GAKOAK- Humanitate Digitalak: Aukera Berriak Ikertzen Unibertsitateko Aditua

TITULUAREN GAKOAK

Digitalizazioaren eraginez, paradigma-aldaketa gertatzen ari da gaur egun, Humanitateetan ez ezik baita kultur-sorkuntzan eta zientzietan ere: informazioa digitalki sortzen, gordetzen eta zabaltzen dugu, eta horrek testuinguru berri batera garamatza.

Humanitate Digitalak (HD) Humanitateen eta teknologia digitalen arteko elkargunea dira, paradigma-aldaketaren testuinguruan kokatu beharreko alorra. Izan ere, konputazio-zientziei esker, batetik, gero eta modu eraginkorragoan kudea daitezke datuak kantitate handietan, eta, bestetik, errazagoa da alor bereizietako datuak elkarrekin lotzea.

Askotariko diziplinetako adituek dihardute HDen inguruan lanean, eta, horren erakusgarri, Goimailako Online Institutuak ere diziplinarteko irakasle-taldea osatu du aditu-titulu honetarako, ikuspegi zabal bat eskaini eta proiektu berritzaileak abiaraziko dituena. Gainera, garrantzi berezia emango zaio alorrean diharduten beste zentro eta erakunde batzuekiko elkarlanari, bai Euskal Herri mailakoari eta bai nazioartekoari ere, graduondokoaren helburu nagusia lortze aldera: testuinguru digitalak sorrarazi dituen erronka berrietan sakontzea eta horiei aurre egiteko prestakuntza eskaintzea.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Euskara

Egutegia

Urria 2023

Maiatza 2024

Kreditu kopurua

15 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

800 €

Irakaslekua

GOI Ikastegi Atxikia

ARRAZOIAK - Humanitate Digitalak: Aukera Berriak Ikertzen Unibertsitateko Aditua

Irudia

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Diziplinartekotasuna. Erronka berriei aurre egiteko elkarlana da propsoatzen den abiapuntua.
  • Gaurkotasuna. Digitalizazioak ekarri dituen behar eta erronkak ezagutzeko aukera.
  • Praktikotasuna. Egitasmo zehatzak ezagutzeaz gain, hartu-emana egongo da alorrean diharduten profesionalekin.
  • Online modalitatea. Eredu pedagogiko kolaboratiboa, ikasleak nahieran molda dezan ikasketa-prozesua, baina elkarlanean.

IRUDIA - Humanitate Digitalak: Aukera Berriak Ikertzen Unibertsitateko Aditua

Irudia

IRTEERAK - Humanitate Digitalak: Aukera Berriak Ikertzen Unibertsitateko Aditua

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Datu-analisietan oinarritutako metodologia aurreratuak erabiltzeko gai izango diren Giza eta Gizarte Zientzietako profesional eta ikertzaileak.
  • Giza eta Gizarte Zientzietan euskarazko tresna eta metodologia aurreratuak garatzeko gai izango diren profesional eta ikertzaileak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak