XSLaren edukia

Eskainitako plazak

50

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Facultad de Educación de Bilbao

GAKOAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra: Haur eta Nerabeen Babesa

Tituluaren gakoak

Titulu honek oinarri dauka haurrek eta nerabeek edozein indarkeria motaren aurrean babestuak izateko dituzten eskubideak aitortzeko beharra. Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralari buruzko Lege Organikoak irudi berriak sortu ditu hezkuntza formaleko eta ez-formaleko zenbait testuingurutan (ongizate eta babes koordinatzailea eta babes ordezkaria), horien helburua izanik kirolaren, hezkuntzaren eta aisiaren eremuan ingurune seguruak sortzea.

Kontuan hartuta legedi berria, graduondoko honen helburuak dira: 

  • Profesionalak prestatzea ahalik eta arreta onena emateko eta haurren eta nerabeen arloko indarkeria, abusu edo urraketa egoerei aurrea hartzeko gai izango direnak.
  • Haurrak eta nerabeak babesteari buruzko lege esparrua ezagutzea eta jarduera eremuekin lotzea.
  • Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria mota desberdinen aurrean, dimentsio anitzeko izaerari erantzuna ematea.
  • Adin txikikoei eragindako inpaktua arintzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak lantzea, edozein arriskuren prebentzio, jarraipen eta detekzio goiztiarreko neurriak garatuz.
  • Adin txikikoak babesteko jardunbide egokiak ezagutzea eta prebentziozko esku hartzeak identifikatzea.
  • Gatazkak konpontzeko baliabideak izatea eta prozesuak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko gai izatea.

4 ARRAZIO - Etengabeko Prestakuntzako Masterra: Haur eta Nerabeen Babesa

Irudia

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Titulua bat dator legedia berriarekin
  • Haurrek eta nerabeek jasaten dituzten babesgabetasun eta arrisku egoeretan jartzen du arreta.
  •  eta Titulu hau elkarrekin antolatu dute Athletic Clubak eta BBK Fundazioak eta hainbat arlotako adituek hartuko dute parte (Eusko Jaurlaritza, Bidegintza GEK, EDE Fundazioa, Educo eta Edex).
  • Adin txikikoekin lotutako hainbat esparrutan bertatik bertara lan egiteko aukera eskaintzen du, modu berritzaile, eraginkor, iraunkor eta erreplikagarrian.

IRUDIA - Etengabeko Prestakuntzako Masterra: Haur eta Nerabeen Babesa

Irudia

IRTEERAK PROFESIONALAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra: Haur eta Nerabeen Babesa

Irteera profesionalak

Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralari buruzko Lege Organiko berriak agerian uzten du berariazko prestakuntza behar dutela adin txikikoekin lan egiten dutenek, edozein izanda ere lan arloa. Diziplina anitzeko prestakuntza eman nahi zaie profesionalei, adin txikikoak indarkeriatik babesteko maila guztietan. Horrela, titulu hau hiru prestakuntza zutaberen gainean eraikitzen da: lege esparrua, hezkuntza esparrua eta gizarte eta komunitate arloa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak