espezialista, ikertzaile, kudeatzaile edo irakasleei.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak