GAKOAK - Mikologia Medikoa Berezko Masterra

TITULUAREN GAKOAK

Mikosi inbaditzaileak erronka mediko handia dira, bai zailak direlako diagnostikatzen eta bai tratamendu farmakologiko konplikatua dutelako.Azken urteotan, medikuntzaren aurrerapenak direla eta, gero eta teknika inbaditzaileagoak eta tratamendu immunoezabatzaile erasokorragoak erabiltzen dira, eta horren ondorioz herrialde guztietan gaur egun askoz jende gehiago dago arrisku faktoreak dituena hilgarriak izan daitezkeen onddo infekzioak harrapatzeko.Gainera, infekzio horiei lotutako gero eta patogeno fungiko gehiago daude, bai onddo ezagunenak eta bai onddo berrienak, eta berrietariko asko gaiztoagoak dira, eta gainera erresistentzia diete farmako antifungikoei.

Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da jardun medikoan gero eta presenteago dagoen errealitate honen ezagutza zientifikoa eguneratzea eta egokitzea, profesional espezializatuak prestatzea haren prebentzio, diagnostiko eta tratamendurako, eta ikertzaileak gaitzea mikosia eta haren patogenia eta epidemiologia azter ditzaten, eta diagnosirako eta tratamendurako metodo eraginkorragoak gara ditzaten.Ikasketa hauen helburua, azken buruan, da profesional gehiagok edukitzea mikosien prebentzio, diagnostiko eta tratamendurako behar den prestakuntza.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

60

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2023

Abendua 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

3.000 €

Irakaslekua

Facultad de Medicina y Enfermería

Arduraduna

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

ARRAZOIAK - Mikologia Medikoa Berezko Masterra

Irudia

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Titulazio hau aitzindaria da Europan eta Latinoamerikan.
  • Etengabeko prestakuntza pertsonalizatua ematen du onddoek sortutako gaixotasun infekziosoen (mikosien) arloan.
  • Urrunetik (online) ematen denez, eta moduluka egituratuta dagoenez, ikasleek beren erritmoan egin dezakete, eta masterra lanarekin bateratu.
  • Irakasleak puntakoak dira, unibertsitatekoak nahiz eremu profesionalekoak, eta arlo mediko eta biosanitario desberdinetatik datoz. Horrek kalitateko prestakuntza zabala, integratua eta diziplinartekoa bermatzen du.

IRUDIA - Mikologia Medikoa Berezko Masterra

Irudia

IRTEERAK PROFESIONALAK - Mikologia Medikoa Berezko Masterra

IRTEERA PROFESIONALAK

Onddoek sortutako gaixotasun infekziosoak diagnostikatu eta gaixoei arreta eta tratamendua eman behar dieten profesionalek prestakuntza izan behar dute Mikologia Medikoan, kalitateko zerbitzua emango badute. Gainera, mikosien patogenia, diagnostikoa eta tratamendua ikertu nahi dutenek prestakuntza akademiko sendoa izan behar dute arlo horretan. Onddoek eragindako gaixotasun infekziosoen arloko profesional biosanitarioen eta ikertzaileen gabeziaren aurrean, ikasketa hauen xedea da hutsune hori betetzen laguntzea, bereziki mikrobiologiaren, teknologia medikoaren, medikuntzaren eta erizaintzaren arloan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak