Eskainitako plazak
25
Modalitatea
Erdi-presentziala
Hizkuntza
Gaztelania
Kreditu kopurua
33 ECTS kreditu
Gutxi gorabeherako prezioa
2.900 €
Irakaslekua
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Unibertsitate Espezializazioa
25
Erdi-presentziala
Gaztelania
33 ECTS kreditu
2.900 €
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Enpresa Institutuak antolatzen duen finantza merkatuetako eta aktiboen kudeaketako adituaren tituluak eskaintzen duen prestakuntzaren helburua da ezagutza teoriko eta praktiko batzuk ematea, finantza sektorera zuzendu eta egokitzeko behar diren trebetasun eta gaitasunak emateko profesionalei. Sektore horrek, hain zuzen ere, gero eta sofistikazio eta prestakuntza handiagoa eskatzen du.
Helburua da finantza merkatuei buruzko ezagutza sakon eta zorrotza lortzea, espezializazio maila handiarekin, finantza arrisku eta aktiboen kudeaketara zuzenduta. Horretarako, programa anbiziotsu bat eskaintzen du, bai eta maila handiko prestakuntza ere arlo hauetan: datuen analisia eta arriskuen modelizazioa, merkatuak eta produktu eratorriak, zorroen kudeaketa, inbertsio alternatiboak behavioral finance, finantza deszentralizatuak, finantza aholkularitza eta sozialki arduratsua den inbertsioa. Gainera, finantza sektorearen erronka eta joera nagusiak barne hartzen ditu.
Jasotako prestakuntzari esker, funtsak kudeatzen dituzten erakundeetan, arrisku departamentuetan, finantza departamentuetan, balore elkarte eta agentzietan eta abarren egiten dituzten jardueretara bideratu ahalko duzu zure ibilbide profesionala.
Finantza eta aseguru erakundeetako inbertsio departamentuak, inbertsio bankuak, funtsen kudeatzaileak, finantza departamentuak eta arriskuen kudeaketako arduradunak, balore elkarte eta agentziak edo inbertsioen bitartekotza edo kudeaketari lotutako beste erakunde batzuk, zorroen aholkulariak, kontsultariak eta kudeatzaileak, finantza aholkularitzako enpresak, finantza agenteak, familia ondarearen eta Family Officearen kudeaketaren arduradunak, besteak beste.