Breadcrumb

GAKOAK - Unibertsitate Espezializazioa: Indarkeria Matxistak: Sareko Esku-hartzea

Tituluaren gakoak

  • “Egiten jakitean" oinarritutako metodologia sustatzen da, ezagutzaren transferentzia bultzatuz, indarkeria matxistatik bizirik irten direnei eta biktimarioei laguntzen aditu diren irakasleen eskutik.
  • Intersekzionalitatea inplementatzen da bai edukietan, bai parte hartzean; izan ere, kolektibo babesgabeetako emakumeek parte hartzen dute irakasleen artean, kolektibo gutxituetako emakumeekin bitartekari diharduten erreferenteak.
  • Indarkeria matxisten eta emakumeen gizarte bazterkeriaren arteko loturak sakonki aztertzen dira.
  • Taldeekin gizarte eta hezkuntza arloko esku hartzeak egiteko gaitzen ditu ikasleak. Hori funtsezkoa da harremanen erreparaziorako eta sareak sortzeko.
  • Gizonekin egiten den esku hartzea jorratzen da, era berritzailean, prebentzioaren ikuspegitik eta erasotzaileekin esku hartuta.
  • Sailarteko koordinaziorako eskumenak bultzatzen dira, hainbat arlo eta profesional kontuan hartuta.
  • Era berritzailean txertatzen du gorputzaren lanketa, jardun profesionala hobetzeko tresna gisa, esku hartze integrala bultzatzeko; eta emozioa, arrazoibidea, gorputza eta sexualitateak uztartzen ditu, behar-beharrezkoak baitira indarkeria matxistak jorratzeko orduan.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

4 ARRAZIO - Unibertsitate Espezializazioa: Indarkeria Matxistak: Sareko Esku-hartzea

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Indarkeria matxistatik bizirik atera diren pertsonei zuzendutako berezko master bakarra da Euskal Autonomia Erkidegoan, genero ikuspegia eta intersekzionalitatea txertatzen dituena.
  • Eskolak gaztelaniaz izaten dira, 30 ETCS euskaraz egiteko aukera dagoelarik.
  • Modalitate mistoa: aurrez aurreko saioak eta online moduluak.
  • Biktima zein biktimarioei laguntza ematean espezialistak diren profesionalek eskainia.

IRUDIA - Indarkeria Matxistak: Sareko Esku-hartzea

IRTEERAK PROFESIONALAK - Unibertsitate Espezializazioa: Indarkeria Matxistak: Sareko Esku-hartzea

Irteera profesionalak

  • Indarkeria matxistatik bizirik irten direnei arreta emateko zerbitzu eta programa espezializatuak.
  • Gizon biktimarioekin esku hartzeko zerbitzu eta programa espezializatuak, edo indarkeria matxistak prebenitzeko programak.
  • Osasuna, justizia, segurtasuna, hezkuntza eta esku hartze soziala biktimei arreta zuzena emateko eta indarkeria matxistak antzeman eta prebenitzeko programa espezifikoetan.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).