Breadcrumb

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

Gakoak - Unibertsitateko Aditua: Pazientean Zentraturiko Osasun Arreta: Hizkuntza eta Kultura

TITULUAREN GAKOAK

Unibertsitate adituaren titulu honek Euskal Herriko osasun sistemaren behar eta helburuei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatuko ditu. Tituluan eskaintzen diren hiru irakasgaietan ikasleek hainbat gaitasun eskuratuko dituzte. Gaitasun horiei esker jabetuko dira pazientea ardatz duen kalitatezko osasun arreta eskaintzeko, ezinbestekoa dela pazientearen hizkuntza eta kultura aintzat hartzea. Bereziki honako hauek azpimarratuko dira: pazientearen hizkuntza eta kultura beharrak, eskaintza aktiboa, pazienteak hautemandako emaitzen neurketa, zirkuitu elebidunak, hizkuntzan eragiten duten gaitzen tratamendua, osasun erakundeen hizkuntza kudeaketarako estrategiak, atzerritarrentzako harrera planak, osasun arloko ahozko eta idatzizko hizkeraren erabilera, galdetegiak baliozkotzeko prozedurak eta genero ikuspegia.

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitateko Aditua: Pazientean Zentraturiko Osasun Arreta: Hizkuntza eta Kultura

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Pazientearen kulturak eta hautatutako hizkuntzak osasun­arretaren kalitatea baldintzatzen duelako.
  • Osasun-arretaren normalizaziorako trebetasunak eskuratzeko.
  • Osasun-arretan segurtasun­ zein ekitate ezari aurre egiteko gaitasunak lortzeko.
  • Estandar klinikoetan euskararen presentzia ezagutzeko eta hizkeraren erabileran ziurtasuna lortzeko.

Irteera profesionalak - Unibertsitateko Aditua: Pazientean Zentraturiko Osasun Arreta: Hizkuntza eta Kultura

IRTEERA PROFESIONALAK

Euskal Herriko osasun sistemako enpresa publiko zein pribatuetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako osasun zerbitzu publikoetan:

  • Osakidetza
  • Osasunbidea

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).