Gakoak - Unibertsitate Espezializazioa Ilustrazio Zientifikoa

Tituluaren gakoak

Ilustrazio zientifikoaren helburua da zientzia eraginkortasunez komunikatzea, ezagutza ikusgai jartzeko, gure begien aurrean baino gehiago, gure adimenean. Horrela, komunikatu nahi den ideia lehenago barneratzen da, ezagutzak gehiago irauten du, eta mezuak errazago konbentzitzen du.

Ilustrazioak informazioa zenbaki eta testu bidez nekez transmititu daitekeen moduan ikustarazteko eta komunikatzeko aukera ematen digu. Hipotesiak, teoriak, ideiak eta prozesuak erakusten ditu; informazioa laburtzen, sinplifikatzen eta nabarmentzen du; behar ez den informazioa kentzen du; ikusgarri ez diren mailetara iristen da; ikusten zailak diren egoerak deskribatzen ditu; eta, arazoak konpontzen laguntzen du. Azken batean, ikusten laguntzen digu ulertu ahal izateko.

Gaur egun, komunikazio zientifikoa ezinbestekoa da zientziak aurrera egiteko, espezialistak elkarren artean komunikatzeko eta gizarteari(eta gizartearentzako) ezagutza zientifikoa transmititzeko. Horrenbestez, funtsezkoa da zientziari aplikatutako ilustrazioak eta diseinuak egiteko gai izan diren profesionalak prestatzea.

 

Erakunde laguntzaileak: Laboratorium Bergara, Zientzia Museoa, NorArte Studio

Erakunde babesleak: Bergarako Udala, AZTI Fundazioa,  Euskal Wikilarien Kultur Elkartea

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

16

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

5.000 €

Irakaslekua

Zientzia eta Teknologia fakultatea

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitate Espezializazioa Ilustrazio Zientifikoa

Irudia

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Titulu hau aintzindaria da Espainian.
  • Zientzia, artea, diseinu grafikoa eta komunikazioa batzearen emaitza da.
  • Ikasleak ilustrazio eraginkorrak sortzeko beharrezkoak diren kontzeptuak eta tresnak ezagutuko ditu, ilustrazioak ezinbestekoak baitira zientzia ezagutzaren transmisiorako.
  • Lehen mailako irakasleak daude, askotariko zientzia eta arte diziplinetatik datozenak.

Irudia - Unibertsitate Espezializazioa Ilustrazio Zientifikoa

Irudia

Irteera profesionalak - Unibertsitate Espezializazioa Ilustrazio Zientifikoa

Irteera profesionalak

Gaur egun, ilustratzaile zientifiko gehienek freelance modura egiten dute lan, eta ikerguneek, unibertsitateek, ospitaleek, klinikek, hedabideek, zientziaren dibulgazioari eta naturaren zaintzari lotutako erakundeek kontratatzen dituzte.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak