GAKOAK - Unibertsitate Hedakuntzako DiplomaFrantses Ikasketak

Tituluaren gakoak

Atzerriko hizkuntzak jakitea ezinbesteko baldintza da gaur egungo ingurune eleanitz eta globalizatuan. Gainera, ez da nahikoa atzerriko hizkuntza bat bakarrik jakitea, lan merkatuak bultzatzen baitu gutxienez atzerriko bi hizkuntza menderatzera.  

Frantses Ikasketak Diplomak (FID) ematen du zeharkako espezializazio gaurkotu bat, frantses hizkuntzan sakontzeko hiru dimentsioko ikuspegi batetik (linguistikoa, literarioa eta diakronikoa). Unibertsitate Hedakuntzako Diploma hau zabalik dago bai Filologia eta Itzulpengintza ikasketak egin ondoren frantsesaren ezagutzan sakondu nahi duten pertsonentzat, bai gaian interesatuta dauden pertsona guztientzat. Espezialistek emandako irakasgai zehatzen bidez, ikasleek beren prestakuntza humanistikoa osatu ahal izango dute alor frankofonoan, hizkuntza horretan duten gaitasuna hobetuz horrela.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Frantsesa

Egutegia

Iraila 2024

Ekaina 2025

Kreditu kopurua

42 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

600 €

Irakaslekua

Letren Fakultatea

Arduraduna

Letren Fakultatea

ARRAZOIAK - Unibertsitate Hedakuntzako DiplomaFrantses Ikasketak

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

Irudia
  • Frantses gaitasuna hobetzea (ahozkoa eta idatzizkoa), hainbat irakasgairen bidez.
  • Letren Fakultateko eta Bibliotekako puntako instalazioetara sartzeko aukera, prestakuntza gauzatzeko.
  • Gaitasun eleanitza garatzea, frantses hutsez irakasten baita.
  • Sinergiak sortzeko aukera, frantsesarekin eta frankofoniarekin zerikusia duten eragileekin.

IRUDIA - Unibertsitate Hedakuntzako DiplomaFrantses Ikasketak

Irudia

IRTEERAK - Unibertsitate Hedakuntzako DiplomaFrantses Ikasketak

Irteera profesionalak

Irakaskuntza ikastetxeetan (publikoak, itunpekoak edo pribatuak), hizkuntza eskoletan edo hizkuntza akademietan.

Kultura bitartekaritza jatorri frankofonoko pertsonekin.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak