Breadcrumb

GAKOAK - Unibertsitateko Aditua: Ikastetxeen Zuzendaritza eta Lidergo Digitala

Tituluaren gakoak

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikastetxeen Zuzendaritzako eta Lidergo Digitaleko adituen programan, HEZKUNTZA ERAKUNDE BATEKO ZUZENDARITZA ETA KUDEAKETA sistemak ezagutzeko trebatzen dira parte-hartzaileak, baita erakundeko kide bakoitzari dagozkion funtzioez arduratzeko ere.

Edukia hezkuntza eta zuzendaritza arloetako oinarrizko gaitasunak lantzera bideratuta dago, honako alderdi hauek jorratzeko: lankidetzarako gaitasuna, erabakiak hartzeko unean PROZESU METAKOGNITIBOEN aplikazio sistematikoa, edo ingurura egokitzea (gero eta konplexuagoa eta aurreikusi ezina dela kontuan hartuta), ikastegi barruan nahiz bertatik kanpo.

Programa honen bitartez, hezkuntza erakunde baten kudeaketa akademiko eta enpresarialaren errealitatean sakondu nahi da, baita beste hainbat gai jorratu ere, hala nola GAITASUN DIGITALA (erakundearen eguneroko lanean integratuta) eta ESPAZIOAREN ikusmoldea (gelatik harago), irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko elementu garrantzitsua den aldetik.

Parte-hartzaileak edozein hezkuntza erakunde zuzentzeko gai izan daitezen trebatzea da helburua, oso kontuan hartuta araudia, bikaintasun akademikoa, hobetzeko beharrak eta ekintza zein hobekuntza planen egokitasuna.

Titulu hau, HEIZE, Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza elkarteen Federazioarekin lankidetzan diseinatu da, eta hainbat arlotako adituek parte hartzen dute (UPV/EHU, Eusko Jaurlaritza, Berritzegune Nagusia, esperientzia handiko ikastetxeetako zuzendariak).

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Euskara

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2025

Kreditu kopurua

28 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

900 €

Irakaslekua

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Arduraduna

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

4 ARRAZIO - Unibertsitateko Aditua: Ikastetxeen Zuzendaritza eta Lidergo Digitala

Irudia

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Lau ikuspegi osagarrik osatzen dute hezkuntza erakundea: hezkuntzaren adierazpen guztietan bikaintasuna lortzeko espazioa da; ikuspegi orokor, efiziente eta zorrotza oinarri hartuta kudeatu beharreko ingurua da; teknologia erakundearen prozesu guztietan integratzeko esparrua da, arlo akademiko nahiz administratiboan; eta ikastegiaren espazioa bera diseinatzeko aukera ere bada, ikaskuntza bultzatzen duen lanerako agertokia.
  • Euskaraz ematen dira irakasgaiak asteazken arratsaldeetan, formatu hibridoan. Beraz, laneko ordutegiarekin bateragarriak dira.
  • Irakasgaiak moduluetan antolatuta daude, eta horrek aukera ematen du lan-ildoak hezkuntza erakundea osatzen duten arlo profesionalen arabera banatzeko.
  • Estatu mailan, graduondoko bakarra da ikastegiaren hezkuntza kultura eta zuzendaritza, lidergo digitala zein espazioen integrazioa uztartzen dituena.

IRUDIA - Unibertsitateko Aditua: Ikastetxeen Zuzendaritza eta Lidergo Digitala

Irudia

IRTEERAK PROFESIONALAK - Unibertsitateko Aditua: Ikastetxeen Zuzendaritza eta Lidergo Digitala

Irteera profesionalak

  • Lidergoan eta lantaldeen kudeaketan trebatuta egoteko beharra dakarten lanbideak, erabakiak eraginkortasunez hartzeko.
  • Hezkuntza erakundearen barruan komunikazio bideak eta sistemak hobetzera bideratutako lanbideak.
  • Hezkuntza erakundean kultura digitala diseinatzera eta praktikan jartzera bideratutako lanbideak, egun jendarteak arlo teknologikoan dituen beharrei erantzuna emateko.
  • Espazioa planifikatzera bideratutako lanbideak, eta espazioa bera, hezkuntzako eragile den aldetik, ikastegiko ingurunea eraldatzeko gai delako ideia zabaltzera bideratutakoak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak