Irakasleak
EGOITZ POMARES URBINA
- Ezagutza arloa
- Soziologia
- Saila
- Soziologia eta Gizarte Langintza
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- egoitz.pomares@ehu.eus

Gizarte eta Lege Zientzietan doktorea (UPV/EHU, 2020), Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Masterra (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Ekonomia Zuzenbidean lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 2004). Europako unibertsitateetan egonaldi akademikoak eta ikerketakoak egin ditu, hala nola, Umea Universiteten (Suedia, 2004) eta KU Leuvenen (Belgika, 2019).
2022az geroztik, irakasle laguntzailea da UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean; "Langileen politikak, funtzioak eta teknikak; Enpresaren soziologia I" eta "Antolamendu aldaketa eta berrikuntza; Enpresaren soziologia II" irakasgaietan. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko (ADE) "Pertsonak eta Berrikuntza" minorra koordinatzen du.
European Workplace Innovation Networkeko (EUWIN) Zuzendaritza Batzordeko kide izan da 2019an eratu zenetik 2025era arte, eta urte horretatik aurrera European Journal of Workplace Innovation aldizkariko editore buru gisa dihardu.
Bere ikerketa-ildo nagusiak honako hauek dira: laneko berrikuntza, antolaketa-aldaketa, aldaketa teknologikoa, berrikuntzako politika publikoak eta elkarlaneko gobernantza, lan-bizitzaren erreformara bideratutako diziplinarteko ikuspegi batetik.